(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak arreta eskatu die gidariei astearte gauerako elur-maila jaitsiko dela egindako aurreikuspenaren aurrean astelehena, 2013.eko martxoak 11


400 metrotatik gora elurteak izan daitezke eta hotzak eta elurrak ostiralera arte jarraituko duela iragarri da


Nafarroako Gobernuak gidariei arreta berezia eskatu die Foru Komunitateko errepideetatik doazenean, astearte honetako azken ordutik aurrera elur-maila jaitsiko dela egindako aurreikuspenaren aurrean.

AEMETen arabera, elur-maila hurrengo gauean 1.000 metrotatik 400era jaitsiko da eta mendialdeko gune batzuetan izotz handia bota dezake. Arrazoi hori dela eta, Nafarroa guztian alerta horia ezarri da elurteengatik, eta elurte horiek 2 cm-koak izan daitezke Erriberan eta 15 cm-koak Pirinioetan. Halaber, hotzak eta elurrak ostiralera arte jarraituko duela iragarri da.

www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefono-zenbakian Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua eskainiko da. Nafarroatik at joateko, komeni da Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunea kontsultatzea (www.dgt.es) eta haren 011 informaziorako telefonoa.

Nafarroako Gobernuaren gomendioak

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogorarazi die beharrezkoa dela trafikoko agintarien aginduei kasu egitea eta baita galtzadan izotza izan daitekeela ohartarazten duten seinaleei ere. Gainera, gidariei eskatu die elurra kentzeko makinak ez ditzatela aurreratu, ibilgailua ez dezatela galtzadan gelditu eta ibilgailua soilik errepidetik at aparka dezatela.

Gainera, gogorra ekarri du hobe dela egunez bidaiatzea errepide nagusietatik edo bide azkarretatik. Pneumatikoak, balaztak, bateria, izotz-kontrakoa, argiak, hozgarria eta berogailua berraztertzea ere garrantzitsua da. Gomendagarria da ere, erregai-tanga betetzea eta 100 kilometroz behin erregaia sartzea, berotzeko arropa eramatea beti, neguko kateak edo pneumatikoak izatea, telefono mugikorra kargagailuarekin eta alkohola, eta baita haizetakotik izotza kentzen saiatzeko arraspa bat ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa