(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak osasun publikoko beren laborategien ekintzak koordinatuko dituzte

asteartea, 2013.eko martxoak 12


Bi instalazioen integrazioari begira aurrera egin nahi duen hitzarmena izenpetu dute


Maya alkatea eta Vera kontseilaria.

Iruñeko alkate Enrique Maya eta Vera kontseilaria lankidetza-hitzarmena izenpetzen. ( irudia handitu )

Osasun kontseilari Marta Verak eta Iruñeko alkate Enrique Mayak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute gaur goizean Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta Udalaren artean osasun publikoko dagozkien laborategien ekintza bateratuak koordinatzeko eta garatzeko, udalarena eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Institutuarena (ISPLN).

Bi laborategiek interes komunak dituzte eta hitzarmena izenpetu dute baterako eskuratzeen eta erosketen koordinazioko mekanismoak ezartzeko, beste alderdien artean, ekipamenduena edo eskaintza analitikoarena.

Halaber, bi laborategien integrazio eraginkorrari begira aurrera egin ahal izatea da kontua, eskura dauden baliabideen eraginkortasuna hobetuz eta baita bi departamentuen kalitatea hobetuz ere. Akordio hori 2010ean Foru Gobernuak abiarazitako Nafarroako Laborategi Publikoen Sistemaren sorrera-prozesuan sartzen da. Osasunbideko laguntza-izaerako laborategiak kontuan hartu gabe, Nafarroako sektore publikoan bost laborategi daude, lau Foru Administrazioaren menpe daudenak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Institutuarena; Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko nekazaritza-elikagaien laborategia eta landareen biologiarena; Evena; eta Nasertic sozietate publikoa) eta Iruñeko Udalarena.

Gaur egun, bi laborategiek tarteka entsegu analitiko berak egiten dituzte, baina lagina hartu den lurralde-eremua aldatzen da eta, sarritan, produktu eta erreaktibo berberen erosketak egiten dituzte. Gainera, antzeko informatikako sistema eta ekipamenduak dituzte, Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak (ENAC) ziurtatutako entsegu analitikoak dituzte eta beren analisien eskaintzak bi erakundeen kostu ekonomikoarekin eta eraginkortasun txikiagoarekin bat egiten duten teknika analitiko batzuk aurkezten ditu. Hitzarmena aurtengo abenduaren 31 arte izango da indarrean, nahiz eta isilean urte bakoitzean luzatu egiten dela iritziko da bi aldeetako batek hura ondoriorik gabe uzteko borondatea azaltzen ez badu.

Elkarrekin jarduteko hamabi eremu

Hitzarmenak bi laborategiak elkarrekin jarduteko hamabi eremu finkatzen ditu. Bi erakundeak konpromisoa hartzen dute honako honi buruzko informazioa elkartrukatzeko: eskuragarri dauden ekipamenduak, jarduera analitikoa, kalitate-sistemak, eskuragarri dauden bezeroak edo teknikak, beste alderdi batzuen artean; konpromisoa hartzen dute ere, bezeroek planteatutako jarduera analitikoaren eskariak berraztertzera; laborategi bakoitzak prestatuko dituen teknikak edota urtero egiaztatuko dituena onartzera, bikoiztasunak ekiditeko; laborategien jarduera optimizatzeko lagin-planak koordinatzera; kalitate-sistemen integrazio eraginkorra eta eskuliburu nahiz prozedura komunen erabilera sustatzera; eta elkarrekin egindako erosketa eta bereganatzeko sistemak sustatzera kostuak murrizteko.

Gainera, bi laborategiek kudeaketa-sistemen eta informatika-aplikazioen baterako erabilera sustatuko dute; baterako prestakuntza nahiz ikerketako jarduerak sustatuko dituzte; urtero bi erakundeen helburuen eta jarduera-memoriaren berri emango dute; entsegu analitikoen kostuen azterketa bat sustatuko dute eta prezioen taula bakarra proposatuko dute bi zentroetarako; eta, azkenik, beharrezko erabakiak hartuko dituzte laborategien artean izan daitezkeen koordinazio-akatsak zuzentzeko.

Koordinazio horretarako eta hitzarmenaren jarraipena egiteko, batzorde misto paritarioa eratuko da; sei kidek osatuko dute, eta haietatik hiru Nafarroako Osasun Publikoak eta Lan Institutuak izendatuko ditu, eta beste hiru, Iruñeko Udalak. Batzordean, urtean gutxienez hiru aldiz bilduko dena eta aldeetako batek hala eskatzen duenean, aditu nahiz teknikariek parte hartu ahalko dute eta batzordearentzat interesgarriak diren gaien berri emango dute.

Udal Laborategiaren 30.000 entsegu baino gehiago 2012an

Udal Laborategiak beharrezko analisi kimiko eta mikrobiologikoak egiten ditu uraren segurtasuna egiaztatzeko eta Iruñean kontsumitutako elikagaien segurtasuna egiaztatzeko. Analisia, batez ere, izan nahi ez den kutsadura mikrobiologikoaren ikerketan oinarritzen da, gehigarrien erabilera desegokian eta kutsatzaileen presentzian. 2012an 30.331 entsegu egin ziren, eta haietatik 24.349, ingurumeneko ikuskaritzakoak, 2.802 elikagaien ikuskaritzakoak, 2.206 kalitatezko kontrol analitikoenak eta 974 beste batzuenak izan ziren, hau da, administrazioko beste zenbait erakunderenak, partikularrenak eta enpresenak.

Laborategia 2000. urtetik akreditatuta dago UNE-EN ISO 17025 arauan, entsegu eta kalibrazioko laborategien baldintza orokorrei buruzkoa. Arau horretako akreditazioa arauaren obligaziodun baldintza da, CE 882/2004 Araudiaren arabera, elikagaien kontrol ofizialean aritzen diren laborategintzat. Iruñeko Udal Laborategiaren akreditazioan 53 analisi kimiko eta 12 mikrobiologiko sartzen dira. 2013an akreditazioa hiru entsegu kimikora zabaltzea aurreikusten da.

XIX. mendearen amaieratik ageri dira Iruñean udal-laborategi bat egon izanaren aurrekariak, udaletxearen etxabeetan zegoena. Bertan hirian saltzeko sartzen zen ardoaren alkohol-maila aztertzen zen. Azterketa hori oinarri zen udalaren ariela (zerga) kobratzeko. Laborategiak, gainera, oinarrizko elikagaien purutasuna egiaztatzen zuen iruzurrak saihesteko: ogiaren pisu txikia edo gehiegizko hezetasuna, edo ardoa edo esnea urtsuegia egotea. XX. mendeko lehen erdian, laborategia Compañia kalean zegoen, egungo Hizkuntz Eskolaren eraikinean, eta handik Iratxeko Monasterioko ibilbidera pasa zen. Ondoren, 1984an, Seminario Etxeko eraikinera. Gaur egun Udal laborategian 10 pertsonak egiten dute lan.

ISPLNren laborategia

Nafarroako Gobernuaren osasun publikoko laborategia Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak (ENAC) ziurtatuta du UNE-EN ISO/IEC 17025:2005 Arauan (CGA-ENAC-LEC) jasotako irizpideen arabera elikagai eta uren entsegu fisiko-kimiko eta mikrobiologikoak egiteko. Akreditazioak legezko xedapenak betearazten direla bermatzen du elikagaien kontrol ofiziala egiteko eta emaitza analitikoen kalitatea kualifikatutako langileen bidez, baliozkotutako metodoen bidez, kontrol analitikoko barneko eta kanpoko programen bidez, kalibratutako ekipo analitikoen bidez eta laborategiak egindako txosten analitikoak Estatuan nahiz nazioartean aitortuz.

Laborategian 28 profesionalek egiten dute lan, laguntzako bi unitatetan banatuta (analisi mikrobiologikoena eta analisi kimikoena). 2012an zehar, bertako instalazioetan 6.622 lagin aztertu ziren. Lagin horien azterketak 59.452 determinazio egitea ekarri zuen. 37.935 parametro fisiko-kimiko aztertu ziren eta 21.417 parametro mikrobiologiko.

Osasun Publikoaren eta Lan Institutuan bezala, laborategiak, bere garaian Higiene Institutua izenekoa, 30. hamarkadan ekin zion bere jarduerari. Zentroa berrogeita hamar bat entsegu egiteko akreditatuta dago. Aurten ENACi zabaltzea eskatu dio 12 teknika berrirentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa