(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 413.000 euro bideratuko du egoera sozio-ekonomiko ahulenean dauden sare kontzertatuko ikasleen arretarako asteartea, 2013.eko martxoak 12


Zentroek laguntzak asteazken honetatik aurrera eskatu ahal izango dituzte material, jantoki eta beste jarduera batzuen gastuetarako


Nafarroako Gobernuak 2013-2014 ikasturte honetan 413.000 euro bideratuko du guztira, egoera sozio-ekonomiko ahulenean dauden ikasleei arreta emateko, eta kontzertatutako ikastetxeetan nahiz baimendutako erakundeetan eskolatuta daudenak Foru Komunitatean egokitutako curriculumeko programak emate aldera.

Zentro horiek 20 egun naturaleko epea izango dute, asteazken honetatik, martxoak 13, kontatzen hasita, dagozkien laguntzak eskatzeko. Laguntza horien xedea da egoera horretan dauden ikasleen jantoki, eskola-material eta jarduera osagarri nahiz prestakuntzako jardueren gastuak konpentsatzea.

Astearte honetako, martxoak 12, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (NAO) 49. zenbakian argitaratutako deialdiak jasotzen duenez, 90.000 euro arte emango da ekipamendu pertsonalerako, eskola-irteeretarako eta beste ekintza osagarrietarako, gehienez ere 150 euro emanik Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzari; 300.000 euro arte jantokiko zerbitzurako, gehienez ere 400 euro emanik ikasturteko eta ikasleko Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; eta 23.000 euro arte ikasle immigranteen edo egoera ahulenean dauden ikasleen % 25 baino gehiago eskolatzen duten zentroetarako, eta hura ikasle horiei arreta emateak sortzen duen funtzionamenduko gastuak ordaintzeko erabiliko da.

Eskaerak, ekipamendu eta jantokiko laguntzei dagozkienak barne, aurkeztu beharko dira zentro eta erakundeen bidez, eta haiek, aldi berean, udaleko gizarte-zerbitzuei ikasle eskatzailearen familien behar ekonomikoari buruzko txostenak eskatuko dizkiete.

Diru-laguntzaren helburua hezkuntza-sistemaren jarduera sendotzea da egoera sozio-ekonomiko ahulenean dauden ikasleei dagokienez, hala, "faktore sozial, ekonomiko, geografiko, etniko edo beste maila bateko faktoreetatik sortutako desberdintasunak ekidin daitezen", Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoaren 80 eta 81 artikuluekin bat etorriz.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa