(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2016a arte 13 milioi euro bideratuko du San Francisco Javier Zentroan ospitaleratze psikiatrikoko eremu bat ezartzeko asteazkena, 2013.eko martxoak 13


Egonaldi luze eta ertaineko unitate psikiatrikoak eta programa anbulatorio berriak izateko bi eraikin egitea baimendu da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Osasunbidearen menpe dagoen Iruñeko San Francisco Javier Zentroa (CSFJ) zabaltzeko lehen eta bigarren berrikuntza egikaritzeko baimena eman du, 13.129.000 euroan 2016a arte (500.00 euro inguru 2013an, 7,8, 2014an eta 4,6, 2015ean).

CSFJren psikiatria-fasea.

San Francisco Javier Zentroko psikiatria-fasea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Osasunbidearen menpe dagoen Iruñeko San Francisco Javier Zentroa (CSFJ) zabaltzeko lehen eta bigarren berrikuntza egikaritzeko baimena eman du, 13.129.000 euroan 2016a arte (500.00 euro inguru 2013an, 7,8, 2014an eta 4,6, 2015ean).

Obrak aurtengo ekitaldia amaitu aurretik hasiko dira, eta 22 bat hilabetetan egikaritzea espero da. Obra horiekin ospitaleratze luze eta ertaineko unitateak eta programa anbulatorio berriak izango dituen bi eraikin egingo dira. Zerbitzuok buru-nahasmendu larriak dituzten helduentzat dira.

Egonaldi ertain eta luzeko etorkizuneko unitate horiek, jada baden errehabilitazioko klinikarekin batera, Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren ospitaleratze-eremua osatuko dute eta, hala, Foru Komunitatearen gabezi historiko bat konponduko da, Osasunbideak adierazi duenez.

Ospitaleratzeko zerbitzu berri horiei esker, izaera integraleko laguntza-zirkuitu bat diseinatuko da buru-nahasmendu larriak dituzten pertsonentzat. Urtean 300 eta 400 paziente artean arreta emateko ahalmena izango du, eta guztira 80 ohe izango ditu: 30 egonaldi luzerako, 30 egonaldi ertainerako eta 20 errehabilitazio-klinikarako.

Programa komunitarioen eremu berrian tratamendu anbulatorioko bost programa-mota sartuko dira, eta haietatik hiru ezarpen berrikoak izango dira: lehen episodio psikotikoak, adierazpen komunitarioa eta diagnostikoa eta paziente konplexuen terapeutikoa.


Fatxadaren xehetasuna.

Ezkerretik eskuinera, proiektatutako fatxada eta egungoen xehetasunak. ( irudia handitu )

Guztiak batera, zerbitzu horietan 64 profesional izango dira: 5 psikiatra, 5 psikologo kliniko, 20 erizain, erizaintza-unitateko 2 buruzagitza, 3 okupazio-terapeuta, 2 gizarte-langile, erizaintzako 25 laguntzaile, zaindari bat eta administrari-laguntzaile bat.

Egoitzakoak ez diren ospitaleratze luzeko unitaterik gabe

1897ko berrikuntza psikiatrikoak buruko gaixotasuna zuten pertsonen laguntzan paradigma-aldaketa ekarri zuen; hala, ospitale psikiatrikoaren baitan izan beharrean osasun mental komunitarioko zentroetara pasa ziren. Nolanahi ere, berrikuntza horrek ez zuen barnean hartu erdi mailako ospitaleratze-zerbitzuen planifikazioa, alegia erabat egoitzakoak direnen alternatiba direnen zerbitzuena. Izan ere, Nafarroak gaur egun ez du ospitaleratze ertain eta luzeko zerbitzu publikorik laguntza integraleko zirkuitua osatuko duten buruko gaixotasun larriak dituzten pertsonentzat eta, aldi berean, osasun mentaleko sareko (RSM) beste zerbitzu komunitario batzekin integratuta dagoena.

Gabezi horiei erantzuteko, Osasunbideak 90ko hamarkadan egonaldi ertaineko ospitaleratzea (6 hilabate arteko ospitaleratzea) hitzartu zuen Aita Menni Psikiatria Klinikarekin. Zerbitzu berriak eraikiz, aurreikusita dago Osasunbideak zuzenean bere gain hartuko duela zerbitzu hori behar duten pazienteei laguntza ematea.

Ospitaleratzeko zerbitzu berrien berezitasuna da osasuneko eta errehabilitazioko orientazioa izatea eta, beraz, ez finalista eta egoitzazkoa. Pazienteek osasun mentaleko arreta espezializatuko arreta izango dute: tratamendu psikiatriko eta psikologikoak; erizaintzako zaintzak, errehabilitazio psikiko, fisiko, psikosozial eta okupazionala; horiek guztiak buruko gaixotasunak dituzten pertsonak komunitatean berriz gizarteratzeko ahalik eta arintze klinikoaren handienarekin eta ahal den bizi-kalitate handienarekin.

Buru-nahasmendu larrienak dituzten paziente helduen segmentuaren tratamenduetarako dira, CHN eta Reina Sofía akutu-unitateetan ematen dena baino ospitaleratze luzeagoa eskatzen dutenak. Pazienteak akutu-unitateetatik nahiz RSMko gainerako zerbitzuetatik bideratuko dira. Ospitaleratze-zerbitzu berriak honako gaitz hauek dituztenentzat izango dira: eskizofrenia eta beste desoreka psikotiko batzuk, afektibitate-nahasmendu larriak (depresioa eta nahasmendu bipolarra), nortasun-nahasmendu larriak, eta drogazaletasunak hari lotutako buruko gaitz larriarekin.

Nafarroako RSMk 19.809 pazienteri ematen die arreta, 18.570 heldu eta, haietatik, buruko gaitz larriekin, 6.015. Guztira, gaitz larriak dituzten pazienteen % 13,5ak eta sareko paziente guztien % 8ak zerbitzu berriak baliatuko dituzte. Osasunbideak arretan izandako aurrerapen kualitatiboa azpimarratu du; izan ere, onuradunak buruko gaitz larrienak dituzten biztanleen segmentua dira eta, hortaz, baliabideen behar handiagoa dute, gaur egun ez dituztenak.

Proiektua

Esku-hartzean hormigoizko bi erakin egingo dira (harriaren antzeko tonuetan egindakoak), L forman, bata luzetarakoa eta bestea zeharkakoa, jada badiren beste batzuei atxikitakoak; paziente-mota horren osasun eta laguntzako egungo eskaerei egokitutako espazioak nahiz azpiegiturak izango dituzte, Vaillo Irigaray y Asociados SLP arkitekto-ekipoak diseinatutako proiektu baten gainean.

Luzetarako pabiloiak 6.420 metroko azalera izango du (egonaldi luzeko unitatea eta programa anbulatorioak) eta zeharkakoak, 2.600 metro koadro (egonaldi ertaineko unitatea). Guztira, 9.020 metro koadro, honako era honetan banatuta: sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta estalki artekoa.

CSFJren bilakaera

CSFJ Osasunbidearen gune bat da eta Iruñeko Atarrabia etorbidean dago, mende bat baino gehiago du eta haren eginkizunak eraldatu egin dira: Ospitale Psikiatrikoa izan zen (1904-1987 artean, eta 60 eta 70ko hamarkadetan 1.200 paziente izatera heldu zen), eta, ondoren, zentro psikogeriatrikoa (1998-2010), baina osasun mentaleko berariazko laguntza-baliabideekin. Azkeneko egokitzapen eta modernizazioko obrak 80ko hamarkadan egin ziren, eta, harrezkero, berrikuntza edo egokitzapen txikiak egin dira.

2008ko CSFJren Plan Zuzentzaileak, Osasun Mentaleko Foru Legeak (2010) eta Osasun Mentaleko Plan Estrategikoak (2012-2016) zentroaren birmoldaketa eta bertako baliabideak bideratzen dituzte buruko gaitzak dituzten pertsonen laguntza-beharretara, eta testuinguru horretan garatuko dira zerbitzu berriak.

CSFJn ondorengo osasun-zerbitzuak eta zerbitzu soziosanitarioak daude gaur egun:

- Errehabilitazio Klinika, bi programak osatua: erabateko ospitaleratzea (20 ohe) eta eguneko zentroa (30 lagunentzako lekua).

- Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoa, hiru programak osatua: zati bat ospitaleratzea (20entzako lekua) eta programa anbulatorioak, eta bertan sartzen da Alzheimer-gaixotasunaren lehen faseetan dauden pazienteentzako errehabilitazio kognitiboko programa.

- Egoitzako Unitateak (50 pertsona ospitaleratuta daude egun)

- Farmazia eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua

CSFJren Plan Zuzentzaileak zentroa erabat eraldatzea aurreikusten du, eta haren lehen baina funtsezko fasea da onartutako fasea, bertako baliabide nahiz azpiegiturak biztanleen laguntza-behar berriei egokitzeko. Hurrengo faseetarako honako eremu hauek berregituratzea jasotzen du: psikogeriatria, zerbitzu zentralak, zerbitzu orokorrak eta Osasunbideak beharrezkotzat jotzen dituen beste zenbait zerbitzu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa