(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Aurrekontuen bidez % 20an baino gehiagoan diruz lagundutako erakundeetako zuzendaritza-karguen ordainsariak publikoak izango dira asteazkena, 2013.eko martxoak 13


Gobernua Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Foru Legean ezarritako betebeharrak arautuko dituen foru dekretu bat lantzen hasi da


Transcripción textual del video

Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik (NAO) haien urteko aurrekontuaren edo negozio-zenbatekoaren, gutxienez, % 20 suposatzen duten diru-laguntzak (20.000 euroko gutxieneko zenbatekoa) jasotzen dituzten erakunde edo pertsona fisikoek nahitaez egin beharko dituzte publiko haien gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoak osatzen dituzten karguen ordainsariak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik (NAO) haien urteko aurrekontuaren edo negozio-zenbatekoaren, gutxienez, % 20 suposatzen duten diru-laguntzak (20.000 euroko gutxieneko zenbatekoa) jasotzen dituzten erakunde edo pertsona fisikoek nahitaez egin beharko dituzte publiko haien gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoak osatzen dituzten karguen ordainsariak.

Informazio hori diru-laguntza ematearen aldeko ebazpenaren jakinarazpen edo argitaratze egunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epearen barruan bidali beharko dute eta Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratuko da.

Hala egiten ez bada, Foru Administrazioak zehapenak ezarri ahal izango ditu, emandako laguntzak ordaintzea galarazi eta jasotako kopuruak itzultzea exijitu.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne sailburu Javier Morrásek Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Foru Legeak, bederatzigarren xedapen gehigarrian, diru-laguntza publikoen onuradunentzako ezartzen dituen subjektuak, baldintzak eta betebeharrak arautuko dituen foru dekretua lantzeko prozedurari hasiera ematen dion foru agindua sinatu du. Halaber, gobernuaren asteazkeneko batzarrean, ekimen horren berri eman dio Exekutiboari.

Proiektu arautzailea datozen asteetan argitaratuko da Gobernu Irekiaren Atarian iradokizunak egin ahal izateko, eta informazio publikoko prozedura abiaraziko da.

Foru dekretuaren premisak

Diru-laguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrei buruzko foru dekretua Nafarroako Gobernuaren laguntza publikoak zein Foru Erkidegoko Administrazioari atxikitako sozietate eta fundazio publikoen, zuzenbide publikoko erakundeen eta administrazio horren organismo publikoen eta haren agintaritzaren pean zerbitzu publikoak ematen dituzten pertsona fisiko eta juridikoen ekarpenak jasotzen dituztenei izango zaie aplikagarri.

Foru dekretuaren proiektuak ondorengo berezitasunak jasoko ditu:

Gardentasun-betebeharrak: informazioa emateko obligazioa izango dute obligaziozkotasun irizpide biak betetzen dituzten erakundeek: emandako diru-laguntzaren zenbatekoak urteko 20.000 euroak gainditzea; eta emandako kopuruak erakunde onuradunaren negozio-zenbatekoaren edo urteko aurrekontuaren %20a gainditzea.

Informazioaren edukia: erakundeek ondorengo informazioa jakinarazi beharko diote Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Orokorrari eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio sailari:

- Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

- Organo horiek osatzen dituzten karguen zerrenda.

- Kargu bakoitzak aurreko urtean erakundetik jasotako ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, kontzeptuen arabera bereizita. Erakunde sortu berrien kasuan, haren aurrekontuan edo ekonomia-finantza planean azaltzen direnak.

- Erakunde onuradunaren azkeneko urteko kontuen kopia.

Baldintzak: informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izango da, diru-laguntza ematen duen ebazpenaren jakinarazpenetik edo hura argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Aurreikusitako kopuruak eta portzentajeak gainditzen ez dituztelako behartuta ez dauden erakundeek, hori dioen aitorpena aurkeztu beharko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa