(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2013ko Vianako Printzea Sariaren deialdia agintzen duten oinarriak argitaratu ditu asteazkena, 2013.eko martxoak 13


Hautagaiak aurkezteko epea ostegun honetan zabaldu eta apirilaren 16an amaituko da


2013ko Kulturaren Vianako Printzea Sarirako hautagaiak aurkezteko epea, Nafarroako Gobernuak antolatua, ostegun honetan, martxoak 14, hasi eta apirilaren 16an amaituko da, bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilariaren martxoaren 5eko 20/2013 Foru Aginduak xedatzen duenez, eta NAOean gaur argitaratu dena.

2013ko deialdia aginduko duten oinarriak finkatzen dituen testuak aipatzen du, hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituztela Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek, edozein herrialdetako erakunde publikok (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak…), bai eta edozein herrialdetako hezkuntza-erakundeek, kulturalek, sozialek eta legez eratutako GKEek; haiekin batera ere, antolakuntzak eta epaimahaikideek beraiek gonbidatutako pertsona ospetsuak.

Kulturaren Vianako Printzea Sariak kultur munduko pertsona edo erakunde garrantzitsuenen ibilbidea aitortzen du, bertan jasoz, alde batetik, arte plastiko, musika, literatura eta beste arlo batzuetan egindako sortze-ekintza, eta bestetik, zientzia, teknika eta ikerketa arloetako lana. Nolanahi ere, edizio honetan sariak hautagaiek Nafarroarekin duten lotura berreskuratzen du.

Foru Agindu horrek, halaber, 25.000 euroko gastua baimentzen du sarirako eta adierazten du, hura jasotzeko, saritutako erakundearen edo pertsonaren arduraduna saria emateko ekitaldi ospetsuan egon beharko duela.

Urtarrilaren 30eko 11/2013 Foru Dekretuaren argitalpenarekin berriki iragarri zenez, sariak hautagaiek Nafarroarekin duten lotura errekuperatu du, bai eta sariaren diseinu tradizionala ere, egoera ekonomikoekin eta austeritate nahiz gastu-murrizketen irizpideekin bat datorrena.

Gogoratu behar da 2010ean eta 2011n "Vianako Printzea" Saria "Vianako Printzea" Nafarroako Nazioarteko Sarien barnean sartu zela, Elkartasunaren Sariarekin eta Menpekotasunaren Arretarako Sariarekin batera, sortu berria dena. Asturiasko Printzeak Errege Gorentasunek ariak batera eman zituzten Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorium-ean egindako ekitaldietan.

Iragan 2012an, Nafarroako Gobernuak aurreko sari-banaketari heldu zion berriz, beste sari batzuetatik bereizita eta haren diru-ekarpena 25.000 eurora murriztuz –2010ean eta 2011n 40.000 eurokoa izan zen–. Kopuru horri eusten zaio 2013an eta hurrengoetan ere, eta hura finantzatzeko erakunde laguntzaileekin hitzarmenak lortzeko aukerarekin.

Hautagaitzen aurkezpena

Proposamenak Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikora bidaliko dira, posta ziurtatuz. Idazkaritzaren helbidea Navarreria kalea, 39-1, 31001 Iruña (Espainia) da, eta gutun-azalean "2013ko Kulturaren Vianako Printzea Saria" adierazi behar da. Bidalketa mezularitza-zerbitzuaz egiten bada, fax-ez (+34 848 424 629) jakinarazi beharko da bidaltzen den egun berean. Eskaerak posta elektronikoz egiten badira, honako helbide honetan egin beharko da: premioprincipedeviana@navarra.es

Eskatutako dokumentazioa

Hautagaitza aurkezteko baimendutako erakunde edo pertsonak, honako dokumentazio hau erantsiz egingo dute:

a) Erakundearen eta, hala badagokio, proposatutako pertsonen nortasun juridikoaren datu egiaztagiriak, eta bertan adieraziko da: izena, helbidea, telefonoa, webgunea halakorik badu, IFZ edo antzekoa, erregistro ezberdinetako inskripzio-zenbakia, bai eta egokitzat jotzen diren beste agiri batzuk ere Epaimahaiak ezagutza hobea izan dezan.

b) Azalpen-memoria (gehienez ere 1.000 hitz); bertan pertsonaren edo erakundearen hautagaitzaren aurkezpena babesten duten merezimendu garrantzitsuak jasoko dira eta, horrez gain, egokitzat jotzen den gainerako informazioa eta sari hori izateko bere ustez egindako merezimenduak egiaztatzen dituena.

c) Norberaren borondatez, gehienez ere hautagaitzari babesa emateko bi gutun aurkeztu ahal izango dira.

d) Argudiatutako merezimenduak babesten eta egiaztatzen utziko duen beste edozein dokumentazio osagarri.

Sari horri buruzko edozein informazio eskatzeko harremanetan jar daiteke Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoarekin, telefonoz (848 424 644) edo honako helbide elektronikora idatziz: premioprincipedeviana@navarra.es

Epaimahaia, epaia, ematea eta sari-banaketa

Epaimahaia Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatuko dute berriz ere; bertako 20 kideetatik 10 hil honen 8an berritu dira. Ahotsa bai, baina boto-eskubiderik izango ez duen idazkari baten laguntza izango du. Idazkaria edizio honetan Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko idazkari nagusi teknikoa izango da.

Aurkeztutako hautagaitzak Epaimahaiak aztertuko ditu eta hark merezimenduez gain, Nafarroaren zer lotura berezi duen baloratuko du. Epaia hedabideen aurreko prentsaurrekoan adieraziko da eta saria Nafarroako Gobernuak emango du Epaimahaiak egindako proposamena aztertuta.

Gogoratu behar da saria urtero ematen dela eta 1993. urtetik Asturiasko eta Vianako Printze Errege Gorentasun Felipe de Borbón jaunak banatu duela; harekin batera, 2004. urtetik, ezkondu zen urtean, Asturiasko eta Vianako Printzesa Errege Gorentasun Letizia Ortiz Andrea izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa