(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Morrás kontseilariak Elizondoko Foruzaingoaren komisaria berria bisitatu du osteguna, 2013.eko martxoak 14


Lan-bilera bat egin du komisaria horretako eta Oronozko (Baztan) eskualdeko suhiltzaile-etxeko arduradunekin


Taldeko argazkia

Morrás kontseilaria (eskuinean) Elizondoko Foruzaingoaren komisaria berrirako sarbidean. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrásek Elizondoko Foruzaingoaren komisaria berriko obrak bisitatu ditu aste honetan, amaitzear dauden obrak.

Bisita hori egin da Morrás kontseilariak, Barneko zuzendari nagusi Patxi Fernándezekin batera, Elizondoko Foruzaingoaren komisario Iñaki Cíarekin eta Oronozko (Baztan) eskualdeko suhiltzaile-etxeko sarjentu Javier Ayarrarekin egindako lan-bileraren barnean.

Elizondoko Foruzaingoaren komisaria berriak udalerri horretako Santiagoko etorbidean dauden egungo instalazioak ordeztuko ditu, eta 26.000 biztanleko 27 udalerriri emango die zerbitzua.

Paraje Erabeta eta Menditurri kaleen artean dago, Baztango Udalak utzitako lursail batean eta 4.582,87 metro koadroko azalera du. Eraikinak 1.038,30 metro erabilgarri ditu; metro horietatik 461,90 garajeari dagozkio, 122,20 lan-gelei, 49,30 herritarrei arreta emateko bulegoari eta gainerakoa beste polizia-gela batzuei.


Taldeko argazkia

Elizondoko Foruzaingoaren komisaria berriko heliportuaren ikuspegia. ( irudia handitu )

Elizondoko komisaria eta Oronozko suhiltzaile-etxea

2012an, 25 agente dituen Elizondoko komisariak delituak prebenitzeko berariazko kanpainak garatu zituen saltoki eta enpresekin. Gainera, baserrietan bizi diren adinekoen segurtasuna bermatzeko ekimenak ere egin zituen, bai eta eskola-inguruneetan segurtasun-uhalak erabiltzeko ekimenak ere.

Elizondoko komisariako agenteek 2.084 ordu patruilatu zituzten oinez iaz eta 7.049 aldiz eman zieten herritarrei arreta. Halaber, 426 salaketa penal jaso zituen, 100 pertsonari trafiko-delituak egotzi zieten eta 479 aldiz droga konfiskatu zuten.

Aldiz, Oronozko (Baztan) eskualdeko suhiltzaile-etxeak 674 esku-hartze egin zituen guztira, 2012an; otsaila eta martxoa izan ziren jarduera handieneko hilabeteak larreak era kontrolatuan erretzeko kanpaina dela eta, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuarekin, udalekin eta zonaldeko abeltzainekin batera egiten dutena.

Landaretzaren suteei dagokienez, iaz eskualdeko suhiltzaile-etxe horretako suhiltzaileek 514 hektareatan izandako sutea itzaltzeko lanetan parte hartu zuten, hektarea horien % 99 basokoa.

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa