(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 120.000 paziente aztertu ditu osasun-arreta kronikoen eredu bati egokitzeko

ostirala, 2013.eko martxoak 15


2013an antolaketako hobekuntzak ezarriko ditu hiru paziente-talderi arreta emateko: patologia anitzekoei, bihotz-gutxiegitasuna dutenei eta dementzia dutenei


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak hamar patologia garrantzitsuenetako bat duten 120.784 paziente kronikoren ezaugarriak identifikatu eta aztertu ditu (diabetesa, asma, BGBK, iktusa, miokardioko bihotzekoa, iskemia koronarioa, dementzia, bihotz-gutxiegitasuna, giltzurruneko gutxiegitasuna, arnasketa-gutxiegitasuna eta gibeleko gutxiegitasuna).

Sendagaiak

Sendagaiak.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak hamar patologia garrantzitsuenetako bat duten 120.784 paziente kronikoren ezaugarriak identifikatu eta aztertu ditu (diabetesa, asma, BGBK, iktusa, miokardioko bihotzekoa, iskemia koronarioa, dementzia, bihotz-gutxiegitasuna, giltzurruneko gutxiegitasuna, arnasketa-gutxiegitasuna eta gibeleko gutxiegitasuna).

Nafarroako biztanleria guztiaren lehen segmentazio orokorra da; jarduketa hori gaixo kronikoei arreta emateko eredu berria ezartzeko prozesuaren barnean dago, eta haren zirriborroa Departamentuak maiatzaren 1a baino lehen aurkeztuko die honako hauei: elkargo eta elkarte profesionalei eta laguntza-unitatetako eta pazienteen elkarteetako arduradunei, ekarpenak jasotzeko xedearekin.

Osasun Departamentuak osasun-txartela duten edo azken urtean Foru Komunitatean arreta jaso duten pertsonen 60 milioi datu baino gehiago aztertu ditu, pazienteen talde homogeneoak identifikatzeko xedez eta zenbait faktore ezagutzeko: Lehen Mailako Arreta eta Arreta Espezializatuko zerbitzuen erabilera (kontsultak, etxez etxeko bisitak, larrialdietako arretak…), ospitaleratzeak, farmaziako gastua, probak eta analitikak, autonomia- eta menpekotasun-maila… Helburu nagusia paziente kronikoak identifikatzea izan da, bereziki patologia anitzekoak.

Osasun kontseilari Marta Verak, Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolaren laguntzarekin, azaldu du metodologia hori erabiltzeak "aukera garrantzitsuak zabaltzen, ematen dituela osasuneko esku-hartzeen eraginkortasuna hobetzeko eta, finean, sistemaren iraunkortasunean".

Lortutako emaitzak ikusita, Departamentuak 2013an gutxienez hiru programa abian jartzea aurreikusten du: patologia anitzeko pazienteak (3.500 pertsona inguru, haietatik 1.000 larriak, laguntza-jarduera garrantzitsua eskatzen dutenak); bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteak (larritasunean gehien eragiten duen patologia bakana) eta dementzia duten pazienteak (ezintausnean eragin garrantzitsuarekin).

Programa horiek –hiru lan-taldek diseinatzen dituzte– antolaketako hobekuntzak ekarriko dituzte, pazienteengan (bizi-kalitatea, diru-sarrera eta kontsulta gutxiago…) eta kostuen murrizketan eragina izanik: arreta-modalitate berriak (integralagoa), esku-hartzeak lehenestea, zirkuituak definitzea, jarraipen berezia egiteko irizpideak, erantzukizunak ematea…

Profesionalei gaixotasun-zama handieneko pazienteak identifikatzeko aukera emateaz gain, epe ertainera segmentazio horrek detekzio goiztiarrari lagunduko dio, beharren iragarpenari (sarrerak, instituzionalizazioa…) eta, epe luzera, baliabideak emateari dispositibo edo osasun-zentro zehatz bati esleitutako biztanleriaren ezaugarrien arabera, Departamentuaren iritziz.

Aipatu beharra dago buruko gaitz kronikoak dituzten 6.000 paziente ere identifikatu direla. Kronikoei arreta emateko eredua talde horretara zabalduko da eta, beraz, guztira nagusia den biztanleriaren % 20,1en gainean jardungo da. Garrantzitsuak diren beste arrisku-faktore batzuen gaineko esku-hartzea (hipertentsioa edo kolesterola) osasun-sustapeneko eta arrisku kardiobaskularrak prebenitzeko programen bidez aztertuko da.

Segmentazioaren emaitzak

Lehen segmentazioari esker, hamar patologia dituzten 120.784 paziente kroniko identifikatu dira (gutxi gorabehera, 35.000, 80 urtetik gorakoak; 32.200, 65-79 artekoak; 25.000, 45-64 artekoak; 16.500, 17-44 urte artekoak eta 12.400, 17 urtetik beherakoak). 66.260 gizonezkoak dira, eta patologien arabera, ohikoenak diabetesa (40.749) eta asma (35.363) dira.

Segmentazioaren arabera, 80 urtetik gorako adinekoen % 50 baino gehiagok gaitz horietako bat du. Kopuru guztitik, % 76,9k gaixotasun bakarra du eta % 23,1ek gutxienez bi. % 2,9 patologia anitzekoak dira, hiru edo gaitz gehiagorekin. Halaber, paziente kronikoen % 10,14 larritzat kalifikatu dira hasiera batean; % 21,9, ertaintzat eta % 68 arintzat.

Larrien artetik, % 30,43 patologia anitzekoak dira. Eragin handiena duen patologia bakana arnasketa-gutxiegitasuna da. Diabetesak larritasun txikia du (% 6,2), baina patologia anitzeko beste prozesu batzuei lotuta dago.

Osasun-zerbitzuen erabilera

Aipatutako patologiaren bat duen biztanleriaren % 17,8k osasun-zerbitzuen % 51 erabili behar du gutxienez. Portzentaje hori % 70era hurbiltzen da ospitaleratzeen ondoriozko kostuari dagokionez.

Gaixo kronikoen arreta-beharra, biztanle bakoitzeko gastuaren bidezko neurria, gainerako biztanleriarena baino bost aldiz handiagoa da (kronikoak ez direnek 593 euro, eta kronikoak direnek 2.953 euro). Gainera, hautatutako patologia kronikoren bat duen biztanleriaren % 20k 4.000 euroan balioztatutako osasun-zerbitzuak erabiltzea behar du.

Paziente kroniko larri baten zerbitzu-erabilera kroniko arin batena baino 12 aldiz handiagoa da eta osasuntsu dagoen nagusi batena baino 23 aldiz handiagoa. Patologia anitz larrien kasuan, gastu horiek askoz gehiago handitzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa