(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 900.000 euro inguru bideratuko du desgaituen elkarte eta federazioen gastuak finantzatzeko ostirala, 2013.eko martxoak 15


Laguntza horiek eskatzeko epea martxoaren 30ean amaituko da


Nafarroako Gobernuak 895.291 euro bideratuko du aurten, Foru Komunitateko pertsona desgaituen elkarte nahiz federazioetako jardueren, langileen eta funtzionamenduaren gastuak finantzatzeko.

Laguntza-deialdi hori Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alliren foru-agindu batek arautzen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dena. Eskatzeko epea martxoaren 30ean amaituko da.

Norgehiagoka-erregimenean izapidetuko diren diru-laguntza horien helburua, desgaitasuna duten pertsonen elkartegintzako oinarrizko jarduketen garapena sustatzea da. Haietaz balia daitezke, Foru Komunitatearen eremuan sektore horretan bakarrik esku-hartzen duten irabazi-asmorik gabeko erakunde edo federazioak.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak ezinbesteko oinarrizko jarduketatzat jotzen ditu harrerari, informazioari eta orientazioari lotutakoak. Halaber, honako hauei lotutakoak osagarri modura jasotzen ditu: dibulgazioa, sentsibilitatea, elkarri laguntzeko talde informalak eta boluntariotzako egituratu gabeko ekintzak.

Aldiz, langileen gastuak diruz lagunduko dira 2012ko abenduaren 31n eskatzaileek izango zituzten desgaituen bazkide-kopuruaren arabera. Gainera, elkartearen egoitza soziala kokatuko den lokalari lotutako funtzionamendu-gastuak diruz lagunduko dira, eta baita kontserbazioko obrak, ekipamendua kontserbatzeko gastuak eta horniduren erosketa ere, besteak beste.

Laguntza horiek jasotzeko, elkarte edo federazioek dagokien inprimakia beteta aurkeztu beharko dute martxoaren 30a baino lehen; horrekin batera, elkartearen proiektua (izena, helburuak, garatu beharreko ekintzak eta ebaluazioaren aurreikuspena sartuko dira), diru-sarreren eta gastuen aurrekontu orokorra, kontratatutako langileen harremana eta desgaitasuna duten beren kideen harreman nominala.

2012an Nafarroako Gobernuak 24 erakunde finantzatu zituen laguntza-deialdi horren bidez, 5.102 bazkide guztira; desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiartekoei zuzeneko arreta emateaz gain, menpekotasuna prebenitzeko eta autonomia pertsonalaren sustapeneko programak eskaintzen dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa