(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Agroforestal IBko 24 ikaslek 250 zuhaitz inguru landatu dituzte Irati ibaiaren erriberan Ekai Longidan astelehena, 2013.eko martxoak 18


`Ibaia eta ondarea´ Europako proiektuaren barnean sartzen da, Irati eta Dordoinako (Frantzia) ibaiko lurraldeei balio handiagoa emateko


Taldeko argazkia

Irati ibaiko zuhaitzen landatzean parte hartu duten ikasleak. ( irudia handitu )

Agrofoestal IB zentro publikoko 24 ikaslek zuhaitzak landatu dituzte gaur Iratiko ibaiaren erriberan Ekai Longida (Longida) udalerriaren parean, `Ibaia eta ondarea´ Europako proiektuaren barnean. Proiektu horretan Foru Komunitatea eta Frantziako Perigord eskualdea elkarlanean ari dira, haien artean Nafarroako Gobernua, Irati eta Dordoina ibaietako ibai-lurraldeei balio handiagoa emateko xedearekin.

Gaurkoan 250 bat zuhaitz landatu dira (intxaurrondoak, gereziondoak eta astigar erdi bananondoak, haietako gehienak Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoak emandakoak, Erronkaritik (intxaurrondoak), Kintoko oihanetik (astigar erdi bananondoak) eta Beintza-Labaienetik (gereziondoak) ekarritako haziekin. Bertako espezieak dira, eta kalitatezko egurra ematen dute, gainera.

Gaurko landatzea lehengo makaldi baten lursailetan egin da, 10.000 metro koadro inguruko azalera duena (hektarea bat) eta udalerriko zerrategi zaharrean dago.


Ikasle bat, zuhaitz bat landatzen

Ikasle bat zuhaitz bat landatzen. ( irudia handitu )

Lursaila Agroforestal IBko `Basoko lanak eta ingurunearen kontserbazioa´ gradu ertaineko prestakuntza-zikloko lehen ikasturteko ikasleak egokitzen eta landatzen ari dira, Javier Vergara eta Alfredo Rueda irakasleen aginduen pean.

Azalera hiru zatitan banatu da. Lehenengoa eta ibaitik gertuena dagoena, jada landatu da 150 lizar, haltz, intxaurrondo eta gereziondorekin, basoberritzeko xedearekin; bigarrenean, hura landatzeko fasea gaur amaitzea aurreikusten da, 400 intxaurrondo, gereziondo eta astigar erdi bananondoak landatu dira, basoberritzeko eta egurra ekoizteko xedearekin; eta hirugarrenean, oraindik egikaritu gabekoa, 200 makal landatuko dira ondoren haiek mozteko.

Landatzearen aurretik, lursaila ikasleek egokitu dute makina arinekin sastrakak kenduz, adarrak jasoz eta kenduz, eta makina astunekin landaretza-hondakinak txikituz. Lursaila, halaber, sare zinegetikoaren itxi da babeste aldera.

Ibaia eta ondarea proiektua

`Ibaia eta ondarea´ Nafarroa eta Perigors Frantziako eskualdearen arteko elkarlan-proiektua da, eta Irati nahiz Dordoina ibaiei balio handiagoa ematea bilatzen du, bai eta bertako ibaiadarrei ere. Bi urteko iraupena (2012ko abuztutik -2014ko abuztura) eta 84.750 euroko aurrekontua duen ekimena iragan azaroan abiatu zen Bergerac-en (Frantzia) izan zen bilera batekin, Comenius Regio Europako Programaren barnean.

Lehen fase batean, bi ibai-lurraldeek azterketa egitea aurreikusten da. Bertan bi eskualdeetako LHko ikasleek parte hartzen dute: Agroforestal IB eta Sierra de Leyre BHI, Foru Komunitatearen aldetik, eta Bergerac-eko Lycée Agricole eta Lycée Maine de Biran, Frantziaren aldetik.

Datorren apirilerako proiektuan parte hartzen duten ikasleen artean Bergerac-en topaketa bat egitea aurreikusten da, harremanak estutu eta emaitzak partekatzeko asmoz. Urrian, Nafarroan elkartuko dira.

Azterketa horretatik abiatuta, bigarren fase batean, sektore profesionalak, kulturalak, hezkuntzakoak eta elkartekoak bilduko dira ibai horiek eskaintzen dituzten ustezko erabilerei eta haien babesari buruz elkarrekin hausnartzeko. Gainera, eskualdeen arteko harremanak sustatzeko aukera izango da hezkuntza-mailan nahiz maila ekonomikoan.

Proiektuan parte hartzen dute, Nafarroaren aldetik, Foru Gobernuak, Hezkuntzako eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko departamentuen bidez; Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa (CRANA) fundazio publikoak, eta Agroforestal IB eta Sierra de Leyre BHI zentro publikoek. Dordoinaren aldetik, parte hartzen dute eskualdeko Kontseilu Orokorrak; Pays du Grand Bergeracois, Epidor eta Migado erakundeek; Couze et Couzeau sindikatuak; eta Monbazillac-eko Lycée Agricole eta Bergerac-eko Lycée Maine de Biran zentroek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa