(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011-2012ko LHko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari berezien deialdia egin du astelehena, 2013.eko martxoak 18


Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 2an amaituko da


Automobilgintza-tailerra Donapea lanbide-heziketarako ikastetxean.

Nafarroako Gobernuak astearte honetan, martxoak 19, 2011-2012 ikasturteari dagokion Lanbide Heziketako (LH) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari berezietarako eskaerak aurkezteko epea zabalduko du

Deialdiaren oinarriek jasotzen dutenez, astelehen honetan, martxoak 18, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), 53. zk., argitaratuak, sari horietara aurkeztu ahalko dira 2011-2012 ikasturtean zehar Foru Komunitateko zentro publiko eta kontzertatuetan LHko edo Arte Plastikoetako nahiz Diseinuko ikasketak amaitu dituzten ikasleak, eta 8,5 puntuko edo puntuazio handiagoko kalifikazioa dutenak.

Familia profesional bakoitzeko sari berezi bat emango da Lanbide Heziketako gradu ertaineko eta goi-graduko prestakuntza-zikloetan, eta sari bat gradu ertaineko arte plastikoetako nahiz diseinuko zikloetarako eta beste bat goi-gradukoetarako. Mailaren bat hutsik geratuz gero, beste familia profesional bateko hautagai bati eman ahalko zaio hautaketa-batzordeak hala proposatzen badu.

Sariak emateko ikasketa-espedientearen batez besteko nota kontuan hartuko da eta, berdinketa badago, beste merezimendu batzuei emandako puntuazioa, esaterako: hizkuntzen ezagutza, atzerrian izandako prestakuntza-egonaldiak, titulazioari eta beste prestakuntza batzuei lotutako berariazko prestakuntza. Horretarako, hautagaiek Europako ereduko curriculum vitae-a eman ahalko dute, eskaerekin eta ikasketa-espedientearekin batera.

Sarituek Nafarroako Gobernuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute eta egiaztatzeko diploma. Halaber, haien ikasketa-espedienteetan saria lortu izanaren ziurtagiria jarriko da. Goi-graduko LHri dagokion saria lortzen duten ikasleek maila horretako Estatuko sarira aurkeztu ahalko dira, gainera, aurrez izena eman ondoren.

Eskaerak Nafarroako Gobernuko edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira edo 30/1992 Legearen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bulegotan, bai eta Internetez ere Nafarroako Gobernuko zerbitzuen katalogoan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa