(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Energia berriztagarrietatik eta kogenerazio-zentraletatik sortutako elektrizitatearen salmenta 484 milioi eurokoa izan zen 2011n Nafarroan asteartea, 2013.eko martxoak 19


Hala adierazi du gaur goizean Goicoechea lehendakariordeak elektrizitateari eta sare inteligenteei buruzko mintegi batean


Goicoechea lehendakariordea, elektrizitateari eta sare inteligenteei buruzko mintegian izan duen parte-hartzean. ( irudia handitu )

Energia berriztagarriek eta kogenerazio-zentralek sortutako elektrizitatearen salmenta 2011n 484 milioi eurokoa izan zen Nafarroan, Foru Komunitateko Barne Produktu Gordinaren % 2,4 inguru, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak gaur adierazi duenez. Adierazpen horiek egin ditu Gas Natural Fenosa fundazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatu duen "Elektrizitatea nahieran: sare inteligenteak eta azken kontsumitzailea" izeneko mintegian.

Goicoechea lehendakariordeak aipatu du aurten bertan, Nafarroak energian 2.140 milioi euro xahutu duela, BPGaren % 10,6, erdia garraio-sektorean. Nabarmendu du, gainera, "energia berriztagarrien ekarpena energiaren azken kontsumo gordinaren % 21 baino gehiago dela", eta kontsumo elektrikoan oinarritzen bagara, haren kuota ia % 80 heltzen dela; hau da, norabide horretan Europar Batasunak egindako aurreikuspenetan 8 urteko aurrerapena da.


Mintegian parte hartu duen jendea. ( irudia handitu )

Lourdes Goicoecheak kontsumitzaileen ohituretan zer aldaketa izan diren azpimarratu du eta, haren ondorioz, alde batetik, energia-gastua murrizten ari dira, eta bestetik, energia-ekoizle txikietan bihurtzen ari dira kontsumo propiorako baina baita banaketa-sarean jartzeko ere. Hori egin daiteke mikrosareei eta sare inteligenteei esker, "energia era eraginkorrago batean kudeatzen uzten dutenak tokiko inguruneetan, horniduraren kalitatea eta bermea hobetzen lagunduz", adierazi du. Alde horretatik, lehendakariordeak esan duenez, "kontzeptu berri horrek sektore elektrikoan aldaketa garrantzitsuak dakartza eta enpresa elektrikoentzako erronka garrantzitsua da". Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) Foru Komunitatean garatzen ari den mikrosareen bi proiektuak ere aipatu ditu; proiektu horietan Nafarroako Gobernuak nahiz NUPak parte hartzen dute.

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorium-ean egin den "Elektrizitatea nahieran: sare inteligenteak eta azken kontsumitzailea" mintegia Nafarroako Gobernuak eta Gas Natural Fenosa fundazioak elkarrekin antolatu dute. Fundazioaren zuzendari nagusi Pedro-A. Fábregas-en partaidetza ere izan du, beste aditu batzuen artean, eta bertan honako gai hauek aztertu dira, gainera: energia-eredu berriak, erabiltzaileak elektrizitatea era pertsonalizatuan aprobetxatzeko hainbat era, edo ibilgailu elektrikoen ezarpena eta sare inteligenteen arteko harremana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa