(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iruña (138) eta Tuterako (31) 169 babestutako etxebizitzaren hasierako esleipendunen zerrenda argitaratu du asteartea, 2013.eko martxoak 19


Haiek guztiak alokairukoak dira, erosteko aukerarekin


Babes ofizialeko etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa sozietate publikoaren bidez, erosteko aukera duten alokairu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen hasietako esleipendunen zerrenda osatu du; haietatik 138 Iruñean (Erripagaña) daude eta gainerako 31 etxebizitzak, Tuteran. Esleipen horretan ez da etxebizitza bat bera ere hutsik geratu. Etxebizitza gehienek hiru logela (95 etxebizitza) edo bi (65 etxebizitza) dituzte. Logela bakarreko zortzi etxebizitza eta laueko beste bat ere eskaintzen ziren. Haien ezaugarriak honako esteka honetan kontsulta daitezke: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Vivienda/Ciudadanos/Censo+de+vivienda/Promociones+en+vigor/.

Babestutako etxebizitzaren esleipendun pertsonen zerrenda ofiziala ere pertsona interesdun guztien eskura dago NASUVINSAren bulegoetan, hau da, Iruñeko San Jorge 8 etorbidean (Behea), eta Tuterako Foruen plaza 5-6 zenbakietan.

Babestutako 169 etxebizitzak lau sustapenetan banatuta daude. Hasierako esleipen horretatik, orain 10 egun balioduneko epea zabalduko da eta epe horretan alegazioak aurkez daitezke Iruñeko Nasuvinsaren bulegoetan (San Jorge etorbidea 8, behea) edo Tuterako Bezeroarentzako Arreta bulegoan (Foruen plaza, 5-6), nahiz eta alegazio horiek eskaera bakoitzaren izen-ematean jada baloratutako alderdiak ezingo dituzten aipatu.

Behin ebatzita, behin-behineko esleipendunen zerrenda argitaratuko da eta, orduan, 10 egun balioduneko epe berri bat zabalduko da babestutako etxebizitzan sartzeko gutxieneko baldintzak betetzen direla ziurtatzen duen dokumentazioa aurkezteko, eta ziurtatzeko ere sartzeko baremo bakarra zuzen aplikatu dela. Aldi horren ondoren, behin betiko esleipena egingo da.

Aipatutako dokumentazioa epearen barnean entregatzen ez bada, etxebizitzaren esleipendunak ezkutuan hari uko egiten diola iritziko da. Gehienez ere, babestutako etxebizitzaren behin-behineko esleipen bati uko egiten uzten da, eta bigarren etxebizitza bati uko egiteak erroldatik kanpo urtebetez geratzea dakar.

Babestutako etxebizitza eskatzen interesa duten pertsonek, eta erroldan oraindik inskribatu ez direnek, era telematikoan egin dezakete www.vivienda.navarra.es webgunearen bidez, presentzialki aurretiaz hitzordua eskatuta 012 telefonora deituta, edo Tuterako Infonavarra bulegoan (Foruen plaza, 5-6). Aurretiazko hitzordu hori eskatzen dutenek izena eman dezakete, Iruñeko Nasuvinsaren bulegoetan (San Jorge etorbidea 8, behea) edo Tuterako Infonavarraren bulegoan.

Gogora ekarri behar da izena emateko prozesua zabalik dagoela etengabe eta ez duela iraungitze-datarik; beraz, interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute egokia iruditzen zaienean.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa