(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak basoko biomasaren erabilera sustatuko du ekonomia eta enplegua dinamizatzeko asteazkena, 2013.eko martxoak 20


III. Plan Energetikoaren barnean, hamarkada honetan iturri berriztagarritik datorren energia-kontsumoa % 28 igoko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernua, eragile sozial eta enpresako eragileen laguntzarekin, basoko biomasa sustatzeko ekintza-sorta bat garatzen hasiko da aurten ekonomia eta enplegua dinamizatzeko sektore gisa, tokiko eremuan bereziki. Hamarkada honetan garatuko diren neurriek Foru Komunitateko baliabide berriztagarri propio bat era iraunkorrean optimizatuko dute.

Pagadia

Bertizko Jaurerriko pagadia.

Nafarroako Gobernua, eragile sozial eta enpresako eragileen laguntzarekin, basoko biomasa sustatzeko ekintza-sorta bat garatzen hasiko da aurten ekonomia eta enplegua dinamizatzeko sektore gisa, tokiko eremuan bereziki. Hamarkada honetan garatuko diren neurriek Foru Komunitateko baliabide berriztagarri propio bat era iraunkorrean optimizatuko dute.

Enpleguan izango duen eragin potentzialari dagokionez, zuzeneko eta zeharkako 1.650 lanpostu inguru sortuko dira, eta kopuru hori sektoreak jada gaur egun dituen 4.000 lanposturi gehituko zitzaizkion, baso-ustiapen, zerrategi, enbalatze, biltegi eta fabrikazio-zentroko 300 enpresatan banatuta daudenak.

Energia-terminoetan, biomasa-kuota energiaren azken kontsumoan nabarmen handituko den aurreikuspena dago hamarkada honetan; 2010ean % 3,9koa zen eta 2020ean % 5era heldu nahi da, hau da, % 28an handitzea.

Aurreikuspen horiek, Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoa eta Moderna Planaren arabera, ekonomia berdea sustatzen lagundu nahi du, hiru adar nagusietako bat dena, Nafarroak energia berriztagarrietan duen buruzagitza sendotuz eta energiaren eraginkortasunean ere erreferentzi bihurtuz.

Helburu horiek lortzeko, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran batzorde misto bat eratzea onartu du. Batzorde hori osatuko dute: Foru Administrazioko ordezkariek (Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu departamentuek; Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraziokoak; eta baita Sustapenekoak ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera); Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak; Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak – CENER; eta sektoreko eragileek: Nafarroako Egurraren Enpresarien Elkartea (ADEMAN); Nafarroako Baso Elkartea (FORESNA-ZURGAIA, jabe pribatuak eta publikoak barneratzen dituena); biomasa-erregaien fabrikatzaileak; eta Nafarroako Iturgintza, Berokuntza, Aire Girotu Gas eta Antzekoen Instalatzaileen Elkartea.

Ekintzak

Batzorde mistoak hiru ekintza-mota sustatuko ditu, haietako bi eskaintza eta eskaria handitzeko bideratuta eta hirugarren bat zeharkako izaera duena (ikerketa, prestakuntza…):

1.- Ekoizpena eta hornidura: eskaintza suspertzeko xedearekin, basoko biomasaren kudeaketa iraunkorrera bideratutako ekintzak garatuko dira eta ekoizpen lehiakorrari laguntza emateko. Helburua egurraren mugikortasuna % 40 inguru igotzea da (400.000 tonatatik 560.000ra pasatzea urtean). Halaber, Gobernuak ziurtatutako baso-azaleraren portzentajea % 75era igo nahi du (egun % 52koa da).

2.- Eskaria: basoko biomasa-kontsumoa handitzeko haren erabilera lehenetsiko da eraikin publikoetako instalazio termiko berrietan nahiz berrikuntzetan; gainera, barrutiko berogailuak ezartzeko proiektu bereziak sustatuko dira, garapen berrietan zein berrikuntzan (Tuterako Lourdes auzoaren kasuan).

Eskariari bultzada ematen laguntzeko eta haren energia-faktura murrizteko, gaurko bilkuran, Gobernuak biomasaren erabilera lehenestea erabaki du bere eraikinetako instalazio termikoen berrikuntzan –ospitaleak, institutuak eta abar– energia-zerbitzuen kontratuekin; horri esker, instalazio horiek, alde batetik. errendimendu handiagoen bidez autofinantzatuko dira ordeztutako instalazioarekin alderatuz, eta bestetik, erregaiaren prezio txikiagoen bidez.

3.- Zehar-ekintzak: enpresen, zentroen eta unibertsitateen arteko elkarlana B+G+I, prestakuntza-programak eta sentsibilizazio soziala sustatzeko.

Nafarroako baso-sektorea eta biomasaren erabilera

Foru Komunitateak 501 biomasa-instalazio ditu beroa sortzeko (berogailua eta ur beroa), haietatik 441 etxebizitzetan jarrita daude eta 60 gehiago enpresetan, hoteletan eta toki-erakundeetan. Nafarroako geografia guztian jarritako potentzia termikoa 40.000 kilowatt-era hurbiltzen da jada.

Erabilera termikorako biomasa-instalazioak daude Bertizko Natur Parkean, Ultzamako Udalean eta Iruñeko (komunitate bat Bayonako etorbidean) eta Tuterako (Lourdesko auzoa) auzotar-komunitateetan, adibide ezagunenak aipatzearren; % 67 arteko aurrezte-datuak ematen ari dira aurrez erabilitako beste energia-iturri batzuekin alderatuz (petroliotik eratorritakoak).

Nafarroak ere enpresa aitzindariak ditu ekoizpen elektrikorako biomasaren erabileran, eta bi adibide aipagarri daude Zangoza hirian, 25 megawatt-eko instalazio batekin Acciona Energia merkataritza-sozietatean eta 33 megawatt-eko beste batekin Smurfit paper-fabrikan.

2007. urtetik, Nafarroako Gobernuak, arlo horri buruzko Europako zuzentarauak betez, biomasaren erabilera sustatu du energia-iturri modura laguntza-deialdien bidez, Estatuko Gobernuaren laguntzarekin. Xede horretarako, 4 milioi euro bideratu du eta, hari esker, sustatzaileek 11,5 milioi euroko azken inbertsioa egin ahal izan dute (instalazioko 853 eskaera izapidetu dira).

2007. urtetik ere, baso-sektoreak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren laguntzak jaso ditu haren egurraren jardueraren modernizazioa eta eguneratzea sustatzeko, 2012aren amaiera arte 27 milioi eurokoa zena. Funtsean, ekimen publikoek % 70eko diru-laguntza jaso dute eta ekimen pribatuek % 40koa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Basoko biomasa erabiltzearen abantailak
Nafarroako basoko baliabidea
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa