(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “sozialki arduratsuak” diren ekimenetarako pizgarri fiskalak arautzen dituen foru-legea onartu du asteazkena, 2013.eko martxoak 20


Foru Parlamentura bidaliko da han eztabaidatu eta bozka dezaten


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du, "sozialki arduratsuak diren proiektuak" gauzatzeko ekarpen ekonomikoak egiten dituzten pertsona, enpresa eta erakundeei pizgarri fiskalak arautzen dizkien foru-legearen proiektua. Ekimen hori Yolanda Barcina Lehendakariak aurkeztu zuen iragan martxoaren 4an laguntza sozialeko proiektuei emandako laguntza sustatzeko eta astearte honetan Gizarte Politiken kontseilariak aurkeztu die erakunde sozialei eta enpresei.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du, "sozialki arduratsuak diren proiektuak" gauzatzeko ekarpen ekonomikoak egiten dituzten pertsona, enpresa eta erakundeei pizgarri fiskalak arautzen dizkien foru-legearen proiektua. Ekimen hori Yolanda Barcina Lehendakariak aurkeztu zuen iragan martxoaren 4an laguntza sozialeko proiektuei emandako laguntza sustatzeko eta astearte honetan Gizarte Politiken kontseilariak aurkeztu die erakunde sozialei eta enpresei.

Era horretan, arrazoien azalpenak dioenez, "Nafarroako Gobernuaren gizarte-politikak bideratu nahi dira, talde-sorta ahulenen garapen eta autonomia pertsonal aldera edo zailtasun berezian daudenena, esaterako, desgaitasunak dituzten pertsonak, emakume-talde zehatz batzuk, eta, orokorrean, gizarte-bazterketako arriskuak dauden pertsonak". "Nafarroako gizartea mugiarazi nahi da ere gure inguruneko ahulenei emandako laguntzan gizarte-laguntzako jarduerak garatzen dituzten proiektuen finantzaketan ahalegin guztia egin dezaten", erantsi du.

Proiektu legegileak, Foru Parlamentura bidaliko dena eztabaida eta bozka dezaten irakurketa bakarreko prozeduran, "nabarmen" hobetzen du, arrazoien azalpenaren arabera, ‘Comprometido Socialmente’ zigilua duten proiektuen hobari fiskala, fundazioei egindako ekarpenengatik eta babesagatik emandako beste pizgarri batzuen aurrean. Horretarako, 1996ko foru-legeari xedapen gehigarri bat eransten zaio (hamargarrena); xedapen horrek fundazioen eta babeseko jardueren zerga-erregimena arautzen du.

Pizgarri fiskalak sozialki konprometituta dauden proiektuei emandako dohaintzetarako:

Pertsona Fisikoek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kuotatik 'Comprometido Socialmente' zigiluarekin aitortutako proiektuei dohaintzan emandako kopuruen % 40 murrizteko eskubidea izango dute, haren oinarri likidagarriaren gaineko % 30eko mugarekin.

Aldiz, Sozietateen Zergari lotutako pertsona juridikoek bi hobari izango dituzte. Alde batetik, kengarria den partida-izaera izango dute erakundeekin egindako lankidetza-hitzarmenen arabera dohaintzan emandako edo asebetetako zenbatekoak. Bestalde, bere zenbatekoaren % 20eko kuota likidoaren kenkaria praktikatzeko eskubidea izango dute. Zerga-oinarriaren kengarria den partidaren zenbatekoak aurretiazko zerga-oinarriaren % 30 ezingo du gainditu eta ezta negozio-zifraren zenbateko garbiaren 3 bider mila ere.

Bi kasuetan, hobari fiskalak foru-lege baten bidez finkatuko dira eta 1996ko Foru Legean ezarritako beste zenbaitekin bateraezinak izango dira. Halaber, ekarpen eta dohaintzen erakunde onuradunek beren helburua sozialki konprometitutako proiektuei ziurtatu beharko die eta Nafarroako Zerga Ogasunari jakinarazi, kontrola egin dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa