(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Arabako Aldundiak garraio-arloko beraien proiektuak bateratu dituzte osteguna, 2013.eko martxoak 21


Zarraluqui kontseilaria eta haren homologa arabarra atzo bildu ziren azken erabiltzaileari mesede egingo dioten garraioko sinergiak bilatzeko


Nafarroako eta Arabako Garraioko ordezkarien arteko bilkuraren irudia. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik Arabako Herrilan eta Garraioko foru-diputatu Alicia Ruiz de Infante Aguirre hartu zuen atzo, Iruñean, lehen hartu-emana izateko xedearekin eta bi administrazioek garraioaren alorrean egiten dituzten proiektuei buruzko iritziak partekatzeko.

Bi arduradunak bat etorri dira esatean "garraio-alorreko beren jarduketak koordinatzeko beharra dagoela erabiltzaileei zerbitzu iraunkorragoa eta eraginkorragoa eskaintzeko".

Bilkuran bi lurraldeak zeharkatzen dituen errepideko bidaiarien garraio-linea nagusien gaia jorratu da: Iruña-Gasteiz, Gasteiz-Lizarra eta Gasteiz-Calahorra. Alde horretatik, Zarraluqui kontseilariak adierazi zuen "Nafarroak linea ezberdinen emakida-eskubideei ez diela uko egingo, baina hitzarmen zehatzak planteatzea aztertuko dela zerbitzua elkarrekin eta era eraginkorrago batean antolatzeko".

Gaineratu zuen bi Administrazioak lanean ari direla beren titularitateko garraio-emakiden kontratazioa zuzenduko duten zerbitzuak eta pleguak erabakitzen; beraz, informazio-truke hori "garrantzitsua eta emankorra" da.

Nafarroak eskumenak ditu, alde batetik, Foru Komunitatean jarduten duten bidaiari-lineetan, eta bestetik, bidaiarien zerbitzu erregularren sorreran eta emakidan, eta beren lurraldea gaindituz, ibilbide zati handiena bertan dutenak. Nolanahi ere, aztertu ziren: txartela koordinatzeko hitzarmenak egiteko aukera, ordutegiak, gazteentzako deskontuak edo izan daitezkeen beste hobari batzuk.

Eskola-garraioaren eta bidaiarien zerbitzuaren artean koordinatzeko beharra mahai gainean jarri den beste gai bat izan da. Alde horretatik, Arabako ordezkariak azaldu du aldundi horretan hitzarmen-pilotu bat sinatu dela Hezkuntza Sailarekin zerbitzu hori Garraio Sailak kudea dezan. Horrenbestez, eskola-zerbitzuak optimizatzen dira, eta zerbitzu horiek ondoren erabiltzen dira biztanle-dentsitate txikiko landaguneetako bidaiarien garraiorako eskaerarako zerbitzu modura. Hala, okupazioa eta zerbitzuen errentagarritasuna handitzea lortzen da.

Neguko bidezaintza protokoloen gaia ere aztertu zen. Gai horretan Arabako ordezkariak Nafarroak duen esperientzia gogoan hartu du; izan ere, Nafarroak Sarea Kontserbatzeko ibilgailuetan GPSa eta beste zenbait sistema jarrita ditu dagoeneko eta, haiei esker, bertako ibilbideak, ordutegiak, gatz-kopurua eta abar zehatz-mehatz ezagutu ditzakete.

Arabak hiri arteko garraioko linea erregularretan 1,3 milioi bidaiari inguruko sarea du eta 17 emakida, guztira. Nafarroak urtean 3 milioi bidaiari ditu urtean eta 38 emakida, eta haietatik 25ek konpentsazioa jasotzen dute.

Sustapen Departamentuaren aldetik bilkuran izan dira: Luis Zarraluqui kontseilaria, Lurralde Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusi José Antonio Marcén; Garraio Zerbitzuko zuzendari Miguel Ángel Jimenez de Cisneros eta Kabineteko buru Tatiana Herce. Arako Foru Aldundiaren aldetik, Herrilan eta Garraioko foru-diputatu Alicia Ruiz de Infante Aguirrek eta Herrilan eta Garraioko zuzendari Juan Ramirez López-ek parte hartu dute.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa