Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako familien % 1,8 guraso bakarrekoak dira, Espainia guztian, berriz, % 7 eta Frantzian % 20
Agustín Oyaga (ezkerretik bigarrena) mahaiko gainerako hizlariekin.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak Kanbon (Lapurdi-Frantzia) antolatu den mugaz haraindiko jardunaldi batean parte hartu du aste honetan. Bertan guraso bakarreko familien egungo errealitatea aztertu du Euskal Autonomia Erkidegoko eta Pirinio Atlantikoetako eskualde frantseseko ordezkariekin.
Aipagarri da Foru Komunitateko familien % 1,8 guraso bakarrekoak direla; Espainia guztian, berriz, % 7, EAEn % 8,3 eta Frantzian, kopuru guztiaren % 20.
Guraso bakarreko familiak dira gurasoetako bat seme-alabekin bizitzen denean eta haietaz arduratzen denean, bakar-bakarrik. Familia horiek osatzen dira, bereziki, ezkontzak eteten direnean, alarguntzagatik edo amatasuna bakarrik izaten denean.
Pax Christi mugimendu katoliko eta bakezale frantsesak antolatutako topaketan parte hartu dute: Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta, Frantziaren aldetik, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko ordezkariek, Kanboko Udalekoek, Baiona eta Seignanx-eko Familiei Laguntza emateko Zentrokoek eta Apprentis d´Auteuil fundazioko ordezkariek.
Jardunaldian zehar guraso bakarreko familiek topatzen dituzten zailtasunak aztertu dira; haien artean nabarmentzen dira seme-alaben zaintzari, enpleguari eta etxebizitzari lotutakoak. Aipagarria da, Nafarroan familia horien % 83an emakumea dela buru, eta haietatik lautik bat langabezian dagoela.
Jardunaldira bertaratutakoak.
(
irudia handitu
)
Diru-laguntzak eta laguntzak Nafarroan
Nafarroako Gobernuaren aldetik topaketan esku hartu du Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Familia eta Haurrei nahiz Nerabeei Arreta emateko zuzendariorde Agustín Oyaga-k.
Bere agerraldian, Oyagak iragarri du Nafarroako Gobernuaren asmoa dela guraso bakarreko familiei diru-laguntzen eta laguntzen berariazko ildo bat sartzeko aurten egingo den familiei eta haur nahiz nerabeei arreta emateko hurrengo Planean.
Era horretan, saritutako enpleguari lotutako ekintzak aztertuko dira beren amatasunaren ondoren emakumeak kontratatzeko, eta baita adin txikikoak dituzten guraso ezkongabeak, banandutakoak edo alargunak kontratatzeko ere. Gainera, kenkari fiskalak sustatu nahi dira eta 0-3 urte arteko haurrentzako zerbitzuak areagotu, malguak direnak eta beren gurasoen lan egoerei egokitzen zaiena. Azkenik, guraso bakarreko familiak familia ugariek lortzen dituzten eskubide eta abantailekin parekatzeko aukera izan dezaten jasotzen da.
2009an sortutako ekimena
Mugaz haraindiko topaketak sustatzeko ekimen hori 2009an sortu zen Baionako François Esponde apaiz eta kazetariaren eskutik. Foro hori bultzatzen hasi zen 2006ko Xabierkoaren Urtearen ospakizuna zela eta Foru Komunitatera egin zituen bisitetatik aurrera eta urteurren horretarako antolatutako ekintzetatik aurrera.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen