(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta Barne Ministerioa segurtasun-arloko elkarlana indartzeko bildu dira osteguna, 2013.eko martxoak 21


Morrás kontseilariak eta Fernández Díez ministroak lan-bilera bat egin dute eta bertan Nafarroan aritzen diren polizia-baliabideen koordinazioa aztertu dute


Morras kontseilariak Barne ministroarekin egindako bilkura

Kontseilaria, ministroarekin izandako elkarrizketaren ondoren egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Kargua hartu zuenetik egin duen lehen bilkura instituzionalean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrás Iturmendi-k gaur arratsaldean Barne ministro Jorge Fernández Díaz-i planteatu dio segurtasuna hobetzeko eta Nafarroako bideko ezbehar-kopurua murrizteko neurriak hartzeko beharra dagoela.

Alde horretatik, Morrás kontseilariak alor horretan bi administrazioek egin beharreko jarduketak zehazteko interesa agertu dio ministroari.

Aztertutako beste zenbait gai

Barne Ministerioko egoitzan egindako bilkuran, bi agintariek aztertu dute ere Estatuko Administrazio Orokorraren eta Foru Komunitatearen arteko elkarlana handitzearen egokitasuna Nafarroan herritarren segurtasun-arloan aritzen diren polizia-baliabideen banaketa eta koordinazioa hobetzeko: Foruzaingoa, Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta udaltzainak.

Gainera, Morrás kontseilariak Barne ministroari ohiko komunikazio-mekanismoak ezartzeko beharra aurkeztu dio, elkarrekiko informazio arinduko dutena segurtasun-arloan bi administrazioetako maila ezberdinen artean.

Kontseilariak eta ministroak beharrezkoak diren harremanak izaten jarraituko dutela adostu dute dagozkien akordioak gauzatze aldera.

Morrás kontseilariak Fernández Díez ministroarekin egindako lehen bilkura instituzionala izan da; arrazoi hori dela eta, hitzorduak aurkezpen-bisitaren protokolozko izaera ere izan du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa