(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakaria nekazaritza-kooperatiben lehiakortasuna eta integrazioa sustatzearen alde agertu da ostirala, 2013.eko martxoak 22


Yolanda Barcinak UCANen batzar orokorraren irekieran esku hartu du


Presidentziako mahaia

Barcina Lehendakaria UCANen batzar orokorraren irekieran. Harekin batera, ezkerretik eskuinera, Esparza, Martínez eta Rodríguez. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak kooperatiben lehiakortasuna eta integrazioa bezalako "hain alderdi garrantzitsuak" sustatzearen alde agertu da gaur, Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuneko (UCAN) batzar orokorraren irekiera-ekitaldian, Berriobeitin egin dena.

Bere agerraldian, Lehendakariak Nafarroako Kooperatiben II. Integrazio Planaren ekintza nagusien berri eman du, Foru Gobernuak 2012an abian jarri zuena, beraien lehiakortasuna eta integrazioa errazteko, eta neurri juridiko-fiskalen neurrietan nahiz finantzaketa, inbertsio eta gastuen neurrietan biltzen direnak.

Haiek honako hauei dagozkie: kooperatibak bat-egiteko laguntzak; balio erantsi handieneko inbertsioentzako laguntzak handitzea, bat egindako kooperatibek egindakoak; elkartze-erregimenean instalazioen eta ekipamenduen horniketarako laguntzak; eta integrazio kooperatiboa dinamizatzea.

Ekitaldiaren buru izan dira, Yolanda Barcinaz gain, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza; UCANeko lehendakari José María Martínez eta kooperatiben elkarteko lehendakariorde Ángel María Rodríguez.

Batzar orokorra

Irekieraren ostean, UCANeko kideek beren karguak berritu dizkiete bost kideei eta Artezkaritza Kontseiluko hiru kontu-hartzaileei; haien agintaldia gaur amaitzen zen eta, beraz, beren eginkizunetan jarraituko dute beste lau urtez kideen kasuan eta bi urtez kontu-hartzaileen kasuan.

Gogoratu behar da Artezkaritza Kontseilua hamar kidez osatzen dela, erakundearen lehendakariak eta beste bederatzi kidek, lau urteko agintaldiarekin, hiru kontu-hartzailerekin batera, biko batekin. Kideen erdiak berritzen dira bi urtetik behin, kontu-hartzaile guztiak bezala.

Batzar honetan beren karguak berritu zaizkie CUMAs eta Makinariako kideari, Ángel María Rodríguez, organoko lehendakariordea dena ere; Oliokoari, José Francisco Doncel; belarkien laborantzakoari, Estanislao Marco; Abeltzaintzakoari, Jesús María Olías; eta Ardokoari, Miguel Bujanda; bai eta José Javier Mozaz, Basilio Echarte eta Benito Arriazu kontu-hartzaileei ere.

Artezkaritza Kontseilua, gainera, elkarteko lehendakari José María Martínezek osatzen du; eta Egitura eta Landa Garapeneko kideak, Pedro Jesús Jimenok, organoko idazkaria ere dena; Prestakuntza eta Ingurumeneko kideak, Jesús María Alcalde-k; Barazki eta Fruten kideak, Isidro Galarretak; eta Hornidura eta Teknologia Berrien kideak, José Luis Planillok.

Batzarrean, gainera, Nekazaritza Ministerioko Elikadura Industriako zuzendari nagusi Fernando Burgaz-ek parte hartu du, eta baita Espainiako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibetako zuzendariorde Agustín Herrerok ere; mahai-inguru batean esku hartu dute, Integrazio Kooperatiboaren Sustapeneko eta Elika Katea Hobetzeko lege-proiektuen edukiari buruzko mahai-inguruan, berriki Espainiako Gobernuak onartutakoak.

Bilkurari Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak eta UCANeko lehendakariak eman diote itxiera.

Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasunak bazkide diren 151 kooperatiba batzen ditu eta 2012an 994,6 milioi euroko fakturazio-bolumena izan zuen. Gogoratu behar da Nafarroako elikagaien nekazaritzako sektore kooperatiboak 1.700 bat pertsonari ematen diela enplegua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa