(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak `Amado Alonso´ Literatura Kritikaren Nazioarteko Saria Toni Montesinosi emango dio gaur arratsaldean ostirala, 2013.eko martxoak 22


Egilea 39 hautagaien artean nagusitu da ‘El éxito y la rabia. Lecturas emparejadas de narrativa estadounidense’ obrarekin


Amado Alonso

Amado Alonso.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak `Amado Alonso´ Literatura Kritikaren Nazioarteko Saria Toni Montesinos Gilbert-i emango dio gaur arratsaldean Leringo Udalean. Montesinos lehiaketako hamaikagarren edizioaren irabazle suertatu da ‘El éxito y la rabia. Lecturas emparejadas de narrativa estadounidense’ obrarekin.

5.000 euroko saria da eta obra irabazlea argitaratzen da. Obra hori Amado Alonso fundazioak eta Pre-Textos argitaletxeak batera argitaratu dute ‘La pasión incontenible. Éxito y rabia en la narrativa norteamericana’ tituluarekin.

Epaimahaiak lana saritu du XX. mendeko AEBko narrazio-corpus bat aukeratzeagatik literaturan lehen mailakoa dena, eta egileak duten gaitasunagatik egileak eta obrak parekatzeko ikuspegi kritiko batekin, dokumentazioa azterketa argiarekin nahiz pertsonalarekin batzen direnak.

Lehiaketak nazioarteko ospea du gaztelaniazko literatura-ikerketaren arloan, eta haren hamaikagarren edizioan Espainia, Frantzia, Argentina, AEB, Ekuador edo Mexikoko 39 lan aurkeztu dira

Amado Alonso fundazioak antolatu du, eta bertan parte hartzen dute Foru Gobernuak, Leringo Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP).

Erakunde horien ordezkaritzan, bertan honako hauek izango direla aurreikusten da: bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Leringo alkate Marcelino Azcoiti; NUPko Unibertsitate Proiekzioko errektoreorde Eloísa Ramírez; eta epaimahaiaren kide Emilio Echavarren.

Aurreko edizioetan, sari hori erdietsi dute: María Isabel López Martínez (2002); Gloria Estela González-Zenteno (2003); Ángel Pérez Martínez (2004); Miguel Zugasti Zugasti (2005); Josep María Rodríguez Cabrera (2006); Alberto Santamaría Fernández (2007); Magda Beatriz Lahoz de Klinsky (2009), Alejandro Bekes (2010) eta Mario Martín Gijón-ek (2011).

Toni Montesinos

Toni Montesinos Bartzelonan jaio zen, 1972an. Hispaniar Filologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta Giza Zientziatan doktoratu zen Pompeu Fabrako Unibertsitatean. Gaur egun, `La Razón´ egunkariko literatura-kritikaria da 2000. urtetik eta `Clarín´ eta `Letra Internacional´ aldizkarien kolaboratzaile.

Bi nobela idatzi ditu –‘Solos en los bares de noche’ (Mondadori, 2002) eta ‘Hildur’ (Paréntesis, 2009) – eta era guztietako edukien ‘El gran impaciente. Suicidio literario y filosófico’ (March Editor, 2005) liburua. Gainera, honako poesia-liburu hauek argitaratu ditu: ‘El atlas de la memoria’ (Eclepsidra, 1998), ‘Labor de melancoholismo’ (Colegio del Rey fundazioa, 2000), ‘La ciudad gris’ (El Toro de Barro, 2001; La Isla de Siltolá, 2011) eta ‘Sin’ (Huacanamo, 2010). Gainera, New York-i buruzko poemak eta bidaia-kronikak bildu ditu ‘Escenas de la catástrofe’ (Polibea, 2010) liburuan.

Poesia eta narrazio unibertsalen inguruko saiakerak ‘Experiencia y memoria’ (Renacimiento, 2007) eta ‘Desarticulación’ (Metropolisiana, 2009) liburuetan jasota daude, hurrenez hurren, eta zinema-gaiari buruzkoak ‘Que todo en la vida es cine. Escritos autobiográficos sobre películas’ (Literaturas Com Libros, 2013) liburuan.

Halaber, Ángel Crespo, Benito Pérez Galdós, Luis Rogelio Nogueras, José Balza, Horacio Quiroga, Jaime Quezada eta José Antonio Ramos Sucre-rekin editatu du, ‘Trenes de marzo’ (Barcelona, 2006) opera elektroakustikaren libretoa idazteaz gain, 2009. urtetik `Alma en las palabras´ bloga du.

Amado Alonso fundazioa

Amado Alonso fundazioa 2001eko martxoaren 20an sortu zen, sorreran hiru erakundek parte hartuz: Nafarroako Gobernua, Leringo Udala eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Harrezkero, Fundazioa, Estatutuen arabera Leringo alkatea buru duena, sortu zuten hiru erakunde horietako bakoitzak izendatutako bi pertsonak osatzen dute. 2011 arte bertako partaide izan zen ere, Juan Alonso, Amado Alonsoren semea.

2013an, Nafarroako Gobernuaren urteko ekarpena Fundazioaren funtzionamendurako 6.000 eurokoa da.

Amado Alonso fundazioak honako helburu hauek bilatzen ditu:

Amado Alonsoren bizitzaren ezagutza hobea izaten laguntzea. Irakasle nafarra eta munduko proiekzioa izan zuen filologo bikaina izan zen.

Espainiar filologian, gaztelaniaren didaktikan, literatura-teorian eta literatuta-kritikan Amado Alonsoren ekarpen zientifikoak indarrean segitzen duela aldarrikatzea

Amado Alonsoren, bere kolaboratzaileen eta jarraitzaileen obraren lan-ildoak eta espiritua garatuko dituzten ikerketa eta dibulgaziozko jarduerak sustatzea. 

Amado Alonsori buruzko dokumentazio-bilketa sustatzea. 

Helburu horiek betetzeko Fundazioak urtero "Amado Alonso" Literatura Saiakerako Nazioarteko Saria antolatzen du; liburutegi eta artxibo bat elikatzen ditu, filologoaren ondarean oinarrituz sortutakoak; eta webgune bat du Fundazioaren helburuei eta ekintzei buruzko informazioarekin.

2011n ere, Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroen barnean, Amado Alonsoren irudiari eta munduan gaztelaniak duen egoerari buruzko ikastaro bat antolatu zuen.

Amado Alonso

Amado Alonso García Lerinen jaio zen 1896an, eta AEBan hil zen 1952an. Lerinen urte gutxi bizi izan arren, herria hainbat aldiz bisitatu zuen heldutasunean, ama ikusteko; izan ere, amarekin korrespondentzia oparoa eta hunkigarria izan zuen.

Profesionalki, Amado Alonsok filologia-lanari Madrilen heldu zion gaztea zela. 1927an Argentinara jo zuen, han ia hogei urte eman zituen eta herrialde horretan egindako ikerketa eta irakaspena apartekoa izan zen. Azken urteetan, nazioartean ospe handiko filologoa izanik, AEBan bizi izan zen, eta han hil zen minbiziak jota nahi baino goizago.

Amado Alonso espainolaren gramatika eta fonetikaren aztertzaile bikaina izan zen, bai eta literatura-estiloarena ere. Pablo Neruda poeta txiletar handiari buruz idatzi zuen liburua eredugarria da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa