(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 161,5 milioi euro errekuperatu zituen iaz iruzur fiskalaren aurkako borrokaren bidez

astelehena, 2013.eko martxoak 25


Zifra hori 2011n errekuperatu zena baino % 31,18 gehiago da eta Nafarroako Ogasunaren diru-sarrera guztien % 5,42


Nafarroako Zerga Ogasunak 161.500.966 euro errekuperatu zituen 2012an, urteko diru-bilketaren % 5,42 (2.978 milioi euro) iruzur fiskalaren aurkako kanpainan egikaritutako neurriekin. Hala adierazi du lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak, 2012. urtean egindako kanpainaren balantzearen aurkezpenean. Zifra hori 2011n errekuperatutakoa baino % 31,18 gehiago da; urte hartan iruzur fiskalaren aurkako borrokak 123.117.663 euro errekuperatzea erdietsi zuen (urteko diru-bilketaren % 3,91).

Zerga-iruzurraren aurkako borroka Ogasunaren mende dauden hiru jarduketa-arlotik egikaritzen da: kudeaketa, ikuskaritza eta zerga-bilketa.

Kudeaketa-arloa hainbat zergaren aitorpenen berraztertze arruntaz arduratzen da. Zehazki, 2012an guztira 40.922 likidazio berraztertu ziren eta, haien bidez, 58.647.507 euro errekuperatu ziren.

Zenbateko horren zati handiena BEZaren aitorpenak berraztertzearen bidez errekuperatu da (24,6 milioi euro), nahiz eta PFEZren zergenak ere nabarmentzen diren (7,1 milioi) eta Sozietateenak (6,09 milioi). Errekuperatutako gainerako zenbatekoa honako bide hauen bidez iritsi da: errekerimenduak (8,4 milioi), zehapen larriak (5,5 milioi), aitorpen desegokien errekarguak (2,01 milioi) edo beste zenbait bide (4,7 milioi).

Ikuskaritza-arloak, izan daitezkeen iruzurrak ikertzeaz arduratzen dena, guztira 1.076 jarduketa egin dizkie 253 zergaduni eta, haien bidez, 69.499.283 euro errekuperatu dira. Arlo horren barnean 30,8 milioi euro ekarri dituen lau delitu fiskal azpimarratu behar dira.

Azkenik, zerga-bilketako arloaren bidez, Ogasunarekin dauden zorrak premiamenduz kobratzera arduratzen dena, guztira 33.354.176 euro batu dituen 42.063 jakinarazpen igorri dira.

Nafarroako Zerga Ogasunaren erakunde autonomoa 351 langilek osatzen dute, eta haietatik 44 ikuskatzaileak dira (2000. urtean baino % 33 gehiago). 2008an abiatu zen iruzurraren aurkako egungo Planean jasotzen denez, langile guztiek lan egiten dute zergen nahitaezko ordainketan izandako ez betetzeak ekidin eta aurkitzeko; horrez gain, herritarrei informazioa gardena eta erraza emango diete izapide hori sinplifikatuko duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa