(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 434.000 euroko laguntza-deialdi bat onartu du elkarte, toki-erakunde eta partzuergoen turismoko ekintzetarako astelehena, 2013.eko martxoak 25


Aurkezteko epea apirilaren 25a arte zabalik izango da


Nafarroako Gobernuak 434.000 euroko laguntzen deialdia egin du Foru Komunitateko elkarteek, toki-erakundeek eta partzuergoek 2013. urte honetan sustatutako turismo-garapeneko ekintzetarako. Eskaerak aurkezteko epea astearte honetan, martxoak 26, zabalduko da eta apirilaren 25a bitarte irekita izango da.

8E/2013 Foru Aginduak jasotzen duenez, astelehen honetan, martxoak 25, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, 58. zk., diruz lagundu daitezkeen jarduketak sektoreko kalitatea sustatzeko izan behar dira, ekitaldiak antolatzeko (Turismo Interesekoak izendatutako ospakizunak edo Nafarroako Turismo Intereseko Festa, bai eta turismo- nahiz jai-ekitaldiak edo turismo- eta kirol-ekitaldiak ere) eta turismoa kudeatzeko. Haiek 2012ko urria eta 2013ko iraila bitartean egikaritu behar dira.

Zehazki, 174.000 euro kalitate-arloko ekintzak garatzeko eta ospakizunak zein turismo-ekintzak antolatzeko bideratuko ditu; 160.000 euro toki-erakunde eta partzuergoentzat kalitateko jarduketetarako eta baita ospakizunak nahiz ekitaldietarako ere; eta 100.000 euro turismoa kudeatzeko partzuergoetarako.

Laguntza horiek aurrekontuaren % 70era hel daitezke kalitatea sustatzeko garatutako ekintzetan, gehienez ere 35.500 euroko diru-laguntza emanik turismoko elkarteei eta 22.500 eurokoa toki-erakunde eta partzuergoei. Ekitaldien atalean, haiek, zenbait kasutan, % 80ra iritsi ahal izango dira, 30.000 euroko mugarekin ekintza bakoitzeko; eta partzuergoen turismoa kudeatzeko % 70era, 31.990 euroko mugarekin.

Eskaeren ebazpena lehiaketa-baldintzetan egingo da banaketaren formula erabiliz; hala, diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatuko da diru-laguntzetarako gehieneko zenbateko guztia.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira edo 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bulegotan, edo Internet bidez Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa