(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programaren fase pilotua azterketa-xede den biztanleriaren % 53,99ko partaidetzara heldu da asteartea, 2013.eko martxoak 26

Programa datorren irailean Nafarroako biztanleria guztira zabaltzea aurreikusten da 

Transcripción textual del video

Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa (PDPCCR), fase pilotua Etxabakoizen ezarri zena 2012ko urrian, azterketa-xede den biztanleriaren % 53,99ko partaidetzara heldu da, gaur goizena Osasun kontseilari Marta Verak eta Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak ezagutzera eman dituzten programaren balantzeko datuen arabera. Zehazki, 944 pertsonari bidali zitzaien parte hartzeko gutunak, nahiz eta haietako 902rekin soilik harremanetan jarri ahal izan zen, azterketaren ` baliozko biztanleria´-tzat jotzen den zifra. Parte hartzeko asmoa azaldu zuten pertsona guztien artetik (509), 487k testa eman zuten (` baliozko biztanleria´-ren % 53,99). Sexuaren arabera, emakumeen parte-hartzea gizonezkoa baino 4 puntu goitik dago, %55,94 (gizonezkoena, % 51,94), baina alde horri ez zaio adin-talde guztietan eusten: parte-hartzea igotzen da adinean aurrera egin ahala, adierazgarriagoa dena gizonezkoen kasuan emakumezkoen kasuan baino.

Programaren fase pilotu horretan erabilitako metodologiari dagokionez, xede den biztanleria behin finkatuta (50 eta 69 urte arteko sintomarik gabeko gizonezko eta emakumezkoak) gonbidapen-gutunak bidali ziren postaz eta bertan kolon eta ondesteko minbiziari buruzko informazio zehatza sartzen zen honako honetan zetzana: gorozkietan ezkutatu dagoen odol-testa (TSOH), haren emaitzen bidalketa eta jarduketa beste proba osagarri batzuk behar izatekotan, bai eta aurrez frankeatutako parte hartzeko onarpen.txartela ere. Parte hartzeko borondatea erakutsi zuten pertsonei, materiala etxeetara bidali zitzaien lagina hartzeko prozedurari buruzko informazioarekin, laginak jasotzeko kit-a identifikazio-datuekin etiketatuta, eta jarraibideen orrialde bat. Laginak Dr. San Martin zentroko laborategira igorri ziren azter zitzaten.

Emaitzei dagokienez, 38 pertsonak TSOHren analisi positiboa lortu zuten eta osasun-zentroetarako hitzordua eman zitzaien. 38 kasuetatik, hirutan kolonoskopia ez zegoela aginduta iritzi izan zen; gainerakoei (35 pertsona) proba egin zezaten gomendatu zitzaien; batek uko egin zion eta bestea atzeratu egin zen medikuaren aginduz. Gaur egun, pertsona bat proba egiteko zain dago; beraz, guztira 32 kolonoskopia egin dira, eta orain arte ez da minbizirik ikusi aztertutako kasuetan.

Ondorioei dagokienez, partaidetza-portzentajea (% 53,99) xedetzat jotakoaren azpitik dagoela irizten da, nahiz eta kontuan hartu behar den ez dela inolako sentsibilizazio-kanpainarik egin eta, hortaz, zifra onargarritzat hartu behar dela. Azterketan zenbait gonbidapen egiteko beharra adierazten da eta irisgarritasuna sendotzeko beharra parte hartzeko asmoa komunikatzeko. Nolanahi ere, aztertutako pertsona-kopuru txikiak ez du uzten emaitzak biztanleria guztira estrapolatzen, baina bai programa pixkanaka ezartzeko prozesuan zehar onartu beharko den bolumena eta jarduera-mota hurbiltzen.

Programaren zabalkundea

Marta Verak aipatu duenez, Etxabakoizen PDPCCR-ren fase pilotu hori amaitu ondoren, hura aurtengo irailetik aurrera zabaltzeko aurreikuspena dago eta aldi berean Nafarroan dauden hiru osasun-eremuetara: Iruña, Tutera eta Lizarra, eta lehen itzulia 2015eko abuztuan osatuko da. Programaren `xede den biztanleria´ 153.530 pertsonatakoa dela kalkulatzen da: 111.613 Iruñeko eremuan; 24.237 Tuterakoan, eta 17.680 Lizarrakoan. Iruñeko osasun-eremuan, Nafarroako hiriburuko San Juan auzoko zonaldeetan hasiko da, Auritzen eta Irurtzunen; Tuterakoan, Tutera-Mendebaldeko zonaldean hasiko da, eta Lizarrakoan, hirian bertan.

Bestalde, ‘COLONIS’ informatika-aplikazioa garatzen ari da PDPCCR kudeatu eta ebaluatzeko. Banaka erregistratzen utziko du programaren barnean izandako denboran zehar pertsona bakoitzak jarraitutako prozesua; gonbidapenak, testa egitea, emaitzak, diagnostikoa baieztatzeko probak, segimenduak…

Aurrekontuari dagokionez, programak aurten 552.700 euro jasoko ditu guztira: azterketa eta lan teknikoak egiteko, osasun-materialerako, zabalkunde eta sentsibilizazioko kanpainetarako, beste ekintza batzuen artean; eta horri honako kostuak erantsi behar zaizkio: berariazko informatika-aplikazioari lotutakoak, langileei lotutakoak eta ekipamenduari lotutakoak.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa