(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako landetxeen okupazioa % 92koa izango da Aste Santuan

asteartea, 2013.eko martxoak 26


Hotelen eta kanpinen okupazioa % 65 eta % 70 artekoa izango da


Foru Komunitateko landetxeen okupazioa % 92koa izango da Aste Santuan (alokairu osoa), Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak adierazi duenez, turismo-sektoreak eta Foru Komunitateko ostalaritza-elkarteek emandako datuetan oinarrituta.

Torprural bilatzaileak egindako ranking-aren arabera, Nafarroa data horietan okupazio handiena duen komunitatea da.

Gainera, gelaka alokatzen dituzten landetxeen okupazioa % 87koa da, kanpinetan % 70ekoa eta hoteletan % 65 eta % 68 artekoa. Okupazioa % 80raino igotzen da Nobles del Reino elkarteko hoteletan.

Nafarroako Gobernuaren webguneak Aste Santuko turismo-eskaintza zabala hartzen du barnean, datozen egunetarako kultur, kirol, erlijio eta gastronomiako ekintzekin.

Kultura-turismoko planak:

Luzaideko Bolanteak: martxoaren 31n izango da hitzordua. Piztuera Igandea, 12:00etan Santiago plazan eta 17:00etan Arretxe pilotalekuan.

Antonio López eta Occidens erakusketa: erakusketa iraunkorra da, Iruñeko katedralean dago, eta ikuslea Mendebaldeko historian sartu nahi du. Antonio Lopezek bere laguntza eman du tenpluko elizpean bi eskultura erraldoi jarriz. "Día y noche" ("Eguna eta gaua") izeneko obrak bere bilobetako batean inspiratuta daude. Erakusketa asteartetik ostiralera bitarte bisita daiteke eta jaiegunetan, 10:30etik 17:00ak arte; larunbatetan, 10:30etik 20:00ak arte; eta igandetan, 10:30etik 14:00ak arte. Helduentzako prezioa 5 eurokoa da eta 2,5 eurokoa haurrentzat.

Bisita gidatuak Iruñean zehar: bisita gidatuak Erdi Aroko Iruñetik, martxoaren 27tik 31a bitarte, 19:30ean; "Pamplona a la luz de la luna" ("Iruña ilargipean") bisita gidatuak, martxoaren 27tik 31ra, 20:00etan; Ziudadelarako bisita gidatuak, martxoaren 28tik 31ra, 12:00etan; eta "Tesoros de Pamplona" ("Iruñeko Altxorrak") bisita gidatua + Navarra JD ardoa (gaztelaniaz eta frantsesez), martxoaren 30ean, 11:00etatik 13:00ak arte.

Nafarroako museoa: martxoaren 22tik apirilaren 14ra aldi baterako hiru erakusketa, kontzertu bat eta haur-tailer bat izango dira.

Ujué-rako antzeztutako bisitak: Karlos II.a Gaiztoaren ondarea hurbiltzen dute eta baita udalerriko sekretuak ere. Martxoaren 28, 29, 30 eta 31n izango da, 12:00etan eta 16:00etan. Sarrera erreserbatu behar da, 5 eurokoa helduentzat eta 2 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat.

Antzeztutako bisitak Erriberrira eta falkoneriako ikuskizunak: ibilbideak martxoaren 28, 29, 30 eta 31n izango dira, 19:00etan, Erriberriko Errege Jauregian. Sarrerak 10 eurokoak dira eta 6 eurokoak 6-13 urte arteko haurrentzat.

Bisita gidatuak Tuterara: ibilbideak Monreal Dorrera eta Errenazimenduko jauregietara, ostiraletik, hilak 28, igandera, hilak 31, 11:00etan eta 18:00etan. Astelehenean, apirilak 1, 11:00etan egingo da.

Bisitak Fiteroko Monasteriora: martxoaren 27tik apirilaren 2ra, 12:00etan eta 16:30ean. Martxoaren 31n, 13:00ean izango da. Gainera, hilaren 27rako, prozesio-martxen kontzertu bat programatuta eta 20:00etarako.

Turismo aktiboko planak

Iraupen-eskia: Roncalia Mendi Zentroan (Larrako Natura Erreserban) eta Abodi-Irati eski-zentroan (Iratiko basoa- Salazarko ibarra).

Sendaviva: abentura-parkeak hamargarren urteurrena beteko du.

Xendazaletasuna: Nafarroako hainbat zonaldetan, Leurtza, Ultzama, Urbasa-Andia, Errege Bardeetako… urtegietan, esaterako.

Mendukilo eta Zugarramurdiko kobak

Irantzuko Lurrak: bisita gidatua Ubaguako ibaiko arroilara, Errezuko kanpinetik; bisita gidatua Irantzuko monasteriora; bisita Jaizko abeltzaintza ekologikoko finka batera; bisita Santa Catalinako erromanikora, Azkona eta Aritzaleta artean + pintxoa eta ardo-dastatzea; bisita Garisoaingo erromanikora (Gesalatz) + pintxoa eta sagardo-dastatzea: paintball-a Zurukuainen; eskalada-hastapena Eraulen; bisita gaztandegietara + gazta-dastatzeak: bisita upeltegietara + ardo-dastatzea, patxarana eta produktu ekologikoak; bisita Alba Reta de Grocin Nafarroako kastako ganadutegira.

Plan erlijiosoak

Aste Santua Iruñean: bi ekitaldi nagusi daude, Bost Estigmen Botoaren berritzea, osteguna, martxoak 28, 17:30ean) eta Ehorzketa Santuaren prozesioa (ostirala, martxoak 29, 19:30ean).

Andosillako Pasio Biziduna eta Merkatu Hebrearra: martxoaren 29an, Ostiral santua, 12:00etatik aurrera, bertako herritarrak Jesus bizitzaren azken egunen antzezpenean buru-belarri murgiltzen dira.

Tuterako Volatina: 2002. urtetik Turismo Interes Nazionaleko Festa aitortua, martxoaren 30ean, Larunbat Santua, izango da 10:00etan. Judas Iscarioteren mailara iritsi nahi den egurrezko panpina bat astintzen da eta, puru-petardo bat erabiliz, arropak kentzen zaizkio.

Tuterako Aingeruaren Jaitsiera: 2002. urtetik Turismo Interes Nazionaleko Festa aitortua, Piztuera Igandean izango da, 09:00etan. Aingeruz mozorrotutako haur bat Foruen plazara jaitsiko da Ama Birjinaren aurpegia estaltzen duen beloa kentzeko. Jarraian, ahotsa altxako du ondorengo oihukatuz: "Alégrate María, porque tu hijo ha resucitado" (Poztu zaitez Maria, zure semea berpiztu egin da eta")

Judasen harrapaketa Cabanillasen: ostiralean, martxoak 29, egingo da Cabanillasko Foruen plazan, 13:00etik aurrera. XIX. mendetik ospatzen da. Herriko gazteak soldadu erromatarren azalean jartzen dira Judas Iscarioteren atzetik joateko herriko kaleetan zehar.

Corellako Ehorzketa Santuaren Prozesioa: Ostiral Santuan da, 20:00etatik aurrera. Espainiako prozesio bizidun originaletako bat da, XVIII. mende barrokokoa. Turismo Interes Nazionaleko Ondare katalogatuta dago.

Plan gastronomikoak

Pintxoak Iruñean zehar

Goi-mailako sukaldaritza eta Michelin hiru jatetxe

Metautengo boilurra: "Conociendo la truficultura" ("Boilurgintza ezagutuz") programaren barnean ekintzak programatu dira, martxoaren 28tik 31ra eta apirilaren 1ean, 12:00etan, 2 orduko iraupena dutena. Sarreren prezioa 8,5 eurokoa de helduentzat, eta 4,5 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat.

Ostatu-hartzea landetxetan eta deskontuak sagardotegietan: Aralar-Urbasa elkarteko landetxeek 4 euroko deskontua eskaintzen dute sagardotegiko menu bakoitzean bertako establezimenduetan ostatu hartzen baduzu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa