(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin Foru Komunitatean ETB hartzeko zuen lankidetza-protokoloa apurtutzat jo du
asteazkena, 2013.eko martxoak 27


Euskal autonomia erkidegoko telebistaren meteorologia-mapa berriek Foru Komunitatearen errealitate instituzionala ez dutela errespetatzen iritzi du eta 2009an hartutako konpromisoak ez dituela betetzen


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin zuen lankidetza-konpromisoa apurtutzat jo du gaur; konpromiso hori euskal autonomia erkidegoko telebista Nafarroan hartzeko izenpetu zen, 2009an bi komunitateen artean sinatutako lankidetzako protokolo orokorraren barnean.

Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin zuen lankidetza-konpromisoa apurtutzat jo du gaur; konpromiso hori euskal autonomia erkidegoko telebista Nafarroan hartzeko izenpetu zen, 2009an bi komunitateen artean sinatutako lankidetzako protokolo orokorraren barnean.

Iragan asteburutik, Eusko Jaurlaritzaren euskarazko eta gaztelaniako telebista-kanaleek erakusten dituzten meteorologia-mapek Euskal Autonomia Erkidegoa eta Foru Komunitatearen arteko lurralde-batasun bat erakusten dute (lurralde frantsesak ere barnean hartuz), eta Nafarroako Gobernuak egoera hori bi komunitateen errealitate instituzionalaren aurka doala irizten du eta hauteskunde bakoitzean nafarrek aldarrikatzen duten borondate politikoaren aurka jotzen duela.

Nafarroako Gobernuak uste du euskal erakunde publikoaren aldetik egindako aldebakarreko jarduketa horrek 2009ko autonomia arteko akordioa ez duela betetzen. Gogoratu behar da ETB Nafarroan hartzeko konpromisoaren hirugarren klausulak ondorengoa dioela: "ETBren emisio guztietan Nafarroako errealitate politiko, sozial eta instituzionala, ikurrak eta bertako identitatea errespetatuko dira, indarrean dagoen ordenamendu juridikoa betez eta Konstituzio Auzitegiaren 94/1985 Epaia, uztailaren 29koa, betez. Nafarroako Foru Komunitatea Euskal Autonomia Erkidegotik eta bertako lurralde historikoetatik bereizita aurkeztu eta ordeztuko da ETBren profesionalek emandako informazioetan, haien aurkezpenetan eta bertako alderdi grafikoetan".

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa