Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Beste ekintzen artean, publizitate-kanpaina bat egingo du eta Turismoko webgunea eguneratu
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak 1.972.150 euro bideratuko du aurten marketinari eta turismo-garapenari lotutako hamabi programa egikaritzeko, Turismoko Plan Integrala 2012-2015ean jasotakoa sektoreari iragan otsailean baimendutako milioi bat euroko laguntzekin batera.
Nafarroako Erreinuaren kanpaina.
Nafarroako Gobernuak 1.972.150 euro bideratuko du aurten marketinari eta turismo-garapenari lotutako hamabi programa egikaritzeko, Turismoko Plan Integrala 2012-2015ean jasotakoa sektoreari iragan otsailean baimendutako milioi bat euroko laguntzekin batera.
Aurreikusitako hamabi jarduketak turismoa komunikatzeko eta sustatzeko bideratuta daude batez ere, turismo-jarduerari eusteko xedearekin; halaber, bideratuta daude: merkaturatzeari bultzada emateko turismoko operadore eta bitartekoei produktu eta zerbitzuen salmentak areagotze aldera; turismo-produktuak hobetzeko eta sortzeko (seinaleztapena, dinamizazioa…); eta teknologia berrien aldeko apustua egiteko.
Aipatutako 3 milioi euro horiekin, Nafarroako Gobernuak ekonomiaren beste sektore batzuen gainean era garrantzitsuan eragina duen sektore bati laguntza ematen dio eta krisiaren aurrean erresistentzia handiagoa duena. Turismoa eskualdeko BPGaren % 5 eta % 6 artean dago (% 8 Iruñean), 29.000 pertsona dituen biztanleria aktiboarekin eta 2003. urtearekiko % 8,8 igo dena. Zerbitzuen sektoreko biztanleria aktibo guztiaren % 14 da eta Nafarroako biztanleria aktiboaren % 8,8. Eskualde horrek turismoko 1.400 ostatu ditu, duela hamarkada bat baino % 63,3 gehiago. Foru Komunitateak urtean 8,8 milioi bisitari hartzen ditu –turistak eta txangozaleak–, urtean 668 milioi euro baino gehiagoko gastuarekin.
Programak
Departamentuak 2013an egingo dituen programak honako hauek dira:
1.- Publizitatea: 855.000 euro Espainiako komunikabideetan egindako kanpainetarako eta berariazkoak Frantziako, EAEko eta Nafarroako merkatuetarako, bai eta `on line´ marketineko beste ekintza batzuk ere, ohikoa ez den publizitatea…
2.- Nafarroako Turismoko Ataria eguneratzea (www.turismonavarra.es): 205.000 euro telefono mugikorretarako aplikazioetarako, diseinua modernizatzeko, ikus-entzuneko materialak sartzeko, konexioa Inforeybo datu-basearekin…
3.- Komunikazioa eta Harreman Publikoak: 204.000 euro turismoko prentsa-kabineterako, prentsarako bidaietarako, sustapenerako elkartrukeak eta beste zenbait ekintza preskriptoreekin.
4.- Azoka eta aurkezpenetan izatea: 160.000 euro salmenta dinamizatzeko honako leku hauetan izateagatik: Donostiako Sevatur Azoka; Bartzelonako acción: Bilboko Expovacaciones Azoka; Salón Biarritz Expo; BBF Rutland Waters; Feria 50+ Holandan; Word Travel Market Azoka, eta abar.
5.- Turismoa merkaturatzeko emandako laguntza: 146.000 euro Katalunia eta Madrilgo salmenta-foroetarako, estatuko eta nazioarteko merkataritza dinamizatzeko, azterketa-bidaietarako eta turismoko saltzaile nahiz bitartekariei laguntza emateko lanak.
6.- Materialak berriz argitaratzea turismo-helmuga zabaltzeko eta merkaturatzeko: 95.000 euro.
7.- Turismoko zonaldeak dinamizatzea: 124.000 euro garapen eta sektore pribatuko tokiko erakunde eta taldeen inplikazioa duten ekintzetarako.
8.- Turismoko produktuak dinamizatzea: 60.000 euro produktu adierazgarritan (Errege Bardeak, Irati, Ujué, Erriberri, Bertiz, bide berdeak, Santiago bidea…) zehar-produktuetan (gastronomia eta ardoak, Santiago bidea, merkataritza-jarduera) egindako jarduketetarako eta Paisaien Ibilbidea abian jartzeko.
9.- Turismo-produktuen klubak: 25.000 euro turismo-produktuei buruzko klub berriak abian jartzeko (hegaztiei buruzko Birding kluba, adibidez).
10.- Turismo-seinaleztapena: 70.000 euro Errege Bardeetarako, Arbaiungo Arroila, Mendukiloko kobak, kanpinak, Irantzu eta Olivako monasterioak, Bertizko Jaurerria, Plazaolako bide berdea, besteak beste.
11.- Teknologia berriak: 10.000 euro proiektu pilotu baterako kultur eta naturako ondarea interpretatzeko eta IKTak turismo-bulegoetan jartzeko.
12.- Turismoko Behatokia: 18.150 euro turismo-egoeraren hilean behingo txostenak egiteko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen