Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
-% 0,07ko jaitsiera da otsailarekin alderatuz
Barazkien laborantza mekanizatua.
Martxoaren amaieran 56.486 langabe zeuden erregistratuta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) enplegu-agentzietan, hau da, -% 0,07 jaitsi da (38 pertsona) aurreko hilabetearekin alderatuz; orduan 56.524 pertsona zeuden lanik gabe, NEZaren hileroko txostenaren arabera.
Kontratazioari dagokionez,15.980 kontratu erregistratu ziren NEZan, lantokia Nafarroan izanik. Hau da, 242 gehiago otsailarekin alderatuz.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Mª Isabel García Malo langabezian izandako beherakada "positibotzat" jo du, "25 urtetik beherako taldean eta emakumeengan bereziki". Kontratazioko aldeko datuak ere aintzat hartu ditu; datu horiek % 1,64an igo dira.
Enplegu-agentzien arabera, langabezia Lizarra (-% 1,94), Doneztebe (-% 0,98), Altsasu (-% 0,96), Iruña-Yamaguchi (-% 0,77) eta Iruña-Zabalgunen (-% 0,27) jaitsi da eta honako leku hauetan igo: Tutera (% 1,04), Tafalla (% 0,75), Agoitz (% 0,25), Lodosa (% 0,25) eta Iruña-Arrotxapean (% 0,06).
Sektore ekonomikoen arabera, langabeziak behera egin du zerbitzuetan, 258 langabe gutxiago dago, bereziki osasun-jardueretan (93 pertsona), Administrazio Publikoan, defentsan, Gizarte Segurantzan (53 pertsona) eta ostatu-zerbitzuetan (48 pertsona). Aitzitik, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetan 103 pertsona gehiago dago lanik gabe, eta jarraian aurreko enplegurik gabeko sektorea.
Sexuaren arabera, 28.233 emakume daude lanik gabe, -% 0,5eko jaitsierarekin, eta 28.253 gizon, % 0,3ko igoerarekin aurreko hilabetearekin alderatuz; horrek adierazten du gizonen langabezia emakumeena baino handiagoa dela.
Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherako langabeen kopuruak -% 1,26 egin du behera; 5.710 dira orain, eta 25 urtetik gorako langabeziak, berriz, % 0,07 egin du gora otsailarekin alderatuz; hau da, 50.776 langabe dago orain.
Kontratazioa: 15.980 kontratu erregistratu ziren NEZan 2013ko martxoan zehar, hots, 242 gehiago aurreko hilabetearekin alderatuz.
Erregistratutako 15.980 kontratuetatik, 1.036 mugagabeak izan ziren, hau da, erregistratutako kontratu guztien % 6,48.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen