(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zirkulazio-istripuetan hildakoen kopurua ia % 40 jaitsi da Nafarroan urteko lehen hiruhilekoan asteartea, 2013.eko apirilak 2


Izan diren zortzi heriotzetatik, bost ibilgailuek harrapatuta hil ziren


Urteko lehen hiru hilabeteetan zortzi pertsona hil dira Nafarroan zirkulazio-istripuetan, haietatik zazpi Foru Komunitateko errepide-sarean eta bestea hiriko bide batean, hau da,% 38,46ko jaitsiera da 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz; orduan 13 heriotza izan ziren.

Nafarroako Gobernuaren behin-behineko balantzearen arabera, martxoan bi pertsona hil dira Foru Komunitatean zirkulazio-ezbeharretan. Iazko hilabete berean bost pertsona hil ziren.

Aipatu beharra dago 2013ko lehen hiru hilabeteetako zortzi heriotzetatik bost ibilgailuak harrapatuta izan direla. Gainera, hildakoak izan dituzten istripuen erdia ostiraletan gertatu dira eta bat bera ere ez asteburuan.

2012ko aldi berberarekin alderatuz, Nafarroan izandako zirkulazio-ezbeharren kopurua % 8,64 jaitsi da guztira lehen hiruhileko honetan, eta jaitsiera hori handiagoa izan da hiriko bideetan (% 36,30) herriz kanpoko bideetan baino (% 2,95). Biktimak izandako istripuak % 11,36 murriztu dira eta zauritu larrien kopurua erdira jaitsia da ia, % 47,62. Aldiz, zauritu arinen kopuruak % 18,48 egin du gora.

Bi hildako pasa den hilabetean

Pasa den hilabetean hildakoak eragin dituen bi ezbeharrak, alde batetik, martxoaren 6an Zizur Nagusian gertatu zen; 74 urteko gizonezko bat harrapatu zuten Done Jakue Bideko autobian (A-12), eta bost egun geroago hil egin zen; bestetik, martxoaren 25ean, Azpirotzen (Larraun). Istripu horretan 40 urteko gizonezko bat hil zen Leitzarango autobiaren (A-15) tunel bateko sarrerako hormaren aurka talka egin ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Zirkulazio-istripuen balantzea
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa