(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Batzorde mistoa eratu da Nafarroako baso-biomasaren arloan asteazkena, 2013.eko apirilak 3


Energia-iturri horren erabilera sustatzeko Nafarroako Gobernuak bultzatutako ekimena da, eta emaitzak epe ertain eta luzera ikusiko dira


Esparza kontseilaria (aurrean) baso-biomasaren erabilerarako batzorde mistoaren eraketaren buru izan da gaur. ( irudia handitu )

Batzorde mistoa eratu da gaur goizean baso-biomasaren arloan. Hura Administrazio publikoek eta eragile nahiz erakunde pribatuek energia-iturri horren erabilera sustatzeko Nafarroako Gobernuaren ekimenez sortu da. Foru Gobernuak energia-baliabide horren alde egindako apustua da, eta emaitzak epe ertain nahiz luzera ikusiko dira.

Eratze-bileraren buru Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza izan da, eta hark egindako agerraldian aipatu du "Nafarroako mendietan dagoen ahal handia eta haiek erabiltzeko dagoen benetako aukera". Alde horretatik, adierazi du "azken hamar urteotan Nafarroako baso-azalera 5,5 milioi metro kubiko inguru handitu den arren, gaur egun urteko hazkundearen lauren bat soilik ustiatzen dela; beraz, nahiz eta hazten den guztia ez den aprobetxagarria, tarte oso zabala dago eta, gainera, jada finkatuta dauden sektoreei ez lieke eragin behar eta beste produktu batzuen eskatzaileak direnak, esaterako: zerra-egurra, zutabea, papera, enbalatzea…".

Baso-biomasaren erabileraren onuren artean, kontseilariak aipatu ditu: baso-masen kalitatearen hobekuntza eta ingurumeneko abantailak; energia aurreztea, jada erabiltzen ari diren lekuetan egiaztatu dena, eta haren eragin ekonomikoa eta enpleguaren sorreran, 1.650 lanpostu sortzeko ahalmena duena.

Bilkuran parte hartu dute ere, Iñaki Morcillo (Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia); Andres Eciolaza (Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusia); Francisco Pérez Arregui (Toki Administraziokoa); Isabel Izcue (Lurralde Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusikoa); Mª Isabel García Malo (Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerentea); Patxi Tornaría (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziotik); José Javier Armendáriz (CENER-Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko zuzendari-gerentea); Oskia Saldise (ADEMAN Nafarroako Egurraren Enpresari Elkartetik); Juan Manuel Villarroel (FORESNA-ZURGAIA Nafarroako Baso Elkartea); Javier Barberena (biomasa-erregaien farbikatzaileak); eta José Antonio Martín-ek (Nafarroako Iturgintza, Berokuntza, Aire Girotu, Gas eta Antzekoen Instalatzaileen Elkartea). Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Batzordearen parte ere bada. Ondorengo bilkuretan Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko ordezkaria izan da batzordearen burutzan. Baso Kudeaketa ataleko buru Fermin Olabe idazkari-lanak egin ditu.

Bere agerraldian, José Javier Esparzak gogora ekarri du Gobernuak "azken hilabeteotan pausoak eman dituela jada baso-biomasaren bultzada eta garapena errazteko". Alde horretatik, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Toki Administrazioari buruzkoa) berriki egin den aldaketa azpimarratu du, enpresa batekin edo gehiagorekin iraupen luzeko egurraren salmentarako akordioak finkatzen uzteko, eta baita ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean egindakoa ere (Kontratu Publikoei buruzkoa), Lege horren babesean egindako energia-zerbitzuak emateko kontratuek gehienez ere14 urteko iraupena izaten utz dezaten. Araudiaren aldaketa horiei esker, diru-sarrerak egonkortu ahalko dira toki-erakundeetan eta baso-industrian; lehenengoa lehengaiaren mugikortasun-ikuspegitik eta, horren ondorioz, esanguratsuagoa epe laburrean; bigarrena, biomasaren kudeaketatik erregai modura, Gainera, prestakuntza-arloan jarduketak garatu dira enpleguari begira eta instalazio termikoen 500 ordezkapenetik gora egin dira energia-mota hori erabiltzeko.

Gainera, iragan martxoaren 20an Gobernuak hartutako erabakia gogoratu du. Haren arabera, biomasaren erabilera lehenestea erabaki zen bere eraikin publikoen instalazio termikoen berrikuntzan, hala eskaera bultzatzen lagunduz eta energia-faktura murriztuz.

Aldiz, Industria, Energia eta Berrikuntzak zuzendari nagusi Iñaki Morcillok, batzordearen lehendakariak, adierazi du, "garrantzitsua dela baso-biomasa ikustea Nafarroaren mix energetikoan sartzeko baliatu behar den aukera baten modura".

Batzordeko kideak beste bilkura batera deituko dira datozen asteotan jarduketa zehatzak proposatu, baliozkotu eta garatzeko ondorengo alorretan: prestakuntzan, informazioan eta sentsibilitate sozialean, ekoizpenean eta horniduran (basoko plangintza eta egiaztagiria, biomasaren logistika-zentroen sorrera, sektorearen nazioartekotzea…), kontsumo termikoan (barrutiko berogailuak), biomasaren kontsumo elektrikoan edo konbinatuan, eta I+G+Bn, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa