(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Apirilaren 30a arte zabalik dago Nafarroako Gobernuaren ingurumen-hezkuntzako zentroetara eskola-bisitak egiteko epea asteazkena, 2013.eko apirilak 3


Eskaerak zentro bakoitzeko webguneen bidez egin beharko dira


Erronkaribar

Erronkaribar.

Nafarroako Gobernuak izena emateko epea zabaldu du kontzertatutako bisiten udaberriko eskola-kanpainarako. Bisita horiek honako leku hauetara egingo dira: OtsagabiaErronkari eta Irunberriko naturaren interpretazio zentroetara (NIZ), Urbasa eta Andiako natur parkeetara, Bertizko Jaurerirra eta "El Bordón" hegaztien behatokira, Las Cañasko urmaelean (Viana).

Udaberriko kanpaina honetan ingurumeneko ekipamenduetara bisitak egin nahi dituzten ikastetxeek, apiriletik ekainera ezartzen dena, eskaerak 2012ko apirilaren 30a baino lehen egin beharko dituzte ekipamenduetako webguneen bidez eta telefonoz Vianako behatokiaren kasuan (948 38 24 28 eta 696 83 08 98). Bisitak, doakoak (ikastetxeek soilik garraio-gastuak ordainduko dituzte), hautatutako datetan egin ahalko dira, eta postaz edo posta elektronikoz baieztatu beharko dituzte ingurumeneko hezkuntza-zentroek. Gehienez ere 60 ikasle izango dira bisita bakoitzeko interpretazio-zentroetan eta natur parkeetan edo 50 hegaztien behatokian.

Nafarroako Gobernuak hezkuntzako materialak argitaratzen ditu eskolen bisita-programa horretarako, berariazkoak naturaren interpretazio-zentro eta hegazti-behatoki bakoitzerako, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleentzat dira eta baita DBHko zikloko 1. eta 2. ikasleentzat ere. Material horiek eskuratzeko interesa duten ikastetxeek beren bisitak hitzartzeko unean bete beharreko formularioan eskatu ahalko dituzte.

Bisiten eskola-programaren arreta gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko dute begirale espezializatuek, eta begirale horiek taldea ibilbidean zehar gidatzeaz gain eta instalazio horiek bisitatzeaz gain, aurretiaz ikastetxe bakoitzeko irakasleekin zehazten diren hezkuntza-jarduera osagarriak antolatzen dituzte

Bisiten helburua

Landa Garapen eta Toki Administrazio Departamentuak urtean behin ikastetxeen esku jartzen dituzte naturaren interpretazio-zentroak eta hegaztien behatokiak, Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren garapenean era aktiboan laguntzeko xedearekin. Urtean behin bi kanpaina deitzen dira NIZetara eta hegaztien behatokietara bisitak hitzartzeko: udazkena-negua eta udaberria.

Ingurumen-hezkuntzako ekipamendu horiekin Departamentuak ikastetxeei erakutsi nahi dizkie kokatuta dauden zonaldeetako ezaugarri biologiko, geologiko eta gizatiar nagusiak, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanak hobeto ulertzeko asmoz, bertako natura eta kultur balioen ezagutza erraztea, eta ingurumenaren kontserbazioari lagunduko dioten jarrerak garatzen sustatzea.

Hezkuntzako baliabide modura, ekipamendu horiek dituzte: erakusketak, joko elkarreragileak, maketak, bideoak eta ikus-entzunezko ekoizpenak… bai eta irakasleei laguntzeko material didaktikoak ere ikasgelan jarduerak egiteko (bisita aurretik eta ondoren).

Bestalde, hegaztien behatokietan kokatuta dauden hezeguneetako (Natura Erreserba deklaratuak) natura-balioak eta ekosistemak ezagutzera eman nahi dira, eta haien kontserbazio nahiz kudeaketatik sortutako arazoen ulermena sustatzea, haienganako jokabide positiboen garapena sustatuz. Zentro horiek panelekin, teleskopioekin eta prismatikoekin ekipatuta daude hezegune horietan dauden hegaztiak (negutarrak eta habia egileak) behatzeko eta identifikatzeko

Aurreko kanpainetako partaideak

Bertizko Jaurerria eta Urbasa zein Andiako natur parkeek 72.000 eta 100.000 bisitari jasotzen dituzte urtean hurrenez hurren. Interpretazio-zentro eta hegazti-behatokiei dagokienez, urtean 35.000 eta 40.000 bisitarik erabiltzen dute eskaintzen zaizkien zerbitzuetakoren bat eta haien artean daude: zentrorako bisita, kanporako ibilaldi gidatua, dibulgaziozko hitzaldi bat edo erakusketa bat, besteak beste. Kopuru horretatik, urtean 32.000 bat ikasleak dira, ekipamendu horien ingurumen-hezkuntzako jardueretan parte hartzen dute, eta haiek Ingurumen Hezkuntza arloan ikastetxeentzako laguntza-tresna garrantzitsuak bihurtzen dira. 2013ko udaberriko kanpaina honetan, begirale/ikasle ratioak handitu dira eta eskainitako jarduera-motak berriz egokitu dira baliabideak ahalik eta gehien optimizatzeko, 17 urte baino gehiago dituen eskaintza horri eusteko.

Interpretazio-zentroen, hegazti-behatokien eta natur parkeen erabilera publikoaren kudeaketa tokiko enpresen laguntzarekin egiten da, Gestion Ambiental de Navarra sozietate publikoaren zuzendaritza teknikoarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa