(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 2012ko Errenta aitorpeneko 186.923 proposamen jarri ditu Interneten osteguna, 2013.eko apirilak 4


PFEZaren aitorpena hilaren 10etik egin ahal izango da Interneten, eta Ogasuneko bulegoetan nahiz erakunde laguntzaileetan, apirilaren 19tik ekainaren 25a bitarte


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak 2012ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 186.923 aitorpen-proposamen jarri ditu gaur Interneten 280.354 zergaduni dagozkienak, eta zergadun horiek kontsultatu eta berraztertu ahal izango dituzte. Jada egindako aitorpen horien % 68 "itzuli beharrekoak" dira eta, hortaz, Ogasunak hilaren 10etik aurrera guztira 79.754.310 euro sartuko du zergadunen kontuetan, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak 2012ko Errenta Kanpainaren aurkezpenean azaldu duenez.

2012ko Errenta Kanpainaren kartela

2012ko Errenta Kanpainaren kartela.

Nafarroako Zerga Ogasunak 2012ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 186.923 aitorpen-proposamen jarri ditu gaur Interneten 280.354 zergaduni dagozkienak, eta zergadun horiek kontsultatu eta berraztertu ahal izango dituzte. Jada egindako aitorpen horien % 68 "itzuli beharrekoak" dira eta, hortaz, Ogasunak hilaren 10etik aurrera guztira 79.754.310 euro sartuko du zergadunen kontuetan, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak 2012ko Errenta Kanpainaren aurkezpenean azaldu duenez.

Proposamenak etxeetara paperean hilaren 10ean bidaltzen (edo gako batena bertara online bidez heltzeko) hasiko dira, eta egun hori baino lehen bere aitorpen-proposamena berraztertzeko web-aplikazioan sartu ez diren pertsonentzat bakarrik egingo da edo, hori egin arren, inprimatu ez dutenak. Neurri horrekin Nafarroako Ogasunak sistemaren eraginkortasuna hobetu nahi du, bere segurtasuna handitu, ingurumeneko eragina minimizatu eta bidalketa horretatik sortutako kostuak murriztu.

Bulego birtuala hilaren 10etik eta presentzialak, 19tik aurrera

Aitorpen-proposamena egin ez zaien zergadunek edo egin zaiena aldatzea nahi dutenek `bulego birtual´baten bidez egiteko aukera dute Interneten edo ohiko bulego presentzialetan.

`Bulego birtuala´-k aitorpen-proposamen aurkezteko edo aldatzeko epea zabalduko du apirilaren 10ean eta sei bulego presentzialetan (Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tuteran daudenak) herritarrei hilaren 19an arreta ematen hasiko dira; horretarako, aurrez hitzordua eskatu beharko da hilaren 17tik aurrera (www.navarra.es webgunean eta 948 505 505, 948 505 506 telefono-zenbakietan). Hilaren 19an ere aitorpenak aurkezteko aldia hasiko da erakunde laguntzaileen bitartez, arretako 1.000 postu baino gehiago prestatu dituztenak. Aitorpena `ordaintzea´ egokitzen zaien herritarrek ordaintzeko beren konpromisoak bi epetan bete ahalko dituzte: uztailaren 2an eta azaroaren 20an. 2012ko Errenta Kanpaina ekainaren 25ean itxiko da.

Diru-sarrerak baino itzultze gehiago

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak azaldu duenez, 2012ko Errenta Kanpainak 101 milioi euroko saldo negatiboa aurreikusten du; izan ere, 236 milioi itzultzea eta 135 biltzea aurreikusten da "ordaindu beharreko" aitorpenen bidez.

Era horretan, 2012ko Errenta Kanpainaren diru-bilketa 2011ko Kanpainako aurreikuspenekin alderatuz 7 miliotan igoko dela kalkulatzen da; orduan aurreikusitako saldoa -108 milioi eurokoa izan zen. Horren arrazoia da, itzultzeak % 11,32 igo den arren aurreko urtearekiko, diru-sarrerak ere % 29,8 igotzea aurreikusten dela.

Legegintzako berrikuntza nagusiak

Errenta-aitorpena aurkezteko betebeharra dute 2012an 11.250 euro gordin edo gehiagoko lan-etekinak izan zituzten zergadunak; higigarrien kapitalaren etekinak eta ondarearen handitzeak, 1.600 euro gordin edo gehiago atxikitzeari lotuta daudenak; beste errenta batzuk jasotzen dituzten zergadun guztiak (enpresariak eta profesionalak, alokatzaileak…) eta edozein kasutan baterako aitorpena hautatzen bada.

Haiei guztiei 2012. urteari dagokion araudia aplikatuko zaie, eta berrikuntzen artean nabarmentzen dira: ondarea handitzearen salbuespenei lotutako zenbait alderdi; atxikipena handitzea higigarrien kapitalaren eta antzekoen etekinengatik; likidagarria den oinarriari eta aurrezteko likidagarria den oinarri bereziari aplika daitekeen karga osagarri bat ezartzea; eta kenkariak handitzea kirol-, kultura- eta gizarte-ondaretik sortutako publizitate-gastuengatik.

Gainera, Ondarearen Zergaren aldaketa berria ere aplikatuko da; haren bidez, ohiko etxebizitzarengatiko salbuespena 250.000 eurora murrizten da, Zerga Oinarriari aplika daitekeen gutxieneko salbuespena 311.023,76 eurora jaisten da eta ondasun edo eskubideen balioaren zenbatekoa murrizten da, haietatik abiatuz nahitaezkoa dena aitorpena aurkeztea; hala, 1.000.000 euro baino gehiagoko balioa izatera helduko da.

2011ko Errenta Kanpaina

Nafarroako Zerga Ogasunak egiten dituen txosten soziometrikoek erakusten dutenez, zerga-zamaren zati handiena oinarri likidagarri handienak dituzten zergadunek jasaten dituzte. Hala, 2011ko datuak erreferentziatzat hartzen badira, 45.000 euro baino gehiagoko oinarri likidagarria duten errentek (aurkeztutako aitorpenen % 9) kuota likidoaren % 48,6 jasaten dute. Bestalde, 18.000 euro baino gutxiagoko oinarri likidagarria duten errentek (aitorpenen % 60 dira) kuota likido guztiaren % 10,11 jasaten dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012ko Errentaren informazio zehatza
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa