(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak langabeen kontratazioa sustatuko du ikasten edo lan egiten duten menpeko pertsonen laguntzaile modura osteguna, 2013.eko apirilak 4


Enplegu-poltsa bat sortuko da xede horretarako eta beharrezko berariazko prestakuntza emango zaie


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak langabeen kontratazioa sustatuko du lanean edo goi-ikasketak egiten ari diren menpekotasun handia edo larria dutenenen laguntzaile modura.

Horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enplegu-poltsa bat sortuko du eta Gizarte Politiken Departamentuarekin beharrezko berariazko prestakuntza emango du menpekoei laguntzeko eta arreta emateko. Poltsa horretan izena emateko beharrezkoa da NEZko edozein agentziatara jotzea eta ez da inolako titulazio zehatzik eskatzen.

Nafarroako Gobernuak langabeen kontratazioa sustatuko du lanean edo goi-ikasketak egiten ari diren menpekotasun handia edo larria dutenenen laguntzaile modura.

Horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enplegu-poltsa bat sortuko du eta Gizarte Politiken Departamentuarekin beharrezko berariazko prestakuntza emango du menpekoei laguntzeko eta arreta emateko. Poltsa horretan izena emateko beharrezkoa da NEZko edozein agentziatara jotzea eta ez da inolako titulazio zehatzik eskatzen.

Ekimen horrekin Nafarroako Gobernuak nahi du lanean edo ikasten ari diren menpekotasun handia eta larria dutenek "bizitza erabat betea izan dezatela, autonomoa eta bere ingurunean integratuta", Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik aipatu duenez. Gainera, kontseilariak adierazi du pertsona menpekoen bizitza autonomoa lortzea bera titular den Departamentuaren "aparteko garrantzia duen" helburuetako bat dela.

Alli kontseilariak –Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto izan da harekin– ere bizitza independentearen bulego berria aurkeztu du. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren mende dago, eta bere lanerako, goi-ikasketetarako edo eguneroko bizitzarako laguntzaile pertsonal hori eskatzen duten pertsonen bizi-proiektuak banan-banan aztertuko ditu, eta beharrezko aholkularitza eskainiko die.

Laguntza-deialdiaren xehetasunak

Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto-k zehaztu du lanean edo goi-ikasketak egiten ari diren menpeko handi edo larriek laguntzaile pertsonal bat kontratatzeko laguntza-deialdia. Deialdi hori Gizarte Politiken kontseilariaren foru-agindu batek arautzen du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da berriki.

Laguntzak ahalmen ekonomikoaren arabera emango dira, eta hura errenta, ondarea eta menpekotasun-mailaren arabera kalkulatuko da. Era horretan, menpeko handientzako laguntzak hilean 1.214,83 euro eta 485,93 artean izango dira eta menpeko larrien kasuan, 723,94 eta 289,58 artean. Laguntza ekonomikoak ez du inoiz kontratazio-kostua gaindituko.

Oto-k aipatu duenez, laguntza horiek Estatukoak baino % 70 handiagoak dira gehieneko zatietan eta % 250 gehiago gutxienekoetan. Gainera, gutxieneko 120 ordutatik 80ra jaitsi da hilean laguntzaile pertsonalentzat.

Prestazioa bermatuta

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren aurreikuspena da laguntza horiek gutxienez dozena bat menpeko pertsonak baliatu ahal izatea. Horretarako, 120.000 euroko partida ekonomikoa dago, eta kopuru hori handitu daiteke bermatutako prestazioa baita Nafarroako Gizarte Zerbitzuen departamentuan. Gaur egun laguntza horietaz pertsona bakarra baliatzen da, Otoren arabera.

Halaber, zuzendari nagusiak iragarri du Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren xedea prestazio hori menpeko arinetara zabaltzea dela urte hau amaitu aurretik. Estatuko araudiaren arabera, 2015 arte Espainiako autonomia erkidegoek zabaltze hori egiteko epea dute.

Laguntza horiekin, menpekotasunaren autonomia- eta arreta-sisteman sartuta, Nafarroako Gobernuak pertsona horien bizitza independentea sustatu nahi dute, haien autonomia pertsonala eta beren ohiko ingurunean egoteko erraztasunak jarri.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa