(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak Espainiak Mexikon duen enbaxadorea hartu du ostirala, 2013.eko apirilak 5


Diplomazialariak Yolanda Barcinari bere herrialdeak eskaintzen dituen aukera ekonomikoak helarazi dizkio


Barcina Lehendakaria eta Espainiak Mexikon duen enbaxadorea

Barcina Lehendakaria eta Alabart enbaxadorea. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Espainiak Mexikon duen enbaxadore Manuel Alabart hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregiko bere bulegoan. Alabart-ek herrialde iberoamerikarrak Foru Komunitateko enpresarientzat eskaintzen dituen aukera ekonomikoen berri eman dio.

Ordezkari diplomatikoak azaldu duenez, Mexiko zabalkunde-une garrantzitsua bizitzen ari da azken urteotan; hala, Txinaren aurretik ere jarri da zenbait sektoretan, AEBetako merkatuan sartzeko produktuen hornitzaile nagusi modura.

Enbaxadorea automobilgintza-sektoreaz aritu da; izan ere, sektore horretan uste du enpresari nafarrek negoziorako aukerak izan ditzaketela eta, horrekin batera, arkitektura edo ingeniaritza alorretan ere profesional kualifikatuak erakartzeko beharra duela herrialdeak.

Alabart Espainiak Mexikon duen enbaxadorea da 2009. urtetik. Aurrez, Ekuatore Ginean izan zen (1988-1991), Malaysian (1992-1996), Argentinan (2000-2004) eta Saudi Arabian (2005-2009), eta Iran, AEB eta Portugalgo ordezkaritza diplomatiko espainiarretan izan da.

Harrera –bertan izan da ere Nafarroako Merkataritza Ganbera eta Industriako lehendakari Javier Taberna ere– diplomazialari espainiarrak Nafarroara gaur egin duen bidaiaren barnean sartzen da herrialde iberoamerikar horretan interesak dituzten Foru Komunitateko enpresariekin biltzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa