(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aralarko Aingeruak Nafarroako Jauregia bisitatuko du asteazken honetan


astelehena, 2013.eko apirilak 8


Foru Gobernuko kideek irudia jendearentzat zabalik izango den ekitaldi ospetsu batekin hartuko dute


Aralarko Aingeruak Nafarroako Jauregia bisitatuko du asteazken honetan, apirilak 10, irudiak Pazko Eguneko hurrengo astean erakunde, ikastetxe, parrokia eta Iruñeko beste entitate batzuetan burutu ohi duen bisitaren barnean.

Ospakizun hori dela eta, Nafarroako Gobernuak San Migelgo irudia hartuko du ekitaldi ospetsu batekin, jendearentzat zabalik dagoena, eta goizeko 11:00ean hasiko da Foru Gobernuaren egoitzan.

Ordu horretan irudia Nafarroako Jauregiko ate nagusira iritsiko dela aurreikusten da, Aralarko santutegiko kapilau Mikel Garciandia Goñik ekarrita Nafarroako Ereserkiaren doinupean.

Harreraren ondoren, prozesio bat egingo da ekitaldi ospetsuen beraien laguntzarekin (arma-erregearekin, mazolariekin eta kandelak eramaten dituzten aguaziltxoekin) eraikinaren hainbat aretotatik Nafarroako Jauregiko kaperaraino; han San Nicolas elizako parroko Santiago Cañardo Ramírezek eukaristia egingo du.

Erlikia

Erlijio-ospakizuna amaitzean, bertaratuek San Migelgo irudia eramaten duen "lignum crucis" erlikia beneratu ahalko dute eta prozesioari jarraitu Jauregiko ateraino; bertan azken ekitaldia egingo da, bertaratutako guztien eta Nafarroa guztiaren bedeinkapena.

Eukaristia Iruñeko Katedraleko Musika Kaperaren musikaren laguntza izango du, Aurelio Sagaseta kaperako maisua izango da zuzendari eta Julián Ayesa Goñi organo-jolea. Honako obra hauek interpretatuko dituzte: Urralgoitiko ‘Kyrie’ meza herrikoia; ‘Sancte Michael’ errespontsu-salmoa; Mozart-en ‘Alleluia’; C. Casciolini-ren ‘Panis angelicus’; ‘Alme Pater’ gregoriarra; eta G.Faure-ren ‘Cantique, 4’. Irudiaren benerazioan zehar ‘Mikel’, ‘Mikel guria’ eta ‘Agur Mikel Aingeru’ kopla herrikoiak interpretatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa