(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Madrilen Gourmet Klubaren Nazioarteko XXVII. Azokan parte hartzen ari diren Nafarroako 14 enpresak bisitatu ditu gaur goizean asteartea, 2013.eko apirilak 9


Erakusketa apirilaren 11n amaituko da eta bertan dira, gainera, kontseilu arautzaileak eta Reyno Gourmet marka


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bisita bat egin du Gourmet Klubaren Nazioarteko XXVII. Azokan parte hartzen ari diren Nafarroako nekazaritzako elikagaien hamalau enpresen standetara. Azoka atzo, apirilak 8, ireki zen eta apirilaren 11 arte, osteguna, zabalik egongo da Madrilgo Azoka Esparruan – Ifema. Ekitaldian parte hartzen dute, era berean, Nafarroako Berariazko Deituren eta Adierazpen Geografiko Babestuen kontseilu arautzaile guztiak eta Reyno Gourmet marka.

Barcina Lehendakaria Gourmet Azokara egindako bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bisita bat egin du Gourmet Klubaren Nazioarteko XXVII. Azokan parte hartzen ari diren Nafarroako nekazaritzako elikagaien hamalau enpresen standetara. Azoka atzo, apirilak 8, ireki zen eta apirilaren 11 arte, osteguna, zabalik egongo da Madrilgo Azoka Esparruan – Ifema. Ekitaldian parte hartzen dute, era berean, Nafarroako Berariazko Deituren eta Adierazpen Geografiko Babestuen kontseilu arautzaile guztiak eta Reyno Gourmet marka.

Barcina Lehendakariak 14 enpresa parte-hartzaileek landutako produktuen 14 erakustokietan izan da eta haien ordezkariekin hitz egin du. Halaber, Lodosako Piperraren eta Zainzuriaren kontseilu arautzaileetako lehendakariak, Jesus Aguirre eta Cayo Martínez, agurtu ditu. Ondoren, bertaratuek produktu horien dastatzean parte hartu dute.

Azokara egindako bisitan Barcina Lehendakariak adierazi du nekazaritzako elikagaien sektorea funtsezkoa dela Nafarroaren garapenerako, Foru Erkidegoaren BPGaren % 6,6 delako eta landa-munduan erabat murgildutako 25.000 enplegu sortzen dituzten 1.270 enpresa biltzen dituelako. Gainera, nekazaritzako elikagaien industria ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustu handia egiten ari dela azaldu du.


Barcina Lehendakaria Nafarroako produktuen erakusmahai baten aurrean. ( irudia handitu )

Nafarroako pabiloiak, INTIA enpresa publikoak antolatu duenak, 216 m2ko azalera du eta Madrilgo Azoka-esparruko 6. Jauregian – Ifema (C10 standa) dago. Espazioaren banaketa funtzionala da, enpresa erakusle bakoitzak banakako modulu bat du eta elementu komunak ere badira. Gainera, Nafarroako produktuei buruzko kontsulta guztiei erantzuteko gune bat du eta baita sukalde txiki bat ere enpresa erakusleen produktuekin pintxoak prestatzeko.

Nafarroak azokan duen programak hainbat jarduera ditu, betiere Komunitateak berezko dituen nekazaritzako elikagai desberdinen inguruan. Besteak beste, zainzuriekin prestatutako sukaldaritza-erakustaldiak izango dira Pedro Larumbe sukaldari nafarraren eskutik, produktu hori ezagutzera eman eta sukaldaritza tradizionalean nahiz berritzailean nola prestatzen den erakusteko xedez. Zainzuriekin plater desberdinak prestatu ondoren, bertaratzen direnek horiek dastatzeko aukera izango dute Nafarroa BD ardo gorriarekin lagunduta.

Bestalde eta patxarana kontsumitzeko modu berriak hedatzeko "El Pacharán tiene su punto" ("Patxaranak badu berea") kanpainaren barruan, Carlos Rodríguez profesional nafarrak bi koktel prestatuko ditu, Patxarana Laranjarekin eta Patxaranezko Kremaduna. Hauek egunero zerbitzatuko Reyno Gourmet-en standean. Gainera, Gourmet Azoka osoan zehar Nafarroa Berariazko Deiturako ardoak zerbitzatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa