(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak RISen espedienteen balorazio-denbora % 65 murriztu du, 2012ko urriko lau hilabetetatik egungo hilabete eta erdira asteartea, 2013.eko apirilak 9


Alli kontseilariak Gizarte Politiken Departamentuak arlo horretan egindako kudeaketa baloratu du karguaz jabetu zenetik


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Gizarteratzeko Errentaren (RIS) espedienteak baloratzeko denbora murriztu du % 65ean, 2012ko urrian beharrezkoak ziren lau hilabete baino gehiagotik (131 egun) egungo hilabete eta erdira arte (46 egun).

Horrela eman du ezagutzera gaur goizean Iñigo Alli kontseilariak prentsaurreko batean, eta bertan Gizarte Politiken Departamentuak arlo horretan egindako kudeaketa baloratu du kontseilari moduan karguaz jabetu zenetik, iazko urrian.

Nafarroako Gobernuak Gizarteratzeko Errentaren (RIS) espedienteak baloratzeko denbora murriztu du % 65ean, 2012ko urrian beharrezkoak ziren lau hilabete baino gehiagotik (131 egun) egungo hilabete eta erdira arte (46 egun).

Une horretan 3.584 familia zeuden Gizarteratzeko Errentako beren espedientean baloratzeko zain; orain, berriz, 2.403 dira, % 33 gutxiago. Gogoratu behar da 2012ko otsailean, Gizarteratzeko Errenta indarrean sartu zenean, 6.134 zirela aztertzeko zain zeuden espedienteak.

Horrela eman du ezagutzera gaur goizean Iñigo Alli kontseilariak prentsaurreko batean, eta bertan Gizarte Politiken Departamentuak arlo horretan egindako kudeaketa baloratu du kontseilari moduan karguaz jabetu zenetik, iazko urrian.

Alde horretatik, Alli kontseilariak –harekin batera Gizarte Politika eta Kontsumoko zuendari nagusi Mariano Oto izan da– adierazi du "parlamentuan eta Nafarroako familien aurrean zuzendaritza-talde honek bere gain hartutako konpromisoarekin" bete dutela.

Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren arabera, itxoite-denborak murriztea lortu da Departamentuko bertako langileekin balorazioko ekipo teknikoa indartuz eta hobekuntzak eginez, alde batetik, Nafarroako Ogasuneko eta Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren datu-baseetan sartzeko informatika-sisteman, eta bestetik, Gobernuko Ordezkaritzako Atzerritarren Bulegoarekin izandako datuen gurutzatzean.

Mariano Otok ere Gizarte Politiken Departamentuko ekipo teknikoaren partaidetza azpimarratu du irtenbideak eta hobekuntza-arloak bilatzeko orduan, eta baita Pertsonak Gizarteratzeko eta Garatzeko Zerbitzuan bi administrazio-unitate bateratzearekin egindako antolaketako aldaketa ere.

31,53 milioi euro 2012an

2012an Nafarroako Gobernuak guztira 31,53 milioi euro bideratu du Nafarroako 7.250 familiaren Gizarteratzeko Errenta finantzatzeko. Gogoratu behar da 2008an orduko Oinarrizko Errentan egindako inbertsioa 10,05 milioikoa izan zela 3.115 familiarentzat.

2013rako aurreikuspena da, Alli kontseilariaren arabera, Nafarroako Gobernuak 35,44 milioi euro bideratuko duela Gizarteratzeko Errenta finantzatzeko eta 13.465 espediente aztertuko direla, haien artean berritzekoak sartzen dira. Gainera, hipotesi zehatz batzuetan RISen jasotzearen zabalkundeari esker, 1.300 familia laguntza hori jasotzen jarraitu dute.

Alli kontseilariak azpimarratu du ere, Nafarroa gizarteratzeko errenta handiena duen Espainiako autonomia erkidegoa dela gutxieneko tartean nahiz gehienekoan. Horrenbestez, Foru Komunitatean gutxieneko laguntza 641,4 eurokoa da hilean eta gehienekoa, 962,10ekoa; Espainia guztian, berriz, gutxienekoa 431,47 eurokoa da eta gehienekoa, 651,02koa.

Hartzaileen profila

Gizarteratzeko Errenta jasotzen duten familiako buru guztien artean ez dago alderik emakumeen eta gizonen kopuruen artean, % 50 genero bakoitzean. Nolanahi ere, kontrastea sortzen da adina aintzat hartzen denean: emakumeak gizonak baino gazteagoak dira. Alde horretatik, emakumeen % 65 25-45 urte arteko tartean daude eta gizonen % 63 35-55 urte artekoan.

Jatorriari dagokionez, atzerritarrak diren pertsonak nagusitzen dira (% 55) bertakoen aurretik, bai gizonetan bai emakumetan ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Kontseilariaren aurkezpena.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa