(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euroko laguntza emango dio txikizkako merkataritzari 2013an asteazkena, 2013.eko apirilak 10


Enpresa-inbertsioa laguntzeko bi deialdi berreskuratu dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak guztira 1.714.835 euro erabiliko du txikizkako merkataritzako sektorea laguntzeko neurrietarako. Kopuru horretatik, guztira 1,15 milioi bost laguntza-deialdiren hornidura ekonomikoari dagokio.

Nafarroako Gobernuak guztira 1.714.835 euro erabiliko du txikizkako merkataritzako sektorea laguntzeko neurrietarako. Kopuru horretatik, guztira 1,15 milioi bost laguntza-deialdiren hornidura ekonomikoari dagokio.

Linea horietako bi berreskuratu dira (ez ziren 2012an deitu) eta, berrikuntza moduan, eskaerak aurkezten diren ordenaren arabera ebatziko dira (banakako ebaluazio-erregimena). Funtzionamenduan dauden enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak dira, alde batetik, eta merkatari ekintzaileei laguntza emateko, bestetik. 470.000 eta 69.170 euroko aurrekontua izango dute, hurrenez hurren.

Bi kasuetan, itzuli beharrik gabeko laguntzak dira merkataritza-establezimenduetan obra, berrikuntza eta egokitzapena egiteko, negoziorako beharrezko aktibo finkoak bereganatzeko edo informazio eta komunikazioaren teknologia ekipoetan (IKT) inbertsioak egiteko.

Gainera, merkatari ekintzaileentzako deialdiak ere beharrezko prestakuntza barnean hartzen du enpresa-jarduera garatzeko edo sozietatea osatzeko notario- edo eskritura-gastuetarako.

Bestalde, honako diru-laguntzen deialdi hauei deialdiei eutsiko zaie: merkataritza-kolektiboak sustatu eta kudeatzeko programa (579.270 euro); merkataritza-sektorearen prestakuntza (25.931 euro); eta lehiakortasuna berrikuntzaren bidez (7.000 euro).

Publizitate-kanpaina eta betebeharrak

Gainera, Nafarroako Gobernuak guztira 99.000 euro inbertituko du publizitate-kanpaina batean, txikizkako sektorearen irudia sendotzeko helburuarekin, merkatariek zer funtzio sozial duten aitortzeko eta negozio horienganako leialtasuna hobetzeko.

Aipatu beharra dago Foru Gobernuak beste 464.464 euro baimendu dituela 2012ko ekitalditik sortutako betebeharrei erantzuteko, establezimenduak modernizatzeko deialdiak, esaterako.

Eskualdeko BPGaren % 8,1

Laguntzeko neurri horiek guztiak Nafarroako Txikizkako Merkataritzara Sustatzeko III. Planean (2012-2015) finkatuta daude, Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainean onartutakoa.

Txikizkako merkataritza-sektorea bereziki kaltetua izan da 2008tik kontsumoak eta salmenta-zifrek izan duten beherakada sistematikoaren ondorioz, Estatistikako Institutu Nazionalak landutako Txikizkako Merkataritza Indizearen datuek adierazten dutenez, eta laguntza bikaina sektoreko enplegu-mailari eusteko.

Nafarroako txikizkako merkataritza Nafarroako BPG guztiaren % 8,1 da, 35.000 pertsona ingururi ematen die lana, hau da, enplegu guztiaren % 12,4 eta zerbitzuetako lanpostuen % 28. 6.110 merkataritza-enpresa daude, 7.350 establezimendu sortzen dituztenak. "Merkataritza eta konponketa" sektoreak sortutako BEG 1.568 milioi eurokoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa