(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 42,5 milioi euro erabiliko du 2013an enplegua sustatzeko jarduketetarako asteazkena, 2013.eko apirilak 10


Ekonomia sozialeko enpresak sortzen lagunduko du eta 5.000 eskatzaile deituko ditu banakako aholkularitzarako IV. Enplegu Plana luzatzeko esparruan


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 42.538.517 euro erabiliko du guztira Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) bidez enplegua sustatzeko jarduketak gauzatzeko; haien artean nabarmentzen da ekonomia sozialeko enpresen sorrerari bultzada ematea, ikusita enpresa-formula horrek egungo krisi-egoeran lanpostuak sortu eta gordetzeko zer jarrera ona aurkezten duen.

NEZaren bulegoa.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoa.

Nafarroako Gobernuak 42.538.517 euro erabiliko du guztira Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) bidez enplegua sustatzeko jarduketak gauzatzeko; haien artean nabarmentzen da ekonomia sozialeko enpresen sorrerari bultzada ematea, ikusita enpresa-formula horrek egungo krisi-egoeran lanpostuak sortu eta gordetzeko zer jarrera ona aurkezten duen.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak Nafarroako Gobernuari asteazken honetan egindako bilkuran arlo horretako jarduketa-planari buruz Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin eta sindikatu adierazgarrienekin (UGT eta CCOO) IV. Enplegu Plana luzatzeko esparruan adostutakoaren berri eman dio, iragan abenduan izenpetutakoa.

Kontseilariak Nafarroako Gobernuak enplegu-politiken finantzaketan egiten duen "ahalegin garrantzitsua" aipatu du; izan ere, aurrekontua murrizteko testuinguruan haren ekarpena milioi bat euroan handitu da 2011rekiko, programa horiei Estatuak emandako laguntzaren murrizketa konpentsatzeko, % 56koa 2012an eta antzekoa aurreikusten da 2013an.

Arrazoi hori dela eta, Nafarroako Gobernuak enpleguaren politika aktiboen aurrekontuari egindako ekarpena azken bi urteotan 20 puntu inguru handitu da; 2011n % 55 zen eta % 74ra pasa da, lehendakariordeak azaldu duenez; argitu du, halaber, guztira Gobernuak NEZaren aurrekonturako 51,8 milioi euro erabiltzen duela (langileen eta enplegu-agentzien ekipoen gastuak sartzen dira).

1,8 milioi ekonomia sozialean enplegua sortzeko

Ekonomia soziala sustatzeko, Nafarroako Gobernuak xede horretarako guztira 1.828.000 euro erabiltzea aurreikusten du 2013an, eta kopuru horretatik 540.000 euro ekonomia sozialeko enpresak sortzeko deialdi berri batean eta 1,3 milioi euro inguru jada badiren deialdietan, aldatuak izan direnak laneko kooperatiba eta sozietateei diruz lagun daitezkeen kasuak zabaltzeko, enplegua sortzeko xedearekin eta dagoenari eusteko.

Zehazki, ekonomia sozialeko enpresak sortzeko deialdi berriak, ekonomia soziala sustatzeko nahiz zabaltzeko eta laguntza teknikoak egiteko ekintzak diruz laguntzeaz gain, bi laguntza-modalitate finkatzen ditu zuzenean laneko kooperatiba edo sozietate berriak sortzeko direnak: lehenengoa enpresa berri bat abiarazten amaituko duten programa integraletarako, eta bigarrena, proiektu pilotuak abiarazten ardaztutakoa. Kasu horretan, diruz lagunduko dira, alde batetik, ekonomia sozialeko enpresa berriak abiarazteari eta finkatzeari laguntza emateko·"tresna berritzaileei" buruzko kooperatibako ekimenak, eta bestetik, ezkutuko ekonomiaren portzentaje garrantzitsua dagoen sektoreetan enplegua sortzen duten enpresak.

Jarduketa horiek garatzeko, NEZak ekonomia sozialeko erakunde adierazgarrienen laguntza jasoko du, irabazi-asmorik gabeko erakundeena eta beren helburu sozialean ekonomia soziala eta unibertsitateak sustatzea sartzen dena.

Jada badiren hiru deialdiei dagokienez, eta enplegua sorrerari laguntza emateko xedez, bazkideak sartzeari dagokionean (617.000 euro) laguntzen ordainketa jasoko du berariazko kolektiboetakoak ez diren pertsonen sarreragatik (desgaitasuna, gazteak, 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak…). Berariazko kolektibo horien sarrerak, izatekotan, diru-laguntza handiagoa ekarriko du.

Bestalde, inbertsioen deialdia aldatu egin da, kooperatiben inbertsioa aktibo finko materialetan diruz laguntzeaz gain, inbertsioak aktibo finko inmaterialetan sartu ahal izateko, leasing-a izan ezik. Deialdi horretarako 500.000 euro erabiliko da 2013an.

Azkenik, enpresa-ondorengotza deialdia aldatu da; hala, bazkide berriek jada badiren laneko kooperatiba edo sozietateei egiten dizkieten kapital-ekarpena diruz laguntzeaz gain, egiten diren ekarpenak konpentsatu ahal izango dira merkataritza-sozietate bat ekonomia sozialeko enpresa bihurtzen denean. Era horretan, NEZak negozioen ondorengotzaren alde egin nahi du erretiroa hartzeagatik, egoera ekonomikoengatik… haiek ixten direnean. Deialdi horretarako 170.000 euro erabiliko da.

Ekonomia sozialari ematen zaion laguntzaz gain, 2013ko Enpleguaren Jarduketa Planak  beste zortzi ekintza garrantzitsu jasotzen ditu, honako hauei lotutakoak: langabeentzako lan-orientazioa, prestakuntza, berariazko kolektiboak laneratzea eta kontratatzea, ekintzailetza sustatzea eta ezkutuko ekonomia eta deklaratu gabeko enpleguaren aurkako borroka.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa