(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2013. urteko hitzarmena berritu dute asteazkena, 2013.eko apirilak 10


Lankidetza honen esparruan argitaratu da Araitz-Betelu, Basaburu Nagusia, Imotz eta Larraun ibarretako euskararen gaineko liburua


Hitzarmenaren sinadura

Maximino Gómez-ek eta Andrés Urrutiak hitzarmena sinatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza 1918. urtetik honakoa da. Lankidetza horri jarraipena emanez, Maximino Gómez Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak gaur izenpetu dute, Iruñean, 2013. urteko hitzarmena.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak aurten 80.000 euro erabiliko ditu Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoan eginen dituen lanetarako eta Foru Komunitatean onomastikako eta toponimiako lanak egiteko.

Era berean, Nafarroako Gobernuak hitzematen du Akademiaren Hiztegi Batua osatuko duela, Nafarroako euskalkietako hitzak sartuz, hizkuntza kalitateko zerbitzua abian jartzen lagunduko duela eta Akademiak eskatutako testuak gaztelaniatik euskarara itzuliko dituela. Euskarabideko plantillako langileak arituko dira horretan.

Gogora ekarri beharra dago Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza 1918. urtean hasi zela, urte horretan eratu baitzen Akademia. Nafarroako Foru Diputazioa izan zen erakunde eratzaileetako bat. 2002. urtetik hona, bi erakundeek aldebiko hitzarmenak izenpetu dituzte Euskaltzaindiak euskararen gaian Nafarroan egindako lanak finantzatzeko.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen arabera, Euskaltzaindia erakunde aholkuemaile ofiziala da, hizkuntza arauak ezartzeko eta toponimiari buruzko txostenak egiteko.

Nafarroako ipar-mendebaleko euskara

Lankidetza honen esparruan, Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak Mendaur bildumako hamargarren liburukia aurkeztu dute gaur. Foru Komunitateko ipar-mendebaleko Araitz-Betelu, Basaburu Nagusia, Imotz eta Larraun ibarretako euskara aztertzen da liburu honetan.

Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa liburuak Amaia Apalauza Olloren doktore-tesia biltzen du. Iñaki Camino irakaslearen zuzendaritzapean, Bikain Cum Laude jaso zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean 2011ko apirilaren 11n defendatutako tesiak.

Liburuko 583 orrietan bildu eta aztertzen da Araitz-Betelu, Basaburu Nagusia, Imotz eta Larraun ibarretako euskara, Iruña eta Tolosa (Gipuzkoa) lotzen zituen komunikabide zaharraren inguruan kokaturikoa. Horretarako tokiko jendeari elkarrizketak eta inkestak egin dizkio egileak.

Datu linguistikoez gainera, argitalpenak bestelako datu interesgarriak biltzen ditu, hala nola, eskualdeko demografiari, ekonomiari, historiari eta geografiari buruzkoak. Inguruko harreman sozioekonomikoei arreta berezia egin zaie jasotako hizkuntza datuekin gero gurutzatu ahal izateko.

350 ale argitaratu dira eta salgai daude Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean eta liburu dendetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa