(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enpresek nazioartekotzeko behar dituzten laguntzeko zerbitzu eta tresna guztiak dituen gida berri bat eskura dute

osteguna, 2013.eko apirilak 11


Argitalpena Nafarroako Gobernuak eta Merkataritzako Estatuko Idazkaritzak elkarrekin egin dute


Gidaren azala

Gidaren azala.

Nafarroako Gobernuak Merkataritzako Estatuko Idazkaritzarekin, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mende dagoena, elkarlanean aritu da Nazioartekotzeko Zerbitzuen Gida egiteko orduan. Gida horren helburua enpresa nafarrei laguntza ematea da kanpoko merkatuetara irteteko garaian. Nafarroako Nazioartekotze Planaren eta ICEXen webguneetan eskuragarri daude kontsultatu eta deskargatu ahal izateko.

Gida horrek Nafarroatik eskaintzen diren nazioartekotzeko berariazko zerbitzuak jasotzen ditu, eta jada katalogo nazionalean ageri zirenei gehitzen zaizkie,Merkataritzako Estatuko Idazkaritzak (SEC) emandakoak eta haren mende dauden erakundeek: ICEXEspaña Expansión Exterior eta Cofidesek, esaterako, Espainiako enpresak kanpora ateratzen laguntzeko. Gainera,Kreditu Ofizialaren Institutua (ICO) nazioartekotzeko laguntza-ildoak jasota daude, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari atxikita dagoena.

Gidaren xedea da enpresek eskura dauden zerbitzu guztiak izan ditzaten, informazioaren sakabanaketa saihestea eta nazioartekotzea laguntzen duten programa guztien ikuspegi orokorra ematea.

Argitalpenak honako hauei erantzuten die: kanpoko negozio potentzialak nola identifikatu, finantzaketa nola lortu, merkataritza-arriskuak nola ziurtatu, tokiko bazkideak nola aurkitu, doako aholkularitza pertsonalizatua nola eskuratu, edo kanpoko inbertsioa nola erakarri eta bazkideak bilatu Espainiako proiektuetarako. Helburua galdera horiei erantzuna ematea da eta arrakasta-bermeak gainditzea enpresa nafarren nazioartekotze-estrategian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa