(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babestutako etxebizitzen salmenta eta alokairuen prezioak kalkulatzen dituen aplikazio informatikoa atera du osteguna, 2013.eko apirilak 11


Etxebizitzaren salmenta eta errentaren gehieneko prezioa kalkulatzen du, laguntzak itzultzeko betebeharra amaitzen den data edo babes ofizialaren epemugarena


Babes ofizialeko etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren gaikako atarian (www.vivienda.navarra.es) informatika-tresna bat jarri du herritarren esku eta, haren bidez, babestutako etxebizitza bat erosi, saldu edo alokatzeko beharrezko informazio guztia kalkulatu ahal izango da erraz eta etxetik atera gabe (etxebizitzako metro koadroaren salmenta eta errentako gehieneko prezioa eta, hala badagokio, baita garaje eta trastelekuarena ere, laguntzak itzultzeko betebeharra amaitzen den data edo etxebizitzaren babesa amaitzen den data).

Kalkulagailu horren helburua herritarrei Etxebizitza Zerbitzuan asko eskatzen den informazioa ematea da, bai partikularren aldetik (babestutako etxebizitza bat salerosteko edo alokatzeko interesa duten pertsonak) bai profesionalen aldetik ere (babestutako etxebizitzaren sustatzaileak, tasatzaileak eta higiezinen agenteak).

Interesa duen pertsonak babestutako etxebizitza kokatuta dagoen sustapeneko espediente-zenbakia eman beharko du soilik, haren transmisio-prezio eta -baldintzak kontsulta nahi direnak. Etxebizitzaren erosketako eskrituretan dagoen zenbaki hori sartuta, tresnak automatikoki ondorengo datuak emango ditu:

- Aztertzen den babestutako etxebizitza-mota (BOE edo TBE)
- Eraikitzen noiz amaitu zen
- Babes-erregimena noiz arte zabaltzen den
- Etxebizitza erosteagatik jaso ahal izan diren laguntzak nahitaez itzultzeko data.
- Etxebizitzaren metro koadroko salmenta eta alokairuko gehieneko prezioa

Gainera, interesa duen pertsonari BOE zehatz bat saltzeko edo alokatzeko prezioa kalkulatzeko aukera emango zaio eta, horretarako, etxebizitzaren eta hari erantsitakoen azalera adierazi beharko du (garajea eta trastelekua). Horri esker, aplikazioak babestutako etxebizitza jakin horri buruzko informazio guztia zehaztuko duen txostena sortuko du, dauden metroetarako saltzeko eta alokatzeko berariazko prezioekin.

Kalkulagailu berriak orain arte eraikitako BOE eta TBE guztien inguruko informazio emango du, haien antzinatasuna aintzat hartu gabe; horrek eskatu du Etxebizitza Zerbitzuan jasota zeuden datu historiko guztiak tresna horretara bidaltzea.

Aipagarria da, gainera, informatikako erabilgarritasun hori Sustapen Departamentuko bertako baliabideekin garatu dela Gobernu Irekia eta Teknologia Berrien Zuzendaritzaren laguntzarekin; beraz, Nafarroako Gobernuak ez du kanpoko kostu ekonomikorik izan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa