(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 39 elkarte eta talde artistikoren 300 kultur ekintza baino gehiago finantzatuko ditu ostirala, 2013.eko apirilak 12


Musika eta antzerkiko emanaldiak Nafarroako 36 udalerritan egingo dira urte honetan zehar


Nafarroako Gobernuak 39 talde artistikok sustatutako 300 kultur ekintza baino gehiago finantzatuko ditu aurten Nafarroako 36 udalerritan. Xede horretarako 1,3 milioi euroko erabiliko du, bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek gaur jakinarazi duenez prentsaurrekoan. Bertan Foru Komunitateko elkarte eta talde artistikoen arte eszeniko eta musikalen proiektuei laguntzak ematen deialdiaren emaitzaren berri eman da.

Ekintza horiekin hiru programa sortu dira –bat haur eta familientzat, beste bat Iruñerako eta hirugarren bat Nafarroako gainerako udalerrietarako–, eta haiekin era guztietako publikoarengana iritsi nahi da eta kulturan sartzea zail duten biztanleen sektoreak erakartzea. Gainera, ekintzetako batzuk Nafarroako Gobernuaren Kulturako programetan sartuko dira.

Haur eta familientzako programa 50 bat antzerki eta haurrentzako opera emanaldik osatzen dute, eta Iruñean nahiz Nafarroako beste udalerri batzuetan eskainiko dira. Iruñeko programa artistikoa hiriko gune eszeniko ezberdinetan burutuko da, antzerki, genero liriko, musika klasiko eta abesbatza-musikako 106 saio baino gehiagorekin. Azkenik, Nafarroako gainerako udalerrietarako osatutako programa artistikoak antzerki, musika herrikoi, abesbatza-musika eta genero lirikoko 152 emanaldi baino gehiago ditu.

Deialdian 27 erakunderi zegozkien 28 proiektu artistiko aurkeztu ziren. 15ek diru-laguntza jasotzeko gutxieneko puntuazioa gainditu zuten eta, haietatik, 9k finantzaketa erdietsi dute. 39 arte-talde barnean hartzen dituen elkarte horiek prestatutako 1,3 milioi euroko partida agortu dute, ondorengo zenbatekoekin.

`El Colectivo´Nafarroako Antzerki Eskolak 260.000 euro jaso du, Nafarroako Ganbera Opera Elkarteak bezala. `Operaren Lagunak´ Gayarre Elkarteak 258.357,97 euro lortu du; Iruñeko Ganbera Abesbatzak, 204.000 euro; Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkarteak, 127.700 euro; Nafarroako Ganbera Abesbatzak, 120.000 euro; Nafarroako Amateur Antzerki Federazioak, 49.260 euro; Nafarroako Musika Foroak eta Arte Eszenikoen Foroak, 18.582,03 euro; eta `Diego Gómez´ Musika Elkarteak, 1.900 euro.

2012ko deialdiarekin alderatuz, igoera bat izan da ekintza nahiz udalerrien kopuruan. Zehazki, finantzatutako ekintzak 200 baino gehiago izatetik 300 baino gehiago izatera pasa da emanaldia duten udalerriena, 24tik 36ra, nahiz eta diruz lagundutako elkarteen kopurua 14tik 9ra jaitsi.

Taldeak

Musika-diziplinan parte hartuko duten Nafarroako talde eta elkarteak honako hauek dira: Nafarroako Ganbera Opera Elkartea, `Operaren Lagunak´ Gayarre Elkartea, ; Iruñeko Ganbera Abesbatza, Nafarroako Musika Foroa eta Arte Eszenikoen Foroa eta `Diego Gómez´ Musika Elkartea.

Antzerkiaren diziplinan ondorengoek parte hartuko dute: Nafarroako Antzerki Eskola, Jus la Rocha, Ditirambo Teatro, Solita Intencione, Yarleku, Sergio de Andrés, Zirika Zirkus, Pasadas las cuatro, XXL, La Banda, La caja flotante, Iluna Producciones, La Ortiga TDS, Ion Barbarin, Trokolo, Patxi Lanza, Tdiferencia, La llave maestra, Pablo del Mundillo, Malaspulgas, Atikus, El Bardo, Karretabidea, La Trapera, Complexus, Zarrapastra, Talo Teatro, Aquí hay madera, Ligli Troupe, GAT, Jacarandá, Teatralis eta Trapalan.

Agertokiak

Iruñean, emanaldiak honako leku hauetan izango dira: Baluarte, Miserikordia Etxea, katedrala, Ziudadela, Civican, Civivox (Condestable, Iturrama eta Mendillorri), Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Nafarroako Antzerki Eskola, Filmoteka, Nuestra Señora del Huerto eliza, San Nikolas eliza, Mikael aretoa, Nafarroako museoa, Gaztelu plaza eta Gayarre antzokia.

Aldiz, Nafarroako beste udalerri batzuetako emanaldien programa ondorengo kultur etxeetan burutuko da: Altsasu, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Caparroso, Cintruenigo, Corella, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Faltzes, Galar, Huarte, Irurtzun, Los Arcos, Lodosa, Noain, Olazti, Azkoien, Gares, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera, Viana, Atarrabia, Zizur Nagusian, bai eta honako eliza hauetan ere: Azagrako San Salvador, Larragako San Miguel Arcángel, Leitzako San Miguel, Erriberriko Santa María, Garesko Santiago el Mayor eta Tuterako San Jorgen, eta Tuterako Gaztambide antzokian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Ekintzen egutegia.xls
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa