(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Santa Maria la Realeko Patronatuaren urteko bilkuran izan da Najeran astelehena, 2013.eko apirilak 15


Nafarroa eta Errioxaz gain, bertako kide dira EAEko hiru aldundiak, Gobernu Zentrala, Najerako Udala eta Frantziskotarren Komunitatea


Ezkerraldean, Sánchez de Muniáin eta Barcina Lehendakaria , Patronatuaren bilkuran zehar. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Najerako Santa Maria La Realeko Monasterioko Patronatuaren urteko ohiko bilkuran parte hartu du gaur eguerdian. Bilkura Errioxako hiri horretan egin da, eta Lehendakariarekin batera, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin izan da.

Errioxako Lehendakari Pedro Sanz buru izan duen ekitaldian, Patronatuaren funtsekin 2008 eta 2012 artean egikaritu diren jarduketen balantzea egin da monasterioaren mantentze-lana eta funtzionamendua ziurtatzeko, eta etorkizunean egitea aurreikusten diren hobekuntzak aztertu dira; haien artean, sakristia konpontzea. Halaber, Najerako Ondare Eskolako jardueren errepasoa egin da (haren kudeaketan patronatuak parte hartzen du), eta jarduera horien barnean urtero espezialistentzako antolatzen diren hamabi bat ikastaro sartzen dira.

Bilkuran zehar, Barcina Lehendakariak Errioxako Lehendakariarekin bat etorri da Patronatuak duen osagai sinbolikoa eta bertako kideen arteko batasunak duen garrantzia azpimarratzeko orduan "monasterioa sendotu eta hari bizitza emateko" helburuarekin betetzeko, eta haren kontserbazioa Espainiako Gobernuari dagokio.

Santa Maria la Realeko Patronatua Nafarroako eta Errioxako Gobernuek osatzen dute; Kultura Ministerioko Arte Eder eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusiak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek, Najerako Udalak eta monasterioko Frantziskotarren Komunitateak.


Ezkerretik eskuinera: Sánchez de Muniáin, Sanz, Barcina Lehendakaria; Marta Martínez, Najerako alkatea; eta Gonzalo Capellán, Errioxako Hezkuntza, Kultura eta Turismo kontseilaria. ( irudia handitu )

Nájera eta Santa María La Realeko Monasterioa

Najera udalerri errioxarra Iruñeko erreinuko Erdi Aroko erregeen egoitzetako bat da. Baun Qasi-ei kendu zitzaien 923an eta Iruñeko Erreinuan inskribatu zuen Sancho Garcés I.ak. X. eta XI. mendeetan Iruñeko erregeen ohiko egoitza izan zen eta erreinuko udalerri aipagarrienetako bat, merkatu garrantzitsu batekin eta jatorri mozarabiar eta frankoko bizilagunekin nahiz judutarren komunitate handiarekin.

Santa Maria La Realeko Monasterioa García Sánchez III.ak (García ‘El de Nájera’ izenez ezaguna) sortu zuen 1052an, eta eliza hautatu zuen haren dinastiaren panteoi modura. Garai hartan, Najera apezpiku-egoitza izan zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren eta Gaztelaren agintaritzarekin, zati batean behintzat, eta Santiago bideko udalerri nagusia, erromesentzako ostatuarekin. Gracía erregea hiltzean haren seme Sancho IV.ak ordeztu zuen eta azken horrek ere Najera hartu zuen egoitza propio, baina Peñalen-en hiltzean, Alfontso VI.a errege gaztelarra eskualdeaz jabetu zen.

1076an Gaztelan sartzean, Najerak errege-egoitza izaera galdu zuen (1143 eta 1157 arteko denboraldi labur batean salbu) eta Santa Maria La Realeko monasterioa klunitarren ordenari laga zion, 1079an, Alfontso VI.a berak. Antso VI.a Jakintsua errege nafarrak 1162-63 artean Errioxako lurrak errekuperatzeko egindako ahaleginak porrot egin zuen Najeran. Logroñoren garapenak Errioxako lurren aurreeminentzia behin betikoz kendu zion Najerari.

Santa María La Real 1056an kontsakratua izan zen eta komentu-egituraren ezaugarriari eusten dio klaustroaren inguruan, baina ez garai bateko eraikuntzei; haietatik kapitel erromaniko bat gordetzen da bakarrik, eta egun idulki modura balio dio Jacako katedraleko Andre Maria arrosarioari. Egungo eraikuntza XV. eta XVI. mendeetakoa da, eta bertan gurutzatuta ageri dira beranduko gotiko eta errenazimendu nahiz barroko primitiboko estiloak. Errege-panteoia koruaren azpian dago eta bertan Blanca andrearen sarkofagoa nabarmendu behar da, Gartzia Ramirez Berrezarlearen alaba eta Gaztelako Antso III.aren emaztea, 1156 urte ingurukoa dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa