(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa eskola goiz uzteko indize txikiena duen komunitateetako bat da, % 13,3arekin astelehena, 2013.eko apirilak 15


Portzentajea Espainiako batez bestekoa baino askoz baxuagoa da (% 24,9) eta Europar Batasunekoa baino pixka bat txikiagoa (% 13,5)


Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria, batzarreko gainerako esku-hartzaileen alboan. ( irudia handitu )

Nafarroa da, Euskal Autonomia Erkidegoaren ondoren, eskola goiz uzteko indize txikiena duen Espainiako komunitatea, % 13,3ko portzentajearekin 2012. urtean, Hezkuntza kontseilari José Iribasek gaur jakinarazi duenez `Hezkuntzaz ari gara´ fenomeno horri buruzko beste batzar batean zehar.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako datu hori Espainiako batez bestekoa baino askoz baxuagoa da (% 24,9) eta Europar Batasunekoa baino pixka bat txikiagoa (% 13,5 2011n), eta haren 2020rako helburua eskola goiz uztea % 10era murriztea da.

Helburu horretara heltzeko zailtasunaren aurrean, Espainiak xede errealistagoa planteatu du eta urte horretarako ikasketak goiz uzten dituzten gazteen kopurua % 15 arte murriztea proposatu du. Horrek esan nahi du Nafarroak 2012an dagoeneko Espainiak 2020rako jarritako helburua bete duela.

Eskola goiz uzteak derrigorrezko irakaskuntzaren ondoren ikasketekin jarraitzen ez duten ikasleei egiten die erreferentzia, Espainiaren kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).

Alde batetik, DBHn Graduatu titulua lortzen ez duten gazteak sartzen ditu eta, hortaz, ezin dute ikasten jarraitu (eskola-porrota izenekoa); eta, bestetik, titulua lortzen duten gazteak eta, beraz, beren ikasketekin jarrai dezakete, baina ez dute hori egiten hainbat arrazoirengatik: kualifikaziorik gabeko esku-lan modura lan-merkatuan sartzen direlako edo ez dutelako ezer egin nahi (`ni-ni´ izenekoak).

Eskola-uzte txikiagoa

Eskola goiz uzteko datuek nabarmen egin dute behera azken bost urteotan: 2008an % 19,2koa zen, eta egun, % 13,3koa da.

Jaitsiera hori handiagoa izan da gizonezkoetan (7 puntu) emakumezkoetan baino (% 4,6), nahiz eta ikasketak goiz uzten dituzten emakumezkoen kopurua txikiagoa den. Aldi horretan, portzentajeak % 23,9tik % 16,9ra jaitsi da gizonezkoen kasuan eta % 14,4tik % 9,8ra emakumezkoen kasuan.

Bien bitartean, Espainian portzentajeak % 31,9tik % 24,9ra jaitsi da 2008 eta 2012 artean. Gizonezkoen kasuan, jaitsiera 9 puntutakoa izan da (% 38tik % 28,9ra) eta emakumezkoen kasuan, 5 puntutakoa (% 25,7tik % 20,8ra).

Uztea eta langabeziaren arteko harremana

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratutako azterketa baten arabera, prestakuntza-maila eta langabeziaren arteko harremana dago. Txosten horren arabera, Espainiako langabezia-tasa DBHko ikasketak edo beheragoko ikasketak dituzten pertsonen artean % 24,7koa zen 2010ean, eta % 17,4koa goi-ikasketak ez diren derrigorrezkoen ondoko ikasketekin (Batxilergoa eta gradu ertaineko LH) eta % 10,4koa unibertsitate-ikasketak edo goi-graduko LH ikasketak zituztenen artean.

Batzarrean zehar, Nafarroako jarrera ona azal dezaketen arrazoi batzuk aipatu dira: helduen hezkuntza-maila, Espainiako batez bestekoa baino handiagoa dena; prestakuntza-eskaintza zabala, LHn nahiz Batxilergoan, eta familia bizi den tokitik hurbil dagoena; eta hezkuntza-zentroek duten ebaluazioaren nahiz etengabeko hobekuntzaren kultura.

Batzarrean parte hartu dute Hezkuntza kontseilari José Iribasek; Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio Ataleko buru Ángel Sanz-ek; Huarte eta Cortesko institutuetako zuzendari Antonio Lora eta Vicente Uriel-ek, hurrenez hurren; eta Luis Llamas, Txomin López eta Víctor Sáez de Albéniz ikasleek.

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atalaren buru Rafael Pastor; Cortesko 'Bardenas Reales' DBHIko zuzendari, Vicente Uriel; Luis Llamas, Txomin López; Hezkuntza kontseilari José Iribas; Huarteko BHIko zuzendari Antonio Lora; Víctor Sáez de Albéniz; eta Ebaluazio Ataleko buru, Ángel Sanz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa