(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak Olaberako neurriak proposatu ditu zeharbidean segurtasuna hobetzeko astelehena, 2013.eko apirilak 15


Zarraluqui kontseilariak gaur goizean zonaldeko tokiko ordezkariei azaldu dizkie haiekin egindako bilkura batean


Sustapen Departamentuaren eta Olabeko Udalaren kideen artean egindako bilkura udalerri horretako zeharbidean zirkulazioaren segurtasuneko hobekuntzak aztertzeko. ( irudia handitu )

Sustapen Departamentuak bilkura bat egin du gaur goizean Olaibarko Udalarekin eta Olabeko kontzejuarekin azken horretako zeharbideko zirkulazioaren segurtasuna hobetzeko Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen neurri-sortak ezagutze aldera.

Bilkuraren buru Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui izan da, eta Herri Lanetako zuzendari nagusi Ignacio Nagore ere bertan izan da, departamentuko langile teknikoekin batera. Olaibarko Udalaren aldetik, bertan izan dira, Maria Carmen Lizoain alkatea, bai eta Olabeko kontzejuko alkate Mikel Uriarte ere; biek ala biek departamentuak aurkeztutako lan-ildo berean hainbat ekarpen egin dituzte.

Aukera guztiak zehatz-mehatz aztertu ondoren Sustapenak egindako proposamenak tunel-efektu bat sortzea jasotzen du galtzaden erraiak estutuz ahalik eta abiadura motelena lortzearren, Olaiztik irteera bultzatzea (NA-4212) norabide-aldaketarako puntu gisa eta zirkulazioaren berrantolaketa arrisku-maila murrizteko iparraldeko eta hegoaldeko sarrera-irteerako mugimenduetan.

70.000 euro inguruko kostua izango zuten neurri horiez gain, Departamentuak ere Foru Administrazioaren eta Olaibarko Udalaren artean kofinantzatutako irtenbidea proposatu du, oinezkoentzako gaineko pasabide bat eraikitzea izan daitekeena edo gehiegizko abiadura-alertako argidun displayak jartzea.

Departamentuak irizten du, Udalari esan zaion moduan, semaforoak dituen oinezkoentzako pasabide bat jartzea galtzada gainean zebrabide bat pintatuz, hark iradoki zuen bezala, ez dela bideragarria arriskutsua delako; izan ere, era horretako pasabide baten aurrean oinezkoak izango zuen lehentasunaren hautemateak gidariak hautematen duen bidearen jarraipenaren aurrean harrapatzeko aukera eta atzetik jota istripua izateko aukera handitzen du.

Gogora ekarri behar da Sustapen Departamentuak iragan abuztuan "kontuz-zeharbidea" seinale osagarriren kartel batzuk jarri zituela jada, bai eta galtzada gaineko soinuzko bandak ere gidariak gehiago ohartarazteko. Zeharbidearen segurtasuna hobetzea ekarri duen jarduketa horrek 12.000 euroko kostua izan zuen.

Proposamena, xehetasun guztiekin

Tunel-efektuaren sortzea lortzen da, aipatu denez, galtzaden erraiak estutuz, egun 3,50 metrokoak direnak, eta 3,20 metro zabal izatera pasatzen dira. Hori erdiesten da seinaleztatze horizontal batekin ardatzean pintatutako "oinezkoen babesgune" bat sortuz edo 0,60 metroko galtzada-erdigune bat sortuz, bazterbideak erabat "zebreatuz" estutzearen tunel-efektua handitzeko eta erraien kanpoaldean "katu-begiak" jarrita sendotuz.

Olabeko erdigunearen ingurunean zirkulazioko mugimenduen berariazko hobekuntzei dagokienez, proposamena honako hau da: Olaitzeko irteera sustatzea (NA-4212) N-121-A aldera norabide-aldaketarako puntu gisa. Elkargune horretan (hegoaldean dago) irteerako norabidea bakarrik izango da ezker eta eskuinalderako mugimenduekin, eta Olaitzerako iparraldeko sarreran sartzeko norabide bakarrari eutsiko zaio N-121-Arekiko elkargunea hobetuz.

Era berean, zirkulazioa berrantolatzea bilatzen da iparraldeko eta hegoaldeko fluxuen Olabeko erdiguneko sarrera-irteerako mugimenduetan arrisku-maila murrizteko, betiere errepidearen bi aldeetan dauden establezimenduei tratamendua baliokidea ematen saiatuz:

Ezkerralderako biratzeak N-121-A errepidearen enborretik beste puntu batzuetara eramaten dira; hala, haiek egiteko itxaronaldiak babestutako zonaldetan egingo dira. Iparraldetik Olabeko hirigunerako sarrera-mugimendua aurrez aipatutako Olaitzeko elkargunean birkokatuko zen, eta hegoaldetik hotelerakoa, egungo Olabeko elkargunetik egingo zen.

Aldiz, eskuinalderako biratzeak dezelerazioko bi erraiak eraikita babestuko dira errepidearen bi aldeetan, mugimendu horiengatik atzetik kolpatzeko dagoen arriskua desager dadin.

Azkenik, zonaldearen hiriko efektua sustatzeko eta segurtasuna handitzeko, zeharbidean herriko argiak jartzea aurreikusten da hiru farola eraikiz, bat egun dagoen oinezkoen babesgunean eta beste bi haren bi aldeetan, behar bezala babestu beharko direnak. Horretarako, beharrezkoa da Udalak espaloiak eraiki ditzan galtzadaren mugan, eskuinaldean erdigune nagusiaren alboan, eta era gehigarrian eta txikiagoan hotel inguruaren ezkerraldean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
OLABE PROIEKTUA.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa