(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazken honetatik, hilak 17, ordua eska daiteke 2012ko errenta-aitorpena egiteko asteartea, 2013.eko apirilak 16


Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tuterako bulego presentzialetan zergadunei arreta emango zaie apirilaren 19tik ekainaren 25a bitarte


Asteazken honetan, apirilak 17, ordua eskatzeko eskaera-epea zabalduko da 2012ko errenta-aitorpena egiteko horretarako prestatu diren sei bulegoetako edozeinetan: Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tuteran; hura egitea eskatzen duten zergadunei arreta emango diete datorren ostiraletik, apirilak 19, ekainaren 25a bitarte. Ordua eska daiteke telefonoz 948 505 505 eta 948 505 506 zenbakietara dei eginez edo Internetez Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez: www.navarra.es.

Halaber, apirilaren 19an erakunde laguntzaileen bidezko aitorpenak aurkezteko aldia zabalduko da, eta arretako 1.000 postu baino gehiago prestatu dituzte.

Gogoratu behar da ere, apirilaren 10etik `bulego birtuala´ martxan dela eta, haren eskutik, zergadunek beren aitorpena egin dezaketela, edo Nafarroako Ogasunak egindako proposamena berraztertu eta aldatu. Gainera, webgune horretan 2012ko Errenta Kanpainari buruzko informazio osoa kontsulta daiteke (legeak nahiz datu praktikoak), eta Ogasunarekin izapide nagusiak egin, PIN zenbaki berri bat eskatzea, esate baterako.

Zerga Ogasunak egindako proposamenei dagokien ia 80 milioi euroko lehen ordainketa bat egin du jada eta `itzultzea´ emaitza dutenak. Ogasunak era horretan 2012ko Errenta Kanpainan zehar zergadunei itzultzea aurreikusita zegoen kopuru guztiaren % 33,8 ordaindu du. Zehazki, 236 milioi euro itzuliko dela kalkulatzen da, eta zenbateko horretatik % 91,3 kanpaina bera egin bitartean egingo da, uztaila baino lehen. Bestalde, "ordaindu beharreko" aitorpenak 135 milioi eurora helduko direla aurreikusten da; beraz, kanpainaren azken saldoa zergadunen aldeko 101 milioi eurokoa izango dela kalkulatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa