Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Alli kontseilariak eta Alba ordezkariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Alli kontseilaria eta Alba lankidetza-hitzarmena sinatzen.
(
irudia handitu
)
Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik eta Gobernuak Nafarroak duen ordezkari Carmen Albak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean bi administrazioen arteko informazioa trukatzeko.
Hitzarmen horrekin Nafarroako Gobernuaren eta Gobernuaren Ordezkaritzaren arteko lankidetza-esparru bat sortu da eta, hari esker, baterako esku-hartze koordinatuak egin daitezke laguntzen izapidea hobetze aldera, Gizarteratzeko Errenta adibidez.
Adostutakoaren arabera, Foru Gobernuak, Gizarte Politiken Departamentuaren bidez, Gobernuaren Ordezkaritzari on-line kontsultako web-aplikazioetan sartzea erraztuko zaio Foru Komunitatean bizi diren atzerritarrak gizarteratzeko ahaleginei buruzko informazioarekin. Horrekin batera, foru-eskumeneko prestazio ekonomikoak jasotzeari buruzko informazioa emango dio, atzerriko jatorria duten pertsonen egoera ekonomikoa babestuko dutenak eta beraien bizileku-baimena lurralde nazionalean izapidetzen dutenak.
Aldiz, Gobernuaren Ordezkaritzak, bertako Poliziako Goi Buruzagitzaren bidez eta Atzerritarren Bulego Bakarraren bidez, Nafarroako Gobernuari lurralde nazionalean bizileku eraginkorra duten eskatzaileei buruzko informazioa emango dio eta, hala badagokio, Gizarteratzeko Errentaren hartzaileena eta zergarik ez duten prestazioena.
Datu-isuria koordinatzea
Konpromiso horren helburua bi administrazioen arteko datu-isuria koordinatzea da, alde batetik, izapide burokratikoak errazteko nahiz minimizatzeko, eta bestetik, izan daitezkeen iruzur-kasuak ekiditeko. Administrazioen arteko datuen konbinazioak betetzearen egiaztapenak bizkortzen ditu, eskatzaileak diren pertsonen aldetik, RISa edo zergarik ez duten prestazioak jaso ahal izateko beharrezkoak diren baldintzena, bai eta baldintzak bete izanaren egiaztapena ere bizileku-baimenak erdiesteko.
Lankidetza-hitzarmen horren bidez, bi erakundeek indarrean dagoen araudia betetzen dela zainduko dute, funtzionamendu egokia eta zerbitzu publikoaren eraginkortasuna bermatuz.
Bi erakundeetako arduradunek hitzarmen horren sinatzea "administrazioen arteko lankidetza-adibide" modura baloratu dute, eta etorkizuneko ekintzen garapenean lankidetza-ildo berean lan egitearen aldeko apustua egin dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen