(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak proposatu du Comptos Ganberak kargu publikoen ondarea ikuska dezala


asteazkena, 2013.eko apirilak 17


Ekintza  publiko baten jardueran zehar jasotako diru-sarreren inguruko berme gehigarria ematen du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak foru-legaren aurreproiektu bat aintzat hartu du Comptos Ganberak bere goi-karguen ondarea sakonki fiskaliza dezan honako hau erabakitzeko helburuarekin: haien ordainsari, jarduera eta ondasunen aitorpenek beren ondarean zehatz-mehatz islatzen duten eta funtzio publikoko aldian zehar jasotako diru-sarreretara egokitzen diren.

Nafarroako Gobernuaren bilkura.

Nafarroako Gobernuaren bilkura.

Nafarroako Gobernuak foru-legaren aurreproiektu bat aintzat hartu du Comptos Ganberak bere goi-karguen ondarea sakonki fiskaliza dezan honako hau erabakitzeko helburuarekin: haien ordainsari, jarduera eta ondasunen aitorpenek beren ondarean zehatz-mehatz islatzen duten eta funtzio publikoko aldian zehar jasotako diru-sarreretara egokitzen diren.

Neurria 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako alkateei zabaltzen zaie, bai eta 10.000 baino gehiagoko udalerrietako zinegotziei ere; arrazoi hori dela eta, Toki Erregimeneko Foru Batzordean eztabaidatuko da.

Nafarroako Gobernuko goi-karguen eta erakundeetako kargu hautetsien ondare-eboluzioa fiskalizatzeko foruaren aurreproiektuak bederatzi artikulu eta bi xedapen gehigarri jasotzen ditu.

Indarrean sartzeko, araua gehiengo absolutuz onartu beharko da Nafarroako Parlamentuan; izan ere, Comptos Ganberaren jarduketa-esparrua zabaltzea dakar egungo legeriaren arabera. Zehazki, organo hori arautzen duen 19/1984 Foru Legearen lau atal aldatu beharko dira, jatorri publikoko funtsak fiskalizatzeaz arduratzen dena, goi-karguen diru-sarrerak, esaterako. Beste foru-lege batzuk egokitzea ere beharrezkoa izango da: Foru Komunitateko Administrazioarena (1990); Nafarroako Gobernuko kideen eta Goi Karguen Bateraezintasunena (1996); eta Nafarroako Gobernuarena eta haren Lehendakariarena (2004), bai eta Nafarroako Parlamentuko araudiarena ere.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrásek asteazken honetako Gobernuaren bilkuran ekimen legegilearen ildo nagusien berri eman du, eta ordainsari publikoen gardentasunari, baterazintasunari eta aitorpenei buruzko araudiari berme gehigarri eta osagarri bat emango dio. Azaldu duenez, goi-karguen ondareari buruzko kontrol-mekanismo berri bat da.

1996. urtetik, haiek jada jardueren aitorpena egiten dute (izaera publikoa zuena) eta ondasun eta ondare-eskubideen beste bat, isilpeko izaera zuena gardentasunaren foru-legea indarrean sartu arte, 2012ko abenduan, eta Foru Komunitateko Gobernu Irekiaren webgunea aktibatu arte.

Gobernuaren ekimenak Comptos Ganberak egin beharko duen urteroko fiskalizazio-programaren irizpideak jasotzen ditu. Kontrol-aldia kargu publikoa uzten den unean amaituko da, nahiz eta hurrengo bi urteetan ikertu ahal izango den. Berariaz ezartzen da Gobernuko Lehendakariak nahiz kontseilariak nahitaez beren agintaldiak amaitzean fiskalizatuko direla.

Ikuskapen-prozedura

Aurreproiektuak ikuskapen-prozedura finkatzen du zehazki. Haren lana garatzeko, Comptos Ganberak izango ditu: izendapena dela eta aurkeztutako ondasun nahiz jardueren aitorpenak; jardutean zehar aurkeztutako segidako aitorpenak; eta agintaldia amaitzean eman behar dena. Ekimenak subjektuen betebeharrak ere jasotzen ditu, hau da, eskatzen zaien informazio fiskala nahiz ekonomikoa ematea, eta diru-mugimenduen berri ematea.

Ikuskapen bakoitza ondorio erraz, ulergarriekin amaituko da, eta hiru aukera zehaztuko dituzte: goi-karguaren egoeraren egokitzapena eta ondare-aldaketa; egoera horren funtsezko egokitzapen-eza; edo balorazio hori egiteko ezintasuna.

Arauak arau-urratzeak finkatzen ditu lankidetza-ezagatik –informatzeko betebeharra ez betetzea–; berme-prozedura zehazten du ikuskatuaren eskubideen defentsa babesteko eta Ganberarekin dauden desadostasunak konpontzeko; eta egoera horren funtsezko egokitzapen-ezaren ondorioak zehazten ditu edo balorazioa egiteko ezintasuna, bai eta Comptos Ganberaren betebeharra ere, hau da, irregulartasun-zantzuak ikusten baditu, dagozkio organo administratibo edo judizialei eramatea.

Hori guztia sartuko da, goi-karguen ondare-eboluzioa fiskalizatzeko programari buruzko urteroko txosten batean, eta Comptos Ganberak publiko egingo du. Foru Parlamentuak, haren araudia aldatuz, antzeko tresnaren bat garatu ahal izateko bokazioa ere adierazi du.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa