Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ofiziala ez den arropa erosteagatik dauden kalte-ordainen zenbatekoak % 30 eta % 67 artean jaitsi dira
Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran onartu duen foru-dekretuari esker, urtean 1,12 milioi euro aurreztuko du Foruzaingoaren aurrekontuan.
Alde batetik, arau berriak ezartzen du aparteko orduak atseden denborarekin bakarrik konpentsatzeko betebeharra. Era horretan, Foruzaingoari Foru Administrazioko gainerako langileentzat adostutako politika orokorra aplikatzen zaio aurrekontuaren egonkortasunaren helburua betetzeko bultzatutako neurriak direla eta (13/2012 Foru Legea, langileria arloan premiazko neurriei buruzkoa). 2012an, Foruzaingoan 909.900 euro ordaindu zen kontzeptu horretan.
Bestetik, foru-dekretuak murriztu egiten du normala eta ohikoa ez den arropa erosteagatik dauden kalte-ordaina jasotzeko eskubidearen agente-kopurua (244 agente ziren 2012an eta 175 izango dira maiatzaren 1etik aurrera), bai eta zenbatekoak ere, % 30 eta % 67 artean murrizten direnak. 220.000 euro inguru aurreztuko dela kalkulatzen da.
428 eta 900 euro artean
Zehazki, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute soilik honako unitate hauetara atxikitakoek: Agintarien Babesa, Joko eta Ikuskizuna, Ikerketa Kriminalaren Arloa eta lurraldetako komisarietako Polizia Judizialeko taldeak, ohiko izaerarekin, arauzko uniformea janzten ez dutenak eta arropa bereziarekin zerbitzua bete behar dutenak, normala eta ohikoa ez den arroparekin.
Zenbatekoari dagokionez, 900 euro arte jasoko dute atxikitzearen lehen urtean (behin-behinekoa edo behin betikoa); 642 euro arte bigarrenena; eta 428 euro arte hirugarren urtean eta hurrengoetan. Gaur egun, diru-kopurua 1.284 eurokoa zen. Foru-dekretua aplikatzeko, kontuan hartuko da agenteak unitatean zenbat denbora doazen Polizian lanean jarraitzen duten bitartean.
Era osagarrian, beren komisarietako unitate buruaren aginduz, Herritarren Segurtasun arloari atxikitako unitateetako agenteek eta Babes eta Herritarren Arreta taldeko agenteek (kaleko jantziekin egindako zerbitzuak) uniformea ez den arroparekin lana egin behar badute urtean 30 lanalditan baino gehiagotan (zerbitzuen data eta arrazoiak justifikatu beharko dituzte), 142 euroko kalte-ordaina jasoko dute urtean.
Agenteek fakturak urte naturala amaitu baino lehen eman beharko dituzte eta kalte-ordainak hurrengo urtean ordainduko dira, lehen bi hilabeteetan, Foruzaingo buruaren onespenarekin edo hark eskuordetzen duen pertsonaren onespenarekin. Foru-dekretua Foruzaingoaren mahai sektorialean eztabaidatu da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen