(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui kontseilariak banketxeak animatu ditu Nafarroako Gobernuaren hipoteka-bitartekotzarekin bat egin dezaten zerbitzuaren emaitza onak ikusita osteguna, 2013.eko apirilak 18


Banketxeek gaur izandako bilkuran, informazio-truke handiagoa izateko beharra azpimarratu dute etxegabetzeen benetako egoera zein den jakiteko


bertaratutakoak

Kontseilariak finantza-arduradunekin izandako bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Ortigosa Nafarroan dauden banketxe ezberdinetako ordezkariekin bildu da gaur goizean Nafarroako Artxiboan, eta Nafarroako Gobernuaren Bitartekotza Zerbitzua erabiltzera animatu ditu etxegabetxeak saihesteko formula gisa, eta Administrazioaren eta finantza-erakundeen arteko informazio-trukea bermatzeko, bai eta azken horien arteko lankidetza ere.

Xede horrekin, kontseilariak bertaratutakoei zerbitzu horren osaketaren eta funtzioen berri eman die, bai eta abiatu zenetik zer jarduketa egin dituen berri ere. Sortu zenetik, iragan urrian, bitartekotzako 410 eskaera jaso ditu eta 197 espediente zabaldu, haietatik % 43 akordio batekin itxi dira jada.

Bestalde, Etxegabetzeen arloan Arreta Batzordearen sorreraz ere hitz egin die, buru den departamentu arteko organoa; zenbait jarduketa burutzen ari da arazo konplexu batean ekintza integral bat lortzeko eta arreta izan dezaketen ardatz asko dituena.

Bertaratutako entitateek haientzat bitartekotzako zerbitzu berri hori erabateko laguntza dela azpimarratu dute; izan ere, kasu gehienetan zordunarekin elkarrizketa errazagoa lortzen da, emaitza onak erdietsiz kentze-neurrira iristeko beharrik izan gabe.

Bestalde, finantza-erakunde bakoitzeko iparraldeko ordezkariek azpimarratu dute Nafarroan etxegabetzeak jasandako bezeroak gutxi direla; nolanahi ere, izan daitezkeen irtenbideak beti pertsona bakoitzaren egoera ekonomikoari doitzeko nahia erakutsi dute, aldeen artean akordioa bilatuz (berfinantzaketa, luzamendua, ordainean ematea…)

Aldeen arteko lankidetza

Ordezkari guztiak arazo horrekin oso sentsibilizatuta agertu dira eta "egungo egoeran duten erantzukizuna" aitortu dute", nahiz eta aldarrikatzen duten ere erantzukizun hori "partekatu egin behar dela banketxeen, bezeroen eta beste erakunde batzuen artean". Azkenik, Administrazioarekin lan egiteko nahia adierazi dute arazo horri irtenbide bat aurkitzeko asmoz.

Kontseilariak nabarmendu du bilkura hori "lankidetzarako harreman estu baterako lehen urratsa dela" eta etorkizunean bilkura-klase horiek izaten jarraitzea espero duela informazioak eta esperientziak partekatzeko. Hori guztia, etorkizunean Nafarroako Gobernuaren eta gure lurraldean finkatuta dauden banketxeen arteko lankidetza-hitzarmen bat sortzeko xedez kaltetutako pertsonen mesedetan.

Iragarri die ere, bihar Nafarroan hipotekak kaltetutako hainbat plataformako ordezkariekin bilduko dela egoeraren ikuspegi orokorra izateko.

Banketxeen jarduketak

Bilkuran izandako 16 finantza-erakundeetako ordezkariek kontseilariari egiten dituzten jarduketen berri eman diote etxegabetzearen drama soziala saihestearren. Jarduketa horien barnean daude: berfinantzaketa, zorraren berregituratze bideragarria (ez ordaintzea onartzea hilabete batzuetan, hileko ordainketa edo interesa murriztea…), kita bat egitea, ordainean ematea edo hipoteka malgutzea kuota bezeroaren ordainketa-ahalmenari egokitzeko, besteak beste.

Bilkuran ondorengo banketxetako ordezkariak izan dira: Caixa (Banco de Valencia), Banco Popular (Popular+Vasconia+Pastor), Banco Sabadell, BBVA, Caja Rural, Bankia, Caja Laboral, Catalunya Caixa, Banco Santander (Banif+Banesto+Santander), Banco de Valencia, IberCaja, Caja España (+Caja Duero), Kutxabank (+BBK), Bankinter, Barclays eta Deutsche Bank.

Nafarroako Gobernutik izan direnen artean, Lurralde, Mugikortasun eta Garraiorako zuzendari nagusi José Antonio Marcén zegoen; Bitartekotza Zerbitzuko zuzendari César López Dios; Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari Luis Antonio Ayesa eta Laguntza Juridikoko Zerbitzuko zuzendari Nekane Ágreda.

Jarduketako 400 eskaera baino gehiago sei hilabetetan

2012ko urriaren 24an sortutako zerbitzu hori familia-unitateari berari zuzenean egotzi ezin daitezkeen arrazoiengatik bere ohiko etxebizitzan hipoteka ordaindu ezin duten Foru Komunitateko herritarrentzat da. Kontsumo eta Arbitrajeko Zerbitzutik egiten da doakoa da.

Haren helburu nagusia finantza-erakundeen aurrean bitartekotza-lana egitea da ordaintzen ez den kasuetan kaltetuek duten zorraren likidazioan izan daitezkeen baldintza onenak bermatzeko.

Sortu zenetik 410 bat eskaera jaso dituela kalkulatzen da eta 365 hitzordu eman direla. Guztira, 197 espediente zabaldu dira, eta haietatik akordio batekin 85 itxi dira (% 43), akordiorik gabe 15 izan dira (% 7,35) eta negoziatzen ari dira 97 kasutan (% 49,2).

Zerbitzu hau baliatu nahi duten herritarrek 848 426 900 eta 902 165 170 telefonoetara dei dezakete edo Nafarroako Gobernuaren kontsumitzailearen edozein informazio-bulegotara joan. Bulego horietan interesatutako pertsonen datuak hartuko dituzte hipotekaren bitartekotza-zerbitzuko langileek hitzordu bat eman dezaten dagokion prozedurari hasiera emateko.

Zerbitzuaren prozedura

Hipotekaren bitartekotza-zerbitzuak familia-unitatearen egoera ekonomikoa aztertzen du eta zorra kitatzeko dauden aukerak proposatzen dira. Halaber, Kontsumo eta Arbitrajeko Zerbitzuko teknikariek pertsona horiei banketxeetara lagun diezaiekete bitartekotza-lana egiteko eta irtenbide zehatz eta egoki bat bilatzeko: hipoteka-kreditua birfinantzatzea, ordainean ematea, izan daitekeen zorraren kita, edo alokairuaren aukera.

Zerbitzuak ere, prebentzioko izaeraz, hipoteka-kontratuei eta herritarrek nahi dituzten beste alderdi juridiko batzuei buruzko aholkularitzak eskaintzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa